21-12-2024 Sábado, semana - adviento

Kartzela Pastoraltza

Kartzela Pastoralzak arreta eta zerbitzu ebanjelizatzailea eskaintzen deutse kartzelan dagozan pertsonei..

Info & Contacto

Roberto Vidal Failde
Tel.: 944 795 622
E-mail: pastoralpenitenciaria@bizkeliza.org
Dirección: Plaza Nueva, 4-2º, 48005 BILBAO

Kartzela Pastoraltzaren inguruko barriak

10.10.2024

Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez

Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko …

25.09.2024

Oroitzapenezko Eukaristia Mesedetakoen Loiuko komentuan

Atzo -martitzena-, kartzelan dagozan pertsonen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatu zan. Horregaitik eta Mª Mercedes Reyes de la Cruz amaren kongregazino erlijiosoaren 25. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur arratsaldez Mesedetako monjen Loiuko San Jose monasterioan arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian.

02.07.2024

Amaitu da Basaurin presoakaz egin daben lan-kanpamentua

Lau egunez, Bilboko Eleizbarrutio talde batek aparteko esperientzia bizi izan dau Basauriko kartzelako presoakaz, eurengana hurreratu eta eurakaz egonez. Roberto VIdal Failde Kartzela Pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunak lan-kanpamentuaren amaieran esan ebanez, "Nazareteko Jesusek bere bizitzan egin ebana egiten saiatu gara: gure munduak kanporatutako eta ahaztutako …

Jarduera eta kanpainak

Kartzela Pastoraltza eta Komunikabideak .

Alkarrizketak Radio Popular – Herri Irratian

cerrar

Lan-kanpamentuak.

2022ko lan-kanpamentua helduentzat Bizkaiko presondegian

Karidade eta Zuzentasunerako, Fede-zabalkunde eta Katekesirako, Misinoetarako eta Caritaseko Ordezkaritzek antolatzen dabe helduentzako lan-kanpamentua Basauriko kartzelan. BAZTERKETAZ JOSITAKO MUNDUAN JAINKOAGAZ BAT EGITEA ahalbideratzeko helburuagaz antolatzen doguzan ekimenetako bat da. Participantes campo de trabajo 2022Del 13 al 15 de mayo de 2022, Zazpi lagunek parte hartu dogu 2022.eko maiatzaren 13tik 15era, Galo Bilbao eta Jorge Muriel laguntzaileakaz batera. Asteburu bizi eta eragilea izan da eta “geure eremu erosotik atarata” ohikotik desbardina dan munduan murgildu gara, mundu horrek (kartzelan dagozan pertsonen munduak) aldaketa pertsonalera, giza duintasuna autortzera eta Jainkoa hurkoarengan ikustera garoazala konturatzeko.

2022ko lan-kanpamentua gazteentzat – Bazterketaz jositako munduan Jainkoagaz bat egitearen esperientzia

Zazpi gaztek -5 neska eta mutil 2- (Ainara, Maria, Maider, Edunxe, Raquel, Tomas eta Carlos) kartzela pastoraltzak eta Bidesarik Bizkaiko Presondegian (Basauri9 antolatu daben lan-kanpamentuan parte hartu dabe. .

Lau egun bizi-bizi izan dira eta aurkikuntza txikiak egin dabez, eguneroko bizitzarako guztiz baliagarri diranak. Errukiz, samurtasunez eta parkamenez betetako egunak. Jainkoa euren bizitzetan, behartsuen aurpegietan antzemateko aukera bihurtu diran egunak. Zoriontasuna, bizitzako gauza eta keinu txikietan datzala ikusarazo deutsien egunak. Meritu handia dabe 7 gazteok esperientzia hau biziz eta horren inguruan idatziz. Batera jarri gura dabe ia ahotsik ez dauan mundua (kartzela) agertzera emoteko. Zintzotasunez eta emozinoz betetako lerroak.

cerrar

Voluntariado

Voluntariado: Espiritual y Formación

Voluntariado: Espiritual y Formación

En primer lugar, muchas gracias por tu tiempo en leer estas líneas. Tu interés por el “mundo” de las personas privadas de libertad ya es una señal de tu atención hacia los excluidos. Seguro que algo puedes hacer para ayudar. El voluntariado de pastoral penitenciaria lo componen unas 40 personas. Hombres y mujeres. Religiosas, curas y laicos y laicas. Todos ellos comprometidos en la construcción del Reino de Dios dentro del Centro Penitenciario de Basauri y Vitoria. Ser voluntario requiere de unas condiciones y compromisos: 1.    Formación básica 2.    Encuentros con todo el voluntariado: 4 al curso 3.    Reuniones con los voluntarios del proyecto concreto en el que estés inserto 4.    Asistencia y participación en el compromiso adquirido dentro o fuera de la prisión Si sigues interesado o interesada o quieres más información no dudes en ponerte en contacto con nosotros. Nos encontramos, charlamos y entre todos buscamos cómo podemos empezar un tiempo de voluntariado compartido. Un tiempo en el que la pastoral penitenciaria quiere ser “puente” entre Dios, las personas privadas de libertad y el voluntariado.

cerrar