Barriak
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko …
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra …
Eleiza gizalegezko lanaren alde’ ekimenaren agiria martxoaren 8a dala-eta
“Zuzentasuna eskatzen dogu. Bardintasuna eskatzen dogu. Gizalegezko lana eskatzen dogu: eskubidea, ez pribilegioa.”
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
M8 herriz herri - “Huellas en comunidad – Lorratz biziak” - Aizu 100 Ametsak sortzen
Emakumeari zabaltasun eta hurkotasun handiagoz autorpena egiteko, Bilboko eleizbarrutiak beste itxura bat emongo deutso Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko ospakizunari (martxoak8m).
Zuzentasunerako argia, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eguna dala-eta, Eleizaren Doktrina Sozilaren eskutik
Langile Pastoraltzaren eta Migrazinoetarako Pastoraltzaren eskutik, 2013an Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak martxan jarri eban eta urteotan hainbat formatu izan dauan ekimena berreskuratu dabe: Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) argia. Urtarrileko hau, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko urtarrilaren 30eko jardunaldian oinarrituta dago: hemen.
Gizarte zuzentasunerako argia
Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko sailetik Eleizaren Doktrina Soziala (EDS) esaldia bialduko dabe barriro: "Zuzentasunerako argia". Oraingoan, Frantzisko Aita Santuaren Fratelli Tutti, entziklikatik hartu dabe dalako esaldi hori, EDSa era bakunean …
Eleizaren doktrina soziala - Zuzentasunerako argia
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Bizitzea egokitu jakun aldi asaldatu eta aldakorrean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala munduko konpromisorik iraultzaileenetakoa dala gogoratu deuskue Nazio Batuetatik.
Eleizbarrutiak A25egaz bat egin dau indarkeria digitalaz ohartarazoz
Azaroaren 25ean ospatzen dan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak "Aizu!!!" agerkariaren ale barria kaleratu dau. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, gizarte mobilizazinora deitu dau, gero eta hedatuago dagoan indarkeria digital isilean aparteko arreta jarriz. Bihar, Nerea Begoña EBI …
Aizu!!! nº 99 Arazoak 25 BAT EGIN!
A25, emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazotearen aldeko nazinoarteko egunean, dei larria Aizu!!! Agerkaritik: BAT EGIN!
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erretiroa: "emakumearen bizitza, lana eta ahotsa jagon Eleizan"
HOAC eta EKO-ACG mobimentuen Garizumako erertiroa joan dan zapatuz, martxoak 7, ospatu zan Zorrotzako Mirarigilea parrokian. "Jainkoak begiratzen dauan lez begiratu. Bizitza onartu, lana jagon eta Eleiza zabaldu" goiburuaren haritik, "langile esparruko konpromiso militantearen inguruko otoitz, gogoeta eta alkarte bereizketarako gune lez" bizi izan zan. HOAC mobimentuko kontsiliario eta Astrabudua-Erandio PBko abade dan Pepelu Iglesiasek gidatu eban saioa.
Emakumeen omenezko ekitaldi hunkigarria Balmasedan, Santanderren hildako gaztea gogoan
Hunkidura, aldarrikapena eta oroimena buztartu ziran atzo Balmasedako Klaret antzokian egin zan ekitaldian. II. bikaritzak eta Langile Pastoraltzak, Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko jarduera antolatu eben eta, lehenengo aldiz, uriburutik kanpo egin zan. Atsekabea izan zan nagusi bertaratutakoen artean, aste honetan Santanderren gertatutako zoritxarreko ezbeharra dala-eta, bertan Xabi eskualdean estimu handian eukien 21 urteko mutila eta beste bost lagun hil ziran-eta, bi Barakaldokoak.
Eleiza gizalegezko lanaren alde’ ekimenaren agiria martxoaren 8a dala-eta
“Zuzentasuna eskatzen dogu. Bardintasuna eskatzen dogu. Gizalegezko lana eskatzen dogu: eskubidea, ez pribilegioa.”
Garizuma gogora dakarskun arrosa-pipila aldizkariaren azalean
Arrosa-pipila. Itxita, itxura baten geldirik, baina biziz beteta. Horixe da Alkarren Barri aldizkariaren 319. alearen azalean nabarmentzen dan irudia. Alberto Sanzen argazki hau ez da halabeharrezkoa: Garizumaren bihotza irudikatu gura dau, iitxaronaldia -Zain, Renovación- non silik hazten ari dan barritasuna.
M8 herriz herri - “Huellas en comunidad – Lorratz biziak” - Aizu 100 Ametsak sortzen
Emakumeari zabaltasun eta hurkotasun handiagoz autorpena egiteko, Bilboko eleizbarrutiak beste itxura bat emongo deutso Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruko ospakizunari (martxoak8m).
Zuzentasunerako argia, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eguna dala-eta, Eleizaren Doktrina Sozilaren eskutik
Langile Pastoraltzaren eta Migrazinoetarