22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutian, erlejinoen arteko hartu-emona bultzatuz
03.02.2023

Eleizbarrutian, erlejinoen arteko hartu-emona bultzatuz

Bihar, otsailak 4, Giza Senidetasunaren Eguna ospatuko da. Egun honetan, besteak beste, erlejinoen arteko hartu-emona sustatu gura da, bakea eraikitzeko bide lez. Ekumenismo eta Erlejinoen hartu-emonerako ordezkaritzak Aniztasun Erlijiosoaren Partaidetzarako Bilboko udalbatzako Mahaian parte hartzen dau. Bilboko Eleizbarrutian, askotariko jarduerak garatzen dira erlejinoen arteko hartu-emona ahalbideratzeko. Esate baterako, otsailaren 11an, gazte musulman eta kristauak otoitz egiteko batuko dira eskolapioek Bilbon daben ikastetxean.

Otsailaren 4an, Giza Senidetasunaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Frantzisko Aita Santuak eta Al-Tayyeb Iman Nagusiak 2019an Munduko Bakearen eta guztion Bizikidetasunaren aldeko Giza Senidetasunari buruzko agiria sinatu ondoren sartu zan ospakizun hau NBEaren egutegian. 

Erlejinoen Hartu-emonerako Dikasterioak 2021ean egin eban bat jardunaldi honegaz

Bilboko Eleizbarrutian baterako hainbat jarduera antolatu dabe beste hainbat sinismenakaz batera egiteko, Aniztasun Erlijiosoaren Partaidetzarako Bilboko udalbatzako Mahaitik sustatuta. Arlo honetaz arduratzen dan Eleizbarrutiko ordezkaritza Mahai horretan dago. Joan dan maiatzean, topaketa egin eben Areatzan.

Jardunaldia

Egunaren atarian, Erlejinoen arteko hartu-emonerako eta alkarrizketarako Gotzainen Batzarreko Gotzain Azpibatzordeak dei egin eban “egun hau kontuan hartzeko, aukera ona da-eta erlejinoen arteko hartu-emonak Eleizaren bizitzan dauan garrantzia azpimarratzeko”.

Francisco Conesa Azpibatzordeko presidenteak Eleizbarruti guztietara -baita Bilbokora be- bialdutako gutunean dinoanez, “jardunaldi eta ospakizun ugaritara deitzen gaitue urtean zehar, baina, nire ustez, merezi dau erlejinoen arteko hartu-emonaren alde egiteak eta jarduera horrek bizikidetza eta bakerako dauan garrantzia azpimarratzeak”.

Atentatua Algecirasen eta bakerako bidea

Solsonako gotzainak Algeciraseko atentatuak hunkituta -La Palmako sakristaua hil eben- idatzi eban mezua. Gertaera gogor gaitzetsi eta biktimaren aldeko otoitza eskatu ondoren, erlejinoek alkarregaz bake bidea egin leikiela dino “argi eta garbi”, eta “indarkeriak ez dau lekurik erlejinoen oinarrizko uste sendoetan, euren desitxuratzeetan baino” (Fratelli tutti, 282).

Aita Santua erlijioak