20-04-2024 Sábado, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
05.02.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Asteko barri nagusiak jasoten dituan Astekoak honen hasieran, Ondarroako “Antiguako Ama Arrantza Eskola” barriaren inaugurazinoa nabarmentzen da.

Bizkaiko Caritasek sustatzen dauan “Lagun Artean” alkartearen eskaria be gogoraten da: mantak eskatu dabez kale gorrian bizi diran pertsonen artean banatzeko.

Eleizbarrutiko komunikazinoa

Web orrialdean jakitera emon danez, Komunikazinorako Eleizbarrutiko sailak AdiØn_alerta zerbitzua jarri dau martxan. SMS bidez mugikorrera iritsiko da alerta zerbitzu hau eta abisua emongo deutse hartzaileei, gero Eleizbarrutiaren webean edo aldizkarian garatuko diran barrien inguruan.

Komunikazinoaren arloan, gainera, “Alkarren Barri-Comunicación” aldizkariaren ale barria euskarri digitalean argitaratu dala jakinarazo da.

Urteurrenak eta autormenak

Eleizbarrutiko Caritasek Bilboko Irala auzoan sustatzen dauan ‘Bizi bete’ alkartearen hamargarren urteurrenari buruz be jardun izan da webean.

Egunotan, urtero lez, “Zuhaitz eguna” ospatu da Derioko Seminarioa eraikinean. Ekitaldi honetan, Ander Manterola abade eta etnografoaren ibilbide eta lanari autormena egin deutse.

Neguko jaiak

Azkenik, San Blas eta Agate Deunaren egunetan egin izan diran ospakizunak be aitatu dira. Gure Eleizbarrutian egun biok ospatzeko ohitura handia dago eta aurton, pandemiak eragindako etenaldiaren ostean, ohiko ekitaldi eta ospakizunak berreskuratu dira. 

Hauxe da ‘Astekoak’, Eleizbarrutiko barrien minutuko laburpena.