Liturgi Egutegia
Aukeratu kontsulta egiteko eguna
Tiempo ordinario, XXX.
Laudes y visperas de 2025-10-30:
SALMOAK 1 Antifona Urtean zehar: Jauna, zure indarrari eragin iezaiozu, zatoz eta salba gaitzazu. Pazko aldian: Ni naiz mahatsondoa, eta zuek aihenak, alleluia. 79 Salmoa Zure mahatsondo honi ager zakizkio, Jauna Zatoz, Jesus Jauna! (Apk 22, 20) Israelgo Artzain, adi ezazu, Jose artaldera bezala larratzen baituzu. Kerubin-gainean eseri ohi baitzara, egizu dirdai Efrain, Benjamin eta Manasesen aurrera. Zure indarrari eragin iezaiozu, zatoz eta salba gaitzazu. Jainko, berpiztu gaitzazu, salba gaitezen, zure begia leun ager ezazu. Noiz arte zaude sumin, Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, zure herriaren otoitzaren aurka? Negarra eman diguzu janari, malko ugariak edari. Auzoen arteko borroka bide egin gaituzu, eta etsaiak iseka ari zaizkigu. Gudari-taldeen Jainko, berpiztu gaitzazu, salba gaitezen zure begia leun ager ezazu. Egiptotik mahatsondo bat atera zenuen, atzerriak iraitzirik landatu zenuen. Lurra zenion antolatu, lurraldea estaltzeraino zen errotu. Mendiak gerizpean ditu bere itzalarekin, eta izairik handienak bere aihenekin. Zabaldu ditu adarrak itsasoraino, eta muskilak Ibairaino. Inguruko orma zergatik diozu suntsitu, bidez doazen guztiek dezaten murriztu? Basurdeek lardaska dezaten, basa-piztiek jan dezaten? Itzul zakizkigu, gudari-taldeen Jainko, begira zerutik, ikus, mahatsondo honi ager zakizkio: zure eskuz landatu duzun aldaska oni, Zuk indartu duzun landarean. Erre eta kiskali dute eta ebaki, honda itzazu zure bekozko zorrotzarekin. Emaiozu eskua, aukeratu duzun gizonari, Zerorrek indartu duzun gizasemean. Ez gara Zugandik urrunduko, gauzkazu bizirik eta zure izena dugu deituko. Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, berpiztu gaitzazu, salba gaitezen, zure begia leun ager ezazu. Urtean zehar: Ant. Jauna, zure indarrari eragin iezaiozu, zatoz eta salba gaitzazu. Pazko aldian: Ant. Ni naiz mahatsondoa, eta zuek aihenak, alleluia. 2 Antifona Urtean zehar: Ezagutarazi lur osoan aipatzekoak egin dituela Jaunak. Pazko aldian: Aterako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan, alleluia. Kantika: Is 12, 1-6 Salbamena iritsi duen herriaren esker ona Egarri dena betor Nigana eta edan beza (Jn 7, 37) Eskerrak Zuri, Jauna; nire aurka zeunden haserre, baino joan da zure haserrea eta pozez nauzu bete. Hara, Jainkoa da nire salbatzaile; badut uste on eta ez naiz beldur. Jauna baita nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Aterako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan. Egun hartan hau esango duzue: «Eskerrak Jaunari, Haren izena oihu egizue. Ezagutarazi herrietan Haren eginen bikainak, iragar ezazue Haren izen garaia. Kanta Jaunari, egin baititu aipatzekoak, ezagutu bezate hau lurbira osoan. Sionen bizi zaretenok, gorets ezazue irrintzika, handi baitago Israelgo Santua zuen erdian». Urtean zehar: Ant. Ezagutarazi lur osoan aipatzekoak egin dituela Jaunak. Pazko aldian: Ant. Aterako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan, alleluia. 3 Antifona Urtean zehar: Egin pozez oihu, laguntzaile dugun Jainkoari. + Pazko aldian: Jaunak gari-mamiz janaritu gaitu, alleluia. 