09-12-2024 Lunes, II semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian
27.05.2023

Enrique Abello eta Santiago Banda, gaur, Bilboko organo-jaialdian

Gaur, arratsaldeko 20:00etan, “Diego de Amezua” alkarteak antolatzen dauan  "Bilbao hiria" Organo-jaialdiaren 11. ekitaldiko hirugarren kotzertua ospatuko da. Palentziako kontserbatorioko irakalse dan Enrique Abellok (tronpeta) eta Santiago Banda Donostiako kontserbatorioko irakasleak (organoa) jardungo dabe honako honeen lanak interpretatuz: Marc-Antoine Charpentier, Johann Sebastian Bach, Wolfgang Amadeus Mozart, Gabriel Faure, Albert Alain eta Alessandro Marcello.

Enrique Abellok hainbat sari irabazi dau nazinoarteko kontzertuetan eta ohiko laguntzaile da Espainiako Orkestra Nazionalean. Beste hainbat orkestratan be laguntzen dau, esate baterako, Liverpool Philarmonic Orchestran, Gaztela eta Leoneko Orkestran eta RTVEren Orkestran. Denporaldi bitan, tronpeta bakarlari izan da “Schleswig-Holstein Musik Festival” (Alemania) dalako orkestra sinfonikoan. Oposaketa bidez, tronpeta-irakasle da 2004tik Musika eta arte eszenikoen Irakasleen Taldean. Gaur egun, tronpeta-irakasle eta zuzendari da Palentziako Musika Kontserbatorio Profesionalean eta BeeBrass Ensemble metalen taldeko zuzendari artistikoa eta taldeko zuzendari lez jarduten dau nazinoarteko jaialdietan. 

Santiago Bandak “Camerata ad hoc” taldea sortu eban Julio Blasco maisuagaz batera. 2020ko martxoan ‘Estill Voice Training’ metodoaren ‘Estill Master Trainer’ titulua jadetsi eban. Klabe- eta organo-irakaslea da Donostiako Francisco Eskudero Kontserbatorio Profesionalean. Flysch nazinoarteko organo-jaialdiaren sortzaile eta zuzendari da. 

Enrique Abello y Santiago Banda
Enrique Abello y Santiago Banda
Órgano de El Carmen de Indautxu