03-10-2024 Jueves, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
28.05.2023

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Astelehenetik eguenera, Bizkaiko Caritasen “Bizi bete” egitasmoaren eskutik frantziskotarrek Iralan dabezan lokaletan, pertsona nagusiei eskainitako astean ospatu diran jarduerak iragarri dira, besteak beste webean. 

Gardentasuna

Estatuko Eleizbarrutien Gardentasun eta gobernu onari buruzko III. txostenaren ingurukoen barri be emon da.

Aitatutako txosten horren arabera, Zamorako Eleizbarrutia dago lehenengo lekuan eta, ondoren, emaitza hobeak izan dituan -%77tik %81era igaro da- Bilbokoa dago. Gardentasunaren araberako sailkapen horretako lehen postuak osatuz, Kordobako Eleizbarrutia eta Toledoko Artxidiozesia dagoz.

Giza liburutegiak

Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Mahaitik (Bizkaiko Caritas, Ellacuria Fundazinoa, Bidesari, Itaka, Oblatak) sustatuta, “Giza liburutegiak”, egitasmoa antolatu dala be jaso da webean. 

Honetan datza jarduera: askotariko herritartasunak dabezan pertsonen arteko solasaldi irekiak bultzatu, alkarte jakin baten onarpen, tolerantzia eta batasuna sustatzeko.

Antolakuntzatik azaldu dabenez, ikuspuntu barritzailea da eta “lagunarteko solasaldiaren bidez, estigma, estereotipo eta aurreretxiei aurre egin gura jake”.

Maria Soroslea eta Afrikaren Eguna

Salestarrentzat esanguratsua dan eguna be, Maria Soroslearen Eguna, webaren azalean jaso da.

Maria Soroslearen egunaren biharamunean, Afrikaren Eguna ospatu da

Afrikaren Eguna dala-eta, euskal eleizbarrutietako misinoek kontinente honetan izan daben eta daben agerpena gogoratu da.

Arratia

Bediako eleizan ospatu zan Arratiako Eleizaren Egunari buruzkoak be iragarri eta azaldu dira bizkeliza.org webean.

Oraingoan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa eta honen haritik sustatu gura diran alkarteak hartu dira oinarritzat.

Mendekoste eta Laikoen Apostolutza

Beste hainbat gertaera be gogoratu izan da webean, aurrerapen erara.

Esate baterako, Mendekoste Eguna eta bertan ospatzen dan Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren Eguna.

Marisa Arias Laikotzarako Idazkaritzako arduradunaren esanetan, “laikotzak, ministerio ordenatuagaz eta biziera sagaratuagaz bat eginda, eleiz ardurakidetasunean eta ebanjelizatze-egitekoan dauan funtsezko eginkizuna nabarmentzea da egun horren xedea”.

Kultur Erakundeen Bilboko Eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik maiatzaren 31an ospatuko dan Gizarte Komunikabideen Jardunaldia ospatuko dala be iragarri da webean, aste honetan. 

´Bihotza berbaz-Comunicar con corazón en tiempos de IA’ goiburuaren haritik ospatuko da jardunaldia, goizez, Euskalduka jauregian -leku guztiak beteta dagoz- eta, arratsaldez, Plaza Barriko Barria eraikineko lehenengo solairuko aretoan. Bigarren saio honetan eleiz eta pastoral ikuspuntutik landuko da goizeko gai bera.

Arratsaldeko bostetan hasiko dan saioan, Leticia Soberonek (Komunikazinorako Vatikanoko Dikasterioko kidea) eta Josep Lluis Micok (Blanquernako Ramon Llull Komunikazino-fakultateko dekanoa) jardungo dabe.

Musika

Beste alde batetik, Enrique Abello eta Santiago Bandak kontzertua emongo dabe “Diego Amezua” alkarteak antolatzen dauan  “Bilbao hiria” organo-jaialdiaren 11. ekitaldian. eta horren barri emon da webean.

Hauxe da Astekoak, Eleizbarrutiko barriak minutu baten