80 Salmoa Zinezko elkarte-berritzea Begira, senideok: zuetako inork ez dezala izan bihotz gaizto eta sinesgaberik (Heb 3, 12) Egin pozez oihu, laguntzaile dugun Jainkoari, + egin txalo Jakoben Jainkoari. Jo salteria, tunpa zaldabaia, lirarekin kitara alaia. Jo turuta ilberrian, ilbeteko gure jai handian. Israelek baitu ohitura, Jakoben Jainkoak agindua; Joseri ezarri zion legea, Egiptotik irtetean. Mintzaera ezezaguna nuen entzun: «Kendu diot bizkarretik zama, haren eskuek utzi dute saski-lana. Larrialdian oihu egin didazu eta askatu zaitut, ekaitzaren barnetik erantzun dizut, Meribako uretan aztertu zaitut. Entzun, ene herri, zure aurka dudan aitormena, entzungo al nauzu Israel, agian! Ez izan zuregan besteren jainkorik, ez jauretsi jainko arrotzik. Ni nauzu Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik Nik zaitut atera: zabal ezazu ahoa, eta izango duzu betea. Baina nire herriak ez du entzun nire mintzoa, Israel ez da egon nire esanera. Horregatik utzi ditut beren bihotz elkorraren nahitara, bebiltza beren gogara! Ai, entzungo banindu nire herriak! Israel balebil nire bidean! Haren etsaiak berehala zapalduko nituzke, haren etsaien aurka eskua itzuliko nuke. Jauna gorroto dutenak menpean lituzke, eta haien zoria betiko horrela legoke. Gari-mamiz janaritu nezake, eta harkaitzeko eztiz ase. Urtean zehar: Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dugun Jainkoari. Pazko aldian: Ant. Jaunak gari-mamiz janaritu gaitu, alleluia. JAINKOAREN HITZA: Erm 14, 17-19 Jainkoaren erreinuak ez du zerikusirik jan-edanekin; bai, ordea, Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunarekin; eta Kristori honela zerbitzatzen diona, Jainkoaren gogoko da, eta gizonek onartzen dute. Saia gaitezen, bada, bakea sortzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko on diren gauzetan. GALDERANTZUNA R/. Gauean, Jauna, * Zu gogo ematen zaitut. Gauean. V/. Zu gertatu baitzara nire laguntzailea. * Zu gogo ematen. Aintza Aitari. Gauean. Benedictus, ant. Erakuts, Jauna, zure herriari salbamena, eta barka gure bekatuak. ESKARIAK Bedeinka dezagun Jainkoa, bere semeei maitekiro begiratzen dien eta hauen eskariak beti entzuten dituen gure Aita, eta esan diezaiogun apalki: Argitu, Jauna, gure begiak. Eskerrak Zuri, Jauna, Jesukristoren argiaz argitu gaituzulako; - distira horrek argi ditzala gure egite guztiak. Zure jakinduriak zuzen beza gaurko gure eguna, - horrela bizitza berrian ibil gaitezen. Lagun ezaguzu zorigaitzak Zugatik eramaten, - bihotz handiz zerbitza zaitzagun. Santu egin itzazu eta zuzendu egun honetako gure gogapen, hitz eta egiteak, - zure eraginari leialki erantzun diezaiogun. Orain denok elkarrekin otoitz egin diezaiogun Aitari eta esan dezagun: Gure Aita. Otoitza Argi guztien iturburua zaren Jauna, apalki eskatzen dizugu, zure legea geure barnean hausnartuz, beti zure argitan bizi gaitezela. Zure Seme Jesukristo.
EBANJELIOKO KANTIKA Benedictus: Lk 1, 68-79 Mesias eta Haren bide-prestatzailea Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta bere herria askatu duena; salbamen-indarra digu eman, bere morroi Dabiden etxean. Hala hitzemana baitzuen bere santuen bidez, behinola bere profeta zituenen bidez: salbamena gure etsaien menpetik, gorroto gaituzten guztien eskutik. Horrela egin die gure gurasoei erruki, bere elkarte santuaz oroiturik; egin baitzion gure guraso Abrahani zin-hitza, Berak emango zigula. Gure etsaien eskutik gu aterata, beldur barik, izan gaitezen Haren zerbitzari; zintzo eta zuzen Beraren aurrean, gure egun guztietan. Zu, berriz, haurra, Goi-goikoaren profeta deitua izango zara, Jaunaren aurpegi aurretik joango baitzara Hari bidea prestatzera; erakustearren Haren herriari salbamena, beren bekatuen barkamena. Gure Jainkoaren errai errukitsuengatik, agertuko zaigu Goi-eguzkia gainetatik; ilunpetan eta herio-itzalean daudenei argi egitera, gure oinok bake-bidean zuzentzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.
