20-06-2024 Jueves, XI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mendekoste eguneko ospakizunak, sendotzak eta batzarrak
29.05.2023

Mendekoste eguneko ospakizunak, sendotzak eta batzarrak

Asteburu honetan, Mendekoste Eguna ospatu da eta honen inguruko hainbat batzar eta jarduera ospatu da Eleizbarrutiko Pastoral Barrutietan (PB). Gainera, barikuz, gotzaina buru zala, 19 gaztek sendotza hartu eben Matienan. Bedian, Arratiako Eleizaren eguna ospatu zan eta Kurutze Santua-Opus Dei Abade-alkarteko eta Pradoko Abadeak Alkarteko Eleizbarrutiko hainbat abade alkartu zan Barria eraikineko lokaletan. Atzo -domeka-, alkarte latinoamerikarrak hileroko hitzordua izan eban San Luis Beltran parrokian. Hona hemen azken orduetako hitzorduen irudiak:

Topaketa: Kurutze Santua-Opus Dei Abade-alkartea eta Pradoko Abadeak Alkartea

Javi Garcia, Borja Uriarte, Manu de las Fuentes, Miguel Vera eta Pepelu Iglesias, Barrian.
Javi Garcia, Borja Uriarte, Manu de las Fuentes, Miguel Vera eta Pepelu Iglesias, Barrian.

Kurutze Santua-Opus Dei Abade-alkarteko eta Pradoko Abadeak Alkarteko kide diran bost abadeok batzartu ziran Bilboko Barria eraikineko lokaletan joan dan barikuz, maiatzak 26. Amaieran azaldu ebenez, “batzarrean, Eleizak autortutako abade-alkarte bi honeek gure espiritualtasunerako eta Eleizbarrutiko abade lez dogun eginkizunerako egiten daben ekarpenaren inguruan jardun genduan. 1000kolore”.

Sendotzak Matienan

Barikuz, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Tabira Pastoral Barrutiko (PB) 19 gaztek sendotza hartu eben Matienako eleizan.

Mendekoste:

Mendekoste Eguneko ospakizunak Portugaleten eta esker oneko eleizkizuna Fernando Allende eta Santos abade erretiratuen ministerioagaitik eta Portugaleteko Caritaseko arduradun-mandatuari amaiera emon deutsan Javier Alonsorengaitik.

Ermuan:

Mendekosteko Bijilia Ermuan. Bizian gora mobimentuko, Osasun Pastoraltzako, Familia Pastoraltzako, Caritaseko, Misinoetako, Liturgiako eta Fede-zabalkunde eta Katekesiko taldeek parte hartu eben.

Gernikaldea PBaren 10. urteurrena eta Mendekosteko bijilia

Foruan, Gernikaldea Pastoral Barrutiaren 10. urteurrena ospatu zan eta Axpe Busturia abesbatzak girotu eban ospakizuna. 

Gernika
Gernika

Meza latinoamerikarra

Hilaren azken domekaz ohikoa danez, Meza latinoamerikarra ospatu zan atzo San Luis Beltran parrokian. Mendekoste Eguna eta Mariaren eta amen hilabetea ospatu eben. 

Meza latinoamerikarra

Santiago katedrala

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo -domeka- Santiago katedralean ospatu zan Eukaristian. Eleizkizunean, Kristau Sarbideko Sakramentuak emon jakezan Eleizbarrutiko gazte eta heldu batzuei.

Los presbíteros Javi García. Borja Uriarte, Miguel Vera y Pepelu Iglesias H