21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Kartzela 5 Ondo etorri eta agurrak Kartzela Pastoraltzan eta Bidesarin
29.05.2023

Ondo etorri eta agurrak Kartzela Pastoraltzan eta Bidesarin

'Alkarren barri' aldizkariaren maiatzeko alean iragarri zanez, Roberto Vidalek Jorge Murielen lekua hartu dau Kartzela Pastoraltzan eta azken honek presoei laguntzen jarraituko dau Bidesaritik. Beste alde batetik, erakundeak prozesua jarri dau martxan zuzendaritza itzi egin dauan Marian Garciaren lekua beteteko. Joan dan astean, 33 boluntariok parte hartu eben zuzenbide-heziketan. Ekitaldi horretan, Vidal aurkeztu eta Marian agurtu eben.

Joan dan eguenez aurkeztu eutsen Kartzela Pastoraltzarako arduradun izango dan Roberto VIdal presoen aldeko jardueretan boluntario lez aritzen diranei. Lehenengo hartu-emona zigor- eta presondegi-prozesuei buruzko zuzenbide-heziketarako saioan. Hogeta hamar lagun inguruk parte hartu eban saio honetan eta iau urte eta erdi inguru Bidesari alkartean emon ondoren, zuzendaritza itzi egin dauan Marian Garciak agur esan eutsan taldeari. Datorren kurtsotik aurrera, Bizkaiko Caritasen izango da lanean.

Marian Garciak ‘Alkarren Barri’ aldizkariari eskaini eutsan alkarrizketan Bidesari alkarteak presoei kartzela barruan eta handik kanpo eskaintzen deuttsen zerbitzuaren ingurukoak azaldu ebazan.

Marian Garciaren agurra

Marianen esanetan, aldi honetan, “kartzelan dagozan pertsonek, gainerako guztiok lez, ametsak, ilusinoak eta etorkizunerako egitasmoak dabezala ikasi eta bizi izan dot”.  Beste gauza bat be ikasi dauala dino: “kartzelan, bizitzako une gatxetan aurrera egiteko bitartekorik ez daben pertsonak” dagozala. 

Marianen ustez, funtsezkoa da “bigarren, hirugarren… eta behar dan beste aukera eskaintzea pertsonei”. Boluntarioen, administrazinoaren, gizarte erakundeen…, eta beste hainbat eragileren laguntasuna be nabarmendu dau. Gizartean, presoenganako aurreretxi ugari dagoala esaten dau eta “buruz buruko hartu-emonean, gizakia, istorioa, balioa dauan eta duina dan bizitza” aurkitzen dozula.

Marian Garcia Radio Popular-Herri Irratian
Marian Garcia Radio Popular-Herri Irratian

Roberto Vidalen itzulera

Kartzela Pastoraltzarako mandatua ez da ezezaguna arlo honetako arduradun barriarentzat. Orain dala hamar urte, presoen akonpainamenduan jardun eban gizarte hezitzaile lez. Orain diakono da eta ‘Alkarren Barri’ aldizkariaren azken alean adierazo ebanez, “urduri samar dago, baina, batez be, eskertuta”.

Rober Vidal
Rober Vidal

Jorge Muriel Bidesarin izango da

Jorge Murielek azaldu dauanez, presoei “Jainkoaren erantzun arduratsu eta maitetsua” eskaintzen saiatzen dan alkarean jarraituko dau. ‘Alkarren Barri-Comunicación’ aldizkak jaso ditu bien adierazpenak.

Jorge Muriel
Jorge Muriel

 

Voluntariado de Pastoral Penitenciaria y Bidesari