SALMOAK 1 Antifona Urtean zehar: Atzerrien argitzat jartzen zaitut, lurraren bazterreraino nire salbamen izan zaitezen. Pazko aldian: Kristo ipini du Jainkoak bizien eta hilen epaile, alleluia. 71 Salmoa Mesiasen errege-agintaritza Beren kutxak ireki eta erregaliak egin zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra (Mt 2, 11) I Emaiozu, Jainko, zure auzia erregeri, zure zuzentasuna errege-semearengan. Zaindu beza zure herria zuzentasunez, eta zure gizagaixoak zuzenbidez. Mendiek ekar biezaiote herriari bakea, eta muinoek zuzenbidea. Herriko xumeak babes bitza, salbatu behartsuen semeak, xehatu bitza zapaltzaileak. Eguzkia adina luzaro bizi bedi, ilargia adina gizaldiz gizaldi. Jaitsi bedi, euria belardira bezala, lurra asetzen duen euri-lanbroa bezala. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, bakea ugari ilargia itzali artean. Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino, ibaitik lehor mugaraino. Arerioak aurrean zaizkio ahuspeztuko, haren etsaiek hautsa dute milikatuko. Tarsisko eta uharteetako erregeek ekarriko dizkiote esku-ikusiak, Arabia-ko eta Sabako erregeek emariak Errege guztiek dute ahuspez agurtuko, atzerri guztiek zerbitzatuko. Urtean zehar: Ant. Atzerrien argitzat jartzen zaitut, lurraren bazterreraino nire salbamen izan zaitezen. Pazko aldian: Ant. Kristo ipini du Jainkoak bizien eta hilen epaile, alleluia. 2 Antifona Urtean zehar: Jaunak salbatuko ditu behartsuen semeak, eta xehatuko zapaltzaileak. Pazko aldian: Lurreko leinu guztiak Harengan izango dira bedeinkatuak, alleluia. II Onik aterako baitu oihuka ari den jende xehea, eta laguntzailerik ez duen dohakabea. Apalarentzat eta behartsuarentzat izango du errukia, salbatuko du behartsuen bizia. Gogorkeria eta zapalketatik aterako ditu, haien odola harentzat baliotsu. Bizi bedi! Eta Arabiako urretik emango diote, haren alde beti otoitz egingo dute, atergabe bedeinkatuko dute. Gari ugari izango da soroetan, balantzan egongo da mendi-tontorretan; emango du uzta Libanok bezala, hiria loratuko da zelaiko belarra bezala. Betirako izan bedi haren izena, eguzki-argia haina haren izenaren iraupena. Lurreko leinu guztiak Harengan izango dira bedeinkatuak, herri guztiek dohatsu aitortuko dute ura. Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, mirariak egiten bakarra! Bedeinkatua Haren izen ederra betieren beti, eta Haren aintzaz lurbira osoa bete bedi! Amen, amen! Urtean zehar: Ant. Jaunak salbatuko ditu behartsuen semeak, eta xehatuko zapaltzaileak. Pazko aldian: Ant. Lurreko leinu guztiak Harengan izango dira bedeinkatuak, alleluia. 