26-04-2024 Isidoro, obispo y doctor
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko asteko barriak
12.03.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak jasoten dituan sailean, Bilboko lekuko Eleizan be ospatu dan martxoaren 8aren ingurukoak nabarmentzen dira aste honetan.

Gizarte sareetan aurkeztu ziran aurreko egunetan, beste asko ren izenean eta askotariko eleiz eta gizarte eremuetan zerbitzua eta konpromisoa eskaintzeagaitik, Eleizbarrutiaren eskutik autorpena jaso eben 8 emakumeak. 

Martxoaren 8 horretan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian aitatutako 8 emakume horreei eskaini jaken emonaldia zuzenean emon zan web orrialdean

Emakumeen eguna zala-eta, web horrialdean r”Emakume aitzindariak” bilduma argitaratu zan, Eleizbarrutiko Artxiboak 2022an, emakume horreen inguruan, Alkarren Barrin aurkeztu ebazan artikuluakaz.  

Garizuma eta abesbatzak

Gernikan, Algortan eta Alde Zaharra Pastoral Barrutian ospatu diran Garizumako berbaldien barri be emon dau web orrialdeak.

Monja marianitek Kenyan bizi daben esperientziaren inguruan emon daben lekukotasuna be jaso da Eleizbarrutiko webean.

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta garatzen diharduen jardueren barruan eskaini eben lekukotasun hori.

Gainera, bizkeliza.org orrialdean, Bizkaiko hainbat abesbatzaren barri emon da. Esate baterako, “Jartoki” abesbatzarena, Begoñako basilikan bere 50. urteurrena ospatzeko ekitasliei hasiera emon deutse-eta.

Bilboko Koral Alkarteak, bere aldetik, kontzertua eskaini dau Vatikanoko San Pedro eleizan eta horren barri be emon da webean.

Jose Mari Larruskain

Heriotza baten barri be emon dau web orrialdeak, hain zuzen be, 1939.eko urtarrilaren 5ean Beasainen jaio zan eta 84 urte ebazala Bilbon hil zan Jose Mari Larruskain abadearena.

GME_Lisboa 2023

Azkenik, Bilboko Eleizbarrutiaren eskutik GMEan parte hartzeko Lisboara egingo dan bidaiarako zena emoteko deialdiaren barri be emon da webean.  

Hauxe da “Astekoak”, Eleizbarrutiko barriak minutu baten laburtuta.