02-06-2023 Viernes, VIII semana - tiempo ordinario

GME Lisboa 2023

2023ko abuztuaren 1etik 6ra, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna ospatuko da Lisboan. Mundu osoko gazteak batuko dira Frantzisko Aita Santuagaz, «Maria jaiki eta bizkor-bizkor mendi aldera joan zan (Lk 1, 39)» goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian.

Jarduera horregaz bat egiteko, Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau Portugalera uztailaren 26tik abuztuaren 9ra.

GMEnari buruz gehiago jakiteko eta izen-emoteetarako

Faltan

Day(s)

:

Hour(s)

:

Minute(s)

:

Second(s)

Zer da Gazteen Munduko Eguna?

Gazteen Munduko Egunean (GME), mundu osoko gazteak Aita Santuarekin biltzen dira. Erromesaldia da, gazteen jaia, mundu osoko Elizaren adierazpena eta ebanjelizaziorako une sendoa. Belaunaldi jakin bati mundu zuzen eta solidarioagoa eraikitzeko egiten zaion deia da. Jarduera hau, pertsona gazte guztientzat (16-35 urte) da, Elizatik gertuen daudenentzat nahiz urrundutakoentzat, Eliza unibertsalaren esperientzia bizitzeko aukera eman nahi dielako partaide guztiei, Jesukristorekiko bana-banako elkartzea ahalbideratu nahi dielako. Gazteak protagonista direla, mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bakea, batasuna eta senidetasuna ere sustatu nahi dira.

Otoitz, elkartasun eta aisialdirako uneez gainera, gazteek GMEak hiriko hainbat lekutan antolatutako askotariko ekimenetanparte hartuko dute.Aita Santua buru dela ospatuko diren ospakizunak (ekitaldi nagusiak) nabarmentzen dira, esate baterako, harrera eta hasierako elizkizunak, Gurutze-bidea, beila eta, azken egunez, bidalketa-meza.

“Maria jaiki eta bizkor-bizkor mendi aldera joan zen”(Lk1, 39). Hauxe da Frantzisko Aita Santuak GMEaren XXXVII. ekitaldirako aukeratu duen Bibliako txatala.

Egunak Eleizbarrutietan (EEetan)

“Egunak Elizbarrutietan” (EEetan) deitutakoak, GMEaren aurrekoelkarretaratzeak dira; horietan, mundu osoko gazteak herrialdeko elizbarrutietako parrokia elkarteetan txertatzen dira. Egun horietan, partaideek lurralde harreragilea, lekuko Eliza eta bere berariazkotasunak hobeto ezagutzeko aukera izaten dute, herrietako, parrokietako etxeetan edo familien etxeetan osatu hartuz.

Espainiako Gotzainen Batzarretik, ondorengo Portugaleko ondorengo Elizbarrutietan parte hartuko da: Viana do Castelo, Viseu eta Coimbra. Antolatzaileek leku desberdinetan banatuko dituzte taldeak hauetako bakoitzak duen erromes-kopuruaren arabera. Gutxienez bi lagun izango dira etxe edo egonleku bakoitzean eta beren arduradunek ikuskatu eta kontrolatuko dituzte.

Partaidetza eta bertaratzea Bilboko Eleizbarrutitik

PARTAIDETZA-MODALITATEAK (1)

  • 1. EEetan + GME
    Irteera Bilbotik 2023ko uztailaren 26an (goizez) eta itzulera abuztuaren 7an (arratsalde/gauez)
    Barne hartzen du: Bidaia autobusez; EZ eta Ezbeharretarako asegurua; egonaldia familiekin EEetan (uztailaren 26tik 30era); EGBko gazteen elkarretaratzean parte hartu uztailaren 31an; ostatu hartzea, otorduak, garraioa eta erromesaren kita abuztuaren1etik 6ra; abuztuaren 7ko gosaria.
    Prezioa:
  • 2. GME
    Irteera Bilbotik 2023ko uztailaren 31an (goizez) eta itzulera abuztuaren 7an (arratsalde/gauez)
    Barne hartzen du: Bidaia autobusez; EZ eta Ezbeharretarako asegurua; EGBko gazteen elkarretaratzean parte hartu uztailaren 31an; ostatu hartzea, otorduak, garraioa eta erromesaren kita abuztuaren 1etik 6ra; abuztuaren 7ko gosaria.
    Prezioa:

1 Bilboko Elizbarrutiaren bitartez izena emanez gero, EGBarentzat izendatutako inguruan ekitaldi nagusietan parte hartzeko aukera izango da.

Prezioak, ordaintzeko erak eta epeak

 

A

B

EE + GME

375,00 €

502,00 €

GME

275,00 €

378,00 €

A) Bilboko elizbarrutiko parrokiei eta Pastoral Unitateei lotutako pertsonak edo taldeak, ihardueretan sarturik eta aktiboki parte hartuaz, lotura hori egiaztatu eta/edo frogatu daitekeelarik. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako arduradunen bitartez, elizbarrutiko antolakundea arduratuko da behar dan informazioa eskatzeaz, egoki deritzoten pertsonen bitartez, eta eztabaida izanez gero, Hauek erabakiko dute eta bere erabakia irmoa izango da.

B) Bestelakoak

Ordaintzeko erak:
– 50 euro ordainduko dira aurretiko izen-ematean
– gainerakoa, 2023ko martxoaren 31a baino lehen ordainduko da
Kontu honetan egingo da ordainketa:
ES44 3035 0019 9401 9001 5422 (Bilboko Gotzaindegia)
Hauxe jarririk: JMJ23 + Izena eta abizenak (banakakoa) edo taldearen izena

Epeak

– Lehenengo ordainketa, 50,00 €, aurre inskripzioa formalizatzean.
Baliozko aurre inskripziotzat hartuko dira inskripzioaren datuekin batera ordainketa-egiaztagiria bidali dutenak.
– Bigarren ordainketa, (A/B) modalitatearen arabera geratzen den zenbatekoagatik, 2023ko apirilaren 1a baino lehen (izena emateko azken eguna: 2023ko martxoaren 31a).

Izena emandako pertsonek 2023ko apirilaren 20ra arte ordaindutako diruaren % 100 itzultzeko eskatu ahal izango dute. Data horretatik aurrera, erromes bat beste batekin aldatu ahal izango da, baina ez da dirua itzuliko.

Plazak mugatuak dira. Plaza libreak bete ondoren, itxarote zerrenda bat prestatuko da, izen ematearen eta diruaren ordainketaren araberakoa.

itxi