3 Antifona Urtean zehar: Orain etorri dira gure Jainkoaren salbamena eta erregetza. Pazko aldian: Jesukristo berbera da atzo eta gaur, eta gizaldi eta gizaldietan ere, alleluia. Kantika: Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a Jainkoaren epaia Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, bazaren eta bazinen Jainko ahalguztiduna; zure ahalmen handiaz jabetu baitzara, eta errege izaten hasia zara. Haserretu ziren atzerriak, baina heldu da zure haserrea, eta hilak epaitzeko ordua; heldu zaie sari-ordua zure zerbitzari profetei, eta santu eta zure izenaren beldur direnei, txikiei nahiz handiei. Orain etorri da salbamena, gure Jainkoaren indarra eta erregetza, eta bere Kristoren ahalmena; amildua izan baita gure senideen salatzailea, gure Jainkoaren aurrean, gau eta egun, salatzen zituena. Haiek azpiratu dute Bildotsaren odolaz, eta eman duten aitormenaz: beren bizia ez baitute izan maiteago, heriotza baino. Poztu zaitezte, beraz, zeruak, eta haietan bizi zaretenak. Urtean zehar: Ant. Orain etorri dira gure Jainkoaren salbamena eta erregetza. Pazko aldian: Ant. Jesukristo berbera da atzo eta gaur, eta gizaldi eta gizaldietan ere, alleluia. JAINKOAREN HITZA: 1 P 1, 22-23 Zuen arimak garbitu dituzue, egiari obedituz, senideak bezala zinez elkar maitatzeko. Maita ezazue elkar bihotz garbiz eta gartsuki; berriz jaioak baitzarete, eta ez hazi ustelkorretik, ustel ezinetik baizik, Jainkoaren hitz bizi eta iraunkorrari esker. GALDERANTZUNA R/. Jauna dut artzain, * ez naiz ezeren beharrean. Jauna. V/. Larre gurietan etzan erazten nau. * Ez naiz. Aintza Aitari. Jauna. Magnificat, ant. Zuzentasunaren gose direnak asetzen ditu Jaunak, eta ondasunez betetzen. ESKARIAK Eskerrak eman diezazkiogun Jainkoari, bere herria Espirituaren era guztietako bedeinkapenez bedeinkatu duen gure Salbatzaileari, eta eska diezaiogun: Bedeinka, Jauna, zure herria. Jainko errukitsu, zaindu ezazu I... gure Aita Santua, eta I... gure Gotzaina; - gorde itzazu okerrik gabe, zure Elizaren artzain aukeratu dituzunak. Babes ezazu, Jauna, zure herria, - eta atera ezazu gaitz guztietatik. Gehi itzazu olio-kimuak bezala zure mahai-inguruan, beren bizia zure erreinuaren zerbitzurako eskaintzen duten semeak, - Zuri birjintasunean, pobretasunean eta menpetasunean hurbilagotik jarrai diezazuten. Zain itzazu, beren birjintasuna eskaini dizuten zure alabak, - Zuri, Jainkoaren Bildots horri, noranahi jarrai diezazuten. Emaiezu betiko bakea hildakoei, - eta elkar gaitzazu gu ere haiekin betiko zorionean. Jesukristoren bitartez Jainkoaren seme izatera iritsi garen ezkero, hurbil gaitezen uste osoz gure Aitarengana, eta esan dezagun: Gure Aita. Otoitza Jauna, arratsaldeko gure gorespen-oparia eskaintzean, apalik eskatzen dizugu, zure legea gau eta egun gogoan erabil dezagula, eta betiko biziaren argia eta saria eman diezazkiguzula. Zure Seme Jesukristo.
EBANJELIOKO KANTIKA Magnificat: Lk 1, 46-55 Pozaren pozez daukat nire barrena Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, Buru harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku huttsik bidali asko zutenak. Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahani eta ondorengoei betiko esana. Aintza Aitari... AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.
