19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aurton, barriro ospatuko da Agate Deunaren eguneko erromeria
04.02.2023

Aurton, barriro ospatuko da Agate Deunaren eguneko erromeria

Bihar, -otsailak 5, domeka-, Agate Deunaren Eguna ospatuko dogu. Pandemiaren eraginez, Agate Deunaren jaia ezin izan da normaltasunez ospatu bere izeneko ermitan, Kastrexanan. Aurton, ohikoa danez, jai-bezperan, koruek kalez kalekoak egingo dabez gure herri eta auzoetan. Bihar -domeka-, hiru Eukaristia ospatuko dira ermitan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Datorren domekaz, otsailak 12, jaiaren errepikapenean, goizeko 11:00etan ospatuko da meza ermitan.

Debozino handiz gurtzen da Agate Deuna Bilboko Eleizbarrutian. Aspaldiko ohitura da bezperan bere omenez koplak kantatzea. Ez dago bere izenpeko eleiza asko Bizkaian. Parrokia bakarra dago bere izenpeko Kastrexana auzoan, Barakaldon. Ermitei dagokienez, siziliako martiriari eskainitako honeek dagoz zutik: Lartuendon (Gordexola), Ipiñaburun (Zeanuri), Bizkarregin (Dima), Lejartzan (Izurtza) eta Natxituan (Ea). Desagertuta dagoz Karrantza, Sopuerta edo Abadiñoko ermitak.

Agate Deunaren irudiak

Agate Donearen irudikapenik zaharrena, Izurtzakoa da, hain zuzen be, gotikokoa. Lekeitioko erretaula nagusiko irudia, XVI. gizaldiaren hasierakoa da. 

Irudi gehienak errenazimenduaren amaierakoak dira: Durangoko Andra Mari eleizako erretaula nagusikoa edo Orozkoko Olarteko San Bartolome eleizakoa.

Barroko berantiarrean be ohikoak ziran irudi horreek; sasoi honetan, trazu finagoak ebezan eta mantuek inguratzen eben euren gerrialdea. Estilo honetakoak dira Areatzako Jesusen Bihotza eleizako erretaulakoa eso Arrankudiagatik eroanda, Eleiz Museoan ikusi daitekena.

XIX. gizaldikoak dira Barakaldoko parrokiako zaindaria edo Bilboko San Anton eleizako Sorkundearen erretaulan dagoana. Ez da ohikoa Agate Deuna margolanetan irudikatzea. Mihise bat dago Bilboko San NIkolas eleizako San Krispin eta Krispianoren erreaulan.

Agate Deuna, Kastrexana

Barakaldoko udalak antolatutako ekitaldien egitaraua:

Cantando a Santa Águeda.