GME Lisboa 2023
2023ko abuztuaren 1etik 6ra, Gazteen Munduko XXXVIII. Eguna ospatuko da Lisboan. Mundu osoko gazteak batuko dira Frantzisko Aita Santuagaz, «Maria jaiki eta bizkor-bizkor mendi aldera joan zan (Lk 1, 39)» goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian.
GMEnari buruz gehiago jakiteko eta izen-emoteetarako
Zer da Gazteen Munduko Eguna?
Gazteen Munduko Egunean (GME), mundu osoko gazteak Aita Santuarekin biltzen dira. Erromesaldia da, gazteen jaia, mundu osoko Elizaren adierazpena eta ebanjelizaziorako une sendoa. Belaunaldi jakin bati mundu zuzen eta solidarioagoa eraikitzeko egiten zaion deia da. Jarduera hau, pertsona gazte guztientzat (16-35 urte) da, Elizatik gertuen daudenentzat nahiz urrundutakoentzat, Eliza unibertsalaren esperientzia bizitzeko aukera eman nahi dielako partaide guztiei, Jesukristorekiko bana-banako elkartzea ahalbideratu nahi dielako. Gazteak protagonista direla, mundu osoko herri eta herrialdeen arteko bakea, batasuna eta senidetasuna ere sustatu nahi dira.
Otoitz, elkartasun eta aisialdirako uneez gainera, gazteek GMEak hiriko hainbat lekutan antolatutako askotariko ekimenetanparte hartuko dute.Aita Santua buru dela ospatuko diren ospakizunak (ekitaldi nagusiak) nabarmentzen dira, esate baterako, harrera eta hasierako elizkizunak, Gurutze-bidea, beila eta, azken egunez, bidalketa-meza.
“Maria jaiki eta bizkor-bizkor mendi aldera joan zen”(Lk1, 39). Hauxe da Frantzisko Aita Santuak GMEaren XXXVII. ekitaldirako aukeratu duen Bibliako txatala.
Egunak Eleizbarrutietan (EEetan)
“Egunak Elizbarrutietan” (EEetan) deitutakoak, GMEaren aurrekoelkarretaratzeak dira; horietan, mundu osoko gazteak herrialdeko elizbarrutietako parrokia elkarteetan txertatzen dira. Egun horietan, partaideek lurralde harreragilea, lekuko Eliza eta bere berariazkotasunak hobeto ezagutzeko aukera izaten dute, herrietako, parrokietako etxeetan edo familien etxeetan osatu hartuz.
Espainiako Gotzainen Batzarretik, ondorengo Portugaleko ondorengo Elizbarrutietan parte hartuko da: Viana do Castelo, Viseu eta Coimbra. Antolatzaileek leku desberdinetan banatuko dituzte taldeak hauetako bakoitzak duen erromes-kopuruaren arabera. Gutxienez bi lagun izango dira etxe edo egonleku bakoitzean eta beren arduradunek ikuskatu eta kontrolatuko dituzte.