Laudes y visperas de 2025-10-30:
LAUDES
SALUDO INICIAL V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. (Alleluia)SALMOAK 1 Antifona Urtean zehar: Jauna, zure indarrari eragin iezaiozu, zatoz eta salba gaitzazu. Pazko aldian: Ni naiz mahatsondoa, eta zuek aihenak, alleluia. 79 Salmoa Zure mahatsondo honi ager zakizkio, Jauna Zatoz, Jesus Jauna! (Apk 22, 20) Israelgo Artzain, adi ezazu, Jose artaldera bezala larratzen baituzu. Kerubin-gainean eseri ohi baitzara, egizu dirdai Efrain, Benjamin eta Manasesen aurrera. Zure indarrari eragin iezaiozu, zatoz eta salba gaitzazu. Jainko, berpiztu gaitzazu, salba gaitezen, zure begia leun ager ezazu. Noiz arte zaude sumin, Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, zure herriaren otoitzaren aurka? Negarra eman diguzu janari, malko ugariak edari. Auzoen arteko borroka bide egin gaituzu, eta etsaiak iseka ari zaizkigu. Gudari-taldeen Jainko, berpiztu gaitzazu, salba gaitezen zure begia leun ager ezazu. Egiptotik mahatsondo bat atera zenuen, atzerriak iraitzirik landatu zenuen. Lurra zenion antolatu, lurraldea estaltzeraino zen errotu. Mendiak gerizpean ditu bere itzalarekin, eta izairik handienak bere aihenekin. Zabaldu ditu adarrak itsasoraino, eta muskilak Ibairaino. Inguruko orma zergatik diozu suntsitu, bidez doazen guztiek dezaten murriztu? Basurdeek lardaska dezaten, basa-piztiek jan dezaten? Itzul zakizkigu, gudari-taldeen Jainko, begira zerutik, ikus, mahatsondo honi ager zakizkio: zure eskuz landatu duzun aldaska oni, Zuk indartu duzun landarean. Erre eta kiskali dute eta ebaki, honda itzazu zure bekozko zorrotzarekin. Emaiozu eskua, aukeratu duzun gizonari, Zerorrek indartu duzun gizasemean. Ez gara Zugandik urrunduko, gauzkazu bizirik eta zure izena dugu deituko. Jauna, gudari-taldeen Jainkoa, berpiztu gaitzazu, salba gaitezen, zure begia leun ager ezazu. Urtean zehar: Ant. Jauna, zure indarrari eragin iezaiozu, zatoz eta salba gaitzazu. Pazko aldian: Ant. Ni naiz mahatsondoa, eta zuek aihenak, alleluia. 2 Antifona Urtean zehar: Ezagutarazi lur osoan aipatzekoak egin dituela Jaunak. Pazko aldian: Aterako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan, alleluia. Kantika: Is 12, 1-6 Salbamena iritsi duen herriaren esker ona Egarri dena betor Nigana eta edan beza (Jn 7, 37) Eskerrak Zuri, Jauna; nire aurka zeunden haserre, baino joan da zure haserrea eta pozez nauzu bete. Hara, Jainkoa da nire salbatzaile; badut uste on eta ez naiz beldur. Jauna baita nire indar eta kemen, Bera izan da nire salbamen. Aterako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan. Egun hartan hau esango duzue: «Eskerrak Jaunari, Haren izena oihu egizue. Ezagutarazi herrietan Haren eginen bikainak, iragar ezazue Haren izen garaia. Kanta Jaunari, egin baititu aipatzekoak, ezagutu bezate hau lurbira osoan. Sionen bizi zaretenok, gorets ezazue irrintzika, handi baitago Israelgo Santua zuen erdian». Urtean zehar: Ant. Ezagutarazi lur osoan aipatzekoak egin dituela Jaunak. Pazko aldian: Ant. Aterako dituzue urak pozetan, salbamenaren iturrietan, alleluia. 3 Antifona Urtean zehar: Egin pozez oihu, laguntzaile dugun Jainkoari. + Pazko aldian: Jaunak gari-mamiz janaritu gaitu, alleluia. 