22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko gazteria Lisboara doa udan
11.03.2023

Eleizbarrutiko gazteria Lisboara doa udan

Mundu osoko gazteak Aita Santuagaz alkartzen dituan Gazteen Munduko Eguna (GME) Lisboan ospatuko da abuztuaren 1etik 6ra. Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau aitatutako egun horreetan eta aurrekoetan Portugalen izateko. Aureko egunetan, partaideek ingurua hobeto ezagutzeko aukera izango dabe, etxebizitza publikoetan, parrokien etxeetan edo familien etxeetan ostatu hartuz. 2007 eta 1988 bitartean jaiotakoak joan daitekez erromes Lisboara. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.

Maite Morezuelas gazte pastoraltzarako saileko arduradunetako batek dei egiten deutse gazteei uztailaren 26tik abuztuaren 6ra Portugalera egingo dan bidaian parte hartu daien. Erromesaldia egiteko, mundu osoko Eleizako gazteen jaian, hau da ebanjelizazinoaren une sendoan parte hartzeko aukera da. 

Gotzainen Batzarretik, Portugaleko Viana do Castelo eta Viseu de Coimbra Eleizbarrutietara joango dira. Antolatzaileek banatuko dabez taldeak leku desbardinetan, taldean doan erromes-kopuruaren arabera. Gitxienez lagun bi egongo dira etxe edo ostatu bakotxean, beti be arduradunen ikuskapenagaz.

Arduradunak (begirale eta laguntzaileak, abadeak, lekaime eta lekaideak) 35 urtetik gorakoak izan daitekez.

Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.