19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aita Santuak esker ona adierazo deutso Lourdeseko Hospitalitateari bere lanagaitik
29.05.2023

Aita Santuak esker ona adierazo deutso Lourdeseko Hospitalitateari bere lanagaitik

Joan dan astean, Lourdeseko Hospitalitateen Espainiar Federazinoak peregrinazinoa egin dau Erromara eta Frantzisko Aita Santuagaz hartu-emona izan dabe eskumuinak egitean, eguazteneko -maiatzak 24- audientzia orokorraren ostean. Hamaika laguneko taldea joan zan Bilbotik, tartean, Cristina Gorostiza Hospitalitateko Bilboko presidentea, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta Pablo Garamendi Federazinoko estatuko presidentea. Garamendiren esanetan, "Frantzisko Aita Santuak egiten dogun lanagaitik esker ona adierazoteaz batera, adore emon euskun eginkizun horretan iraun daigun".

Haitzuloan dagoan Lourdeseko Ama Birjinaren kopia eta Federazinoaren ikurra emon eutsezan Aita Santuari. Audientzian, Vicente Ribas Ibizako gotzain eta Osasun Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko arduraduna eta Jose Luis Mendez sail horretako zuzendari nazionala be izan ziran.

Lourdeseko Hospitalitatea
Aita Santuagaz audientziaren ostean

Alkarrizketa Pablo Garamendiri Vatikanoar Irratian:

Lourdeseko Hospitalitatea
Pablo Garamendi entrega la imagen de la Virgen de Lourdes al Papa Francisco.