80 Salmoa Zinezko elkarte-berritzea Begira, senideok: zuetako inork ez dezala izan bihotz gaizto eta sinesgaberik (Heb 3, 12) Egin pozez oihu, laguntzaile dugun Jainkoari, + egin txalo Jakoben Jainkoari. Jo salteria, tunpa zaldabaia, lirarekin kitara alaia. Jo turuta ilberrian, ilbeteko gure jai handian. Israelek baitu ohitura, Jakoben Jainkoak agindua; Joseri ezarri zion legea, Egiptotik irtetean. Mintzaera ezezaguna nuen entzun: «Kendu diot bizkarretik zama, haren eskuek utzi dute saski-lana. Larrialdian oihu egin didazu eta askatu zaitut, ekaitzaren barnetik erantzun dizut, Meribako uretan aztertu zaitut. Entzun, ene herri, zure aurka dudan aitormena, entzungo al nauzu Israel, agian! Ez izan zuregan besteren jainkorik, ez jauretsi jainko arrotzik. Ni nauzu Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik Nik zaitut atera: zabal ezazu ahoa, eta izango duzu betea. Baina nire herriak ez du entzun nire mintzoa, Israel ez da egon nire esanera. Horregatik utzi ditut beren bihotz elkorraren nahitara, bebiltza beren gogara! Ai, entzungo banindu nire herriak! Israel balebil nire bidean! Haren etsaiak berehala zapalduko nituzke, haren etsaien aurka eskua itzuliko nuke. Jauna gorroto dutenak menpean lituzke, eta haien zoria betiko horrela legoke. Gari-mamiz janaritu nezake, eta harkaitzeko eztiz ase. Urtean zehar: Ant. Egin pozez oihu, laguntzaile dugun Jainkoari. Pazko aldian: Ant. Jaunak gari-mamiz janaritu gaitu, alleluia. JAINKOAREN HITZA: Erm 14, 17-19 Jainkoaren erreinuak ez du zerikusirik jan-edanekin; bai, ordea, Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunarekin; eta Kristori honela zerbitzatzen diona, Jainkoaren gogoko da, eta gizonek onartzen dute. Saia gaitezen, bada, bakea sortzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko on diren gauzetan. GALDERANTZUNA R/. Gauean, Jauna, * Zu gogo ematen zaitut. Gauean. V/. Zu gertatu baitzara nire laguntzailea. * Zu gogo ematen. Aintza Aitari. Gauean. Benedictus, ant. Erakuts, Jauna, zure herriari salbamena, eta barka gure bekatuak. ESKARIAK Bedeinka dezagun Jainkoa, bere semeei maitekiro begiratzen dien eta hauen eskariak beti entzuten dituen gure Aita, eta esan diezaiogun apalki: Argitu, Jauna, gure begiak. Eskerrak Zuri, Jauna, Jesukristoren argiaz argitu gaituzulako; - distira horrek argi ditzala gure egite guztiak. Zure jakinduriak zuzen beza gaurko gure eguna, - horrela bizitza berrian ibil gaitezen. Lagun ezaguzu zorigaitzak Zugatik eramaten, - bihotz handiz zerbitza zaitzagun. Santu egin itzazu eta zuzendu egun honetako gure gogapen, hitz eta egiteak, - zure eraginari leialki erantzun diezaiogun. Orain denok elkarrekin otoitz egin diezaiogun Aitari eta esan dezagun: Gure Aita. Otoitza Argi guztien iturburua zaren Jauna, apalki eskatzen dizugu, zure legea geure barnean hausnartuz, beti zure argitan bizi gaitezela. Zure Seme Jesukristo.
EBANJELIOKO KANTIKA Benedictus: Lk 1, 68-79 Mesias eta Haren bide-prestatzailea Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, agertu eta bere herria askatu duena; salbamen-indarra digu eman, bere morroi Dabiden etxean. Hala hitzemana baitzuen bere santuen bidez, behinola bere profeta zituenen bidez: salbamena gure etsaien menpetik, gorroto gaituzten guztien eskutik. Horrela egin die gure gurasoei erruki, bere elkarte santuaz oroiturik; egin baitzion gure guraso Abrahani zin-hitza, Berak emango zigula. Gure etsaien eskutik gu aterata, beldur barik, izan gaitezen Haren zerbitzari; zintzo eta zuzen Beraren aurrean, gure egun guztietan. Zu, berriz, haurra, Goi-goikoaren profeta deitua izango zara, Jaunaren aurpegi aurretik joango baitzara Hari bidea prestatzera; erakustearren Haren herriari salbamena, beren bekatuen barkamena. Gure Jainkoaren errai errukitsuengatik, agertuko zaigu Goi-eguzkia gainetatik; ilunpetan eta herio-itzalean daudenei argi egitera, gure oinok bake-bidean zuzentzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.
