23-02-2026 Lunes, I semana - cuaresma

Bake eta Adiskidetzarako Pastoraltza

Eleizbarrutian, bake eta adiskidetzearen eremuan jarduera ebanjelizatzailea sustatzea da bere egitekoa.

Info & Contacto

Luis Mari Vega
Tel.: 944 015 161
E-mail: pazyreconciliacion@bizkeliza.org
Dirección: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO

Bake eta Adiskidetzarako Pastoraltzaren inguruko barriak

03.02.2026

XII. Bake Topaketa

Aurtengo Bake topaketak oroimen eta adiskidetasunezko ibilbideetan sakontzen jarraitu gura dau, eragindako sufrimentua, zabaldutako zauriak, bakearen aldeko lan nekaezina eta oroimen eta autorpenerako bideak autortzeko aukera barria emonez.

28.01.2026

Gotzaina, Bakearen aldeko Astearen amaierako ekitaldian, Itaka-ekolapioetan

On Joseba Segura Bilboko gotzainak datorren zapatuz, urtarrilak 31, eskolapioen ikastetxetik arratsaldeko bostetan abiatuko dan Bakearen aldeko 42. ibilaldian parte hartuko dau. Holan, aurton Itaka-eskolapioak Fundazinoaren 25. urteurrena ospatzen dauan heziketa-alkartearentzat guztiz esanguratsua dan asteari amaiera emongo jako. Bakearen aldeko konpromisoz betetako 25 urte …

10.11.2025

Eleizbarrutiko ordezkaritza Oroimenaren Eguneko ekitaldietan

Gaur ospatzen dan Oroimenaren Egunean, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolatik (BAM), esker ona adierazo gura deutse ADI ADIAN programako biktimei euren lekukotasuna emoteagaitik. Arduradunen esanetan, eskerrak emon gura deutsiez "euren eskuzabaltasun eta konpromisoagaitik. Nerea Barrios eta Abel Ucedaren lekukotasuna, bultzada da oroimenaren, zuzentasunaren …

Bake Topaketa

Bake topaketa 2023

Urte honetan, bake eta adiskidetzearen aldeko topakea –Bake Topaketa– ohiko eran ospatuko da, Garizumako lehenengo asteburuan 2023ko otsailak 25an

AFINANDO LA MEMORIA / MUSIKAGILE, BAKEGILE goiburuaren haritik, dei egiten da jasandako indarkeriaren eta honek eragindako biktimen aurrean izan dogun jarrera eta sentiberatasunaren inguruko gogoeta kritikoa egin daigun, 50 urteotan entzun izan doguzan abestiak gogora ekarriz, musikaren arloan badira-eta bake eta adiskidetzearen kulturaren alde lan egiteko aukerak.

Bake topaketa 2022

“LUCES AL FINAL DEL TUNEL / ITXAROPEN-ARGI PRINTZAK” goiburuaren haritik, eta «Ilunpetan egoan herriak argi handia ikusi dau» (Is 9,1)” txatalak argituta, Maixabel pelikula ikusi eta ondoren zine-foruma egingo da. Pelikularen inguruko horreekaz eta taldean landuko dan bideoagaz, indarkeriatik atarateko jarrerarik positiboenak, biktimenak zein biktimarioenak eta nahiz eta gitxienenak izan, ezagutu eta horreetatik ikasteko.

Dagokiozan artxiboak:

Bake topaketa 2021

EL PASADO QUE SEREMOS / ETORKIZUNEZKO IRAGANA, «Nire Zerbitzariak justizia ekarriko dau egiaz» (Is 42, 3), goiburuaren bidez topaketaren helburua nabarmendu gura da, hau da, kristau alkarteko helduengandik gazteengana oraintsu arte bizi izan dogun indarkeriazko historiaren inguruko oroimena helarazteko lanariekin, erizpide ebanjeliko eta etikoetatik, helarazi daiten oroimen hori eleiz alkarteak adiskidetzerako bidean dan gizarteari egiten deutsan ekarpen baliotsu izan daiten. Jakina, helburu hau lortu ahal izateko, ezinbestekoa da aparteko ahalegina – eleizbarrutian, lurraldean, herri bakotxean- gazteek bat egin daien eleiz topaketa honen aurtengo ekitaldiagaz. Honako honegaz batera bialtzen dogun kartelak guzti hori jaso eta agertzera emon gura dau.

Dagokiozan artxioboak

Bake Topaketa 2020

“CONSTRUYENDO UNA MEMORIA SANADORA / OROIMENA, ASKAPENA”, «Zintzoa oroitua izango da eta onetsia» (Es 10, 7)”, goiburuak topaketaren helburua nabarmendu gura dau: gutako bakotxak egia eta
justiziatik egindako autokritikatik sortu daitekezan oroimenak alkarrizketan jardunez batera jarri, biktimakaz solidario izatea eta giza eskubideen defentsan sendo irautea lortuz, adiskidetzerako bidean gizarteari eskainiz.

cerrar

Estekak