VÍSPERAS
SALUDO INICIAL V/. Zatozkit lagun, ene Jainko. R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera. Aintza Aitari, eta Semeari, eta Espiritu Santuari. Hasieran zen bezala, orain eta beti, gizaldi eta gizaldietan. Amen. (Alleluia).SALMOAK 1 Antifona Urtean zehar: Atzerrien argitzat jartzen zaitut, lurraren bazterreraino nire salbamen izan zaitezen. Pazko aldian: Kristo ipini du Jainkoak bizien eta hilen epaile, alleluia. 71 Salmoa Mesiasen errege-agintaritza Beren kutxak ireki eta erregaliak egin zizkioten: urrea, intsentsua eta mirra (Mt 2, 11) I Emaiozu, Jainko, zure auzia erregeri, zure zuzentasuna errege-semearengan. Zaindu beza zure herria zuzentasunez, eta zure gizagaixoak zuzenbidez. Mendiek ekar biezaiote herriari bakea, eta muinoek zuzenbidea. Herriko xumeak babes bitza, salbatu behartsuen semeak, xehatu bitza zapaltzaileak. Eguzkia adina luzaro bizi bedi, ilargia adina gizaldiz gizaldi. Jaitsi bedi, euria belardira bezala, lurra asetzen duen euri-lanbroa bezala. Zuzentasuna garatuko da haren egunetan, bakea ugari ilargia itzali artean. Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino, ibaitik lehor mugaraino. Arerioak aurrean zaizkio ahuspeztuko, haren etsaiek hautsa dute milikatuko. Tarsisko eta uharteetako erregeek ekarriko dizkiote esku-ikusiak, Arabia-ko eta Sabako erregeek emariak Errege guztiek dute ahuspez agurtuko, atzerri guztiek zerbitzatuko. Urtean zehar: Ant. Atzerrien argitzat jartzen zaitut, lurraren bazterreraino nire salbamen izan zaitezen. Pazko aldian: Ant. Kristo ipini du Jainkoak bizien eta hilen epaile, alleluia. 2 Antifona Urtean zehar: Jaunak salbatuko ditu behartsuen semeak, eta xehatuko zapaltzaileak. Pazko aldian: Lurreko leinu guztiak Harengan izango dira bedeinkatuak, alleluia. II Onik aterako baitu oihuka ari den jende xehea, eta laguntzailerik ez duen dohakabea. Apalarentzat eta behartsuarentzat izango du errukia, salbatuko du behartsuen bizia. Gogorkeria eta zapalketatik aterako ditu, haien odola harentzat baliotsu. Bizi bedi! Eta Arabiako urretik emango diote, haren alde beti otoitz egingo dute, atergabe bedeinkatuko dute. Gari ugari izango da soroetan, balantzan egongo da mendi-tontorretan; emango du uzta Libanok bezala, hiria loratuko da zelaiko belarra bezala. Betirako izan bedi haren izena, eguzki-argia haina haren izenaren iraupena. Lurreko leinu guztiak Harengan izango dira bedeinkatuak, herri guztiek dohatsu aitortuko dute ura. Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, mirariak egiten bakarra! Bedeinkatua Haren izen ederra betieren beti, eta Haren aintzaz lurbira osoa bete bedi! Amen, amen! Urtean zehar: Ant. Jaunak salbatuko ditu behartsuen semeak, eta xehatuko zapaltzaileak. Pazko aldian: Ant. Lurreko leinu guztiak Harengan izango dira bedeinkatuak, alleluia. 3 Antifona Urtean zehar: Orain etorri dira gure Jainkoaren salbamena eta erregetza. Pazko aldian: Jesukristo berbera da atzo eta gaur, eta gizaldi eta gizaldietan ere, alleluia. Kantika: Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a Jainkoaren epaia Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, bazaren eta bazinen Jainko ahalguztiduna; zure ahalmen handiaz jabetu baitzara, eta errege izaten hasia zara. Haserretu ziren atzerriak, baina heldu da zure haserrea, eta hilak epaitzeko ordua; heldu zaie sari-ordua zure zerbitzari profetei, eta santu eta zure izenaren beldur direnei, txikiei nahiz handiei. Orain etorri da salbamena, gure Jainkoaren indarra eta erregetza, eta bere Kristoren ahalmena; amildua izan baita gure senideen salatzailea, gure Jainkoaren aurrean, gau eta egun, salatzen zituena. Haiek azpiratu dute Bildotsaren odolaz, eta eman duten aitormenaz: beren bizia ez baitute izan maiteago, heriotza baino. Poztu zaitezte, beraz, zeruak, eta haietan bizi zaretenak. Urtean zehar: Ant. Orain etorri dira gure Jainkoaren salbamena eta erregetza. Pazko aldian: Ant. Jesukristo berbera da atzo eta gaur, eta gizaldi eta gizaldietan ere, alleluia. JAINKOAREN HITZA: 1 P 1, 22-23 Zuen arimak garbitu dituzue, egiari obedituz, senideak bezala zinez elkar maitatzeko. Maita ezazue elkar bihotz garbiz eta gartsuki; berriz jaioak baitzarete, eta ez hazi ustelkorretik, ustel ezinetik baizik, Jainkoaren hitz bizi eta iraunkorrari esker. GALDERANTZUNA R/. Jauna dut artzain, * ez naiz ezeren beharrean. Jauna. V/. Larre gurietan etzan erazten nau. * Ez naiz. Aintza Aitari. Jauna. Magnificat, ant. Zuzentasunaren gose direnak asetzen ditu Jaunak, eta ondasunez betetzen. ESKARIAK Eskerrak eman diezazkiogun Jainkoari, bere herria Espirituaren era guztietako bedeinkapenez bedeinkatu duen gure Salbatzaileari, eta eska diezaiogun: Bedeinka, Jauna, zure herria. Jainko errukitsu, zaindu ezazu I... gure Aita Santua, eta I... gure Gotzaina; - gorde itzazu okerrik gabe, zure Elizaren artzain aukeratu dituzunak. Babes ezazu, Jauna, zure herria, - eta atera ezazu gaitz guztietatik. Gehi itzazu olio-kimuak bezala zure mahai-inguruan, beren bizia zure erreinuaren zerbitzurako eskaintzen duten semeak, - Zuri birjintasunean, pobretasunean eta menpetasunean hurbilagotik jarrai diezazuten. Zain itzazu, beren birjintasuna eskaini dizuten zure alabak, - Zuri, Jainkoaren Bildots horri, noranahi jarrai diezazuten. Emaiezu betiko bakea hildakoei, - eta elkar gaitzazu gu ere haiekin betiko zorionean. Jesukristoren bitartez Jainkoaren seme izatera iritsi garen ezkero, hurbil gaitezen uste osoz gure Aitarengana, eta esan dezagun: Gure Aita. Otoitza Jauna, arratsaldeko gure gorespen-oparia eskaintzean, apalik eskatzen dizugu, zure legea gau eta egun gogoan erabil dezagula, eta betiko biziaren argia eta saria eman diezazkiguzula. Zure Seme Jesukristo.
EBANJELIOKO KANTIKA Magnificat: Lk 1, 46-55 Pozaren pozez daukat nire barrena Handiesten du nire arimak Jauna, pozaren pozez daukat nire barrena; Jainkoa baita nire salbamena, ikusi baitu mirabe honen ezereztasuna. Dohatsu deituko naute gaurdanik gizaldi guztiek, handiak egin baitizkit Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, beldur diotenengana. Bere besoaren indarra erabili du, Buru harroak suntsitu ditu; bota ditu beren aulkitik handizkiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gose zeudenak, eta esku huttsik bidali asko zutenak. Bere gain hartu du Israel, bere morroia, errukia gogora zaiola; gure gurasoei hala zien hitzemana, Abrahani eta ondorengoei betiko esana. Aintza Aitari... AZKEN-OTOITZA Otoitza Aitari zuzendua denean: Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espirituarekin batean Jainko eta errege bizi baita, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Aitari zuzendua izanik, azkenean Semearen aipamena egiten denean: Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. Otoitza Semeari zuzendua denean: Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi baitzara, gizaldi eta gizaldietan. Amen. BUKAERA V/. Jauna zuekin. R/. Eta zure espirituarekin. V/. Bedeinka zaitzatela Jaungoiko ahalguztidunak: Aitak, eta Semeak eta Espiritu Santuak. R/. Amen. V/. Zoazte Jaunaren bakean. R/. Eskerrak Jainkoari. Batzar-buru egiten duena apaiz edo diakono ez denean, eta otoitza bakarka egiten denean, honela bukatzen da: V/. Jaunak bedeinka gaitzala, eta gaitz guztietatik zaindurik, eraman gaitzala betiko bizitzara. R/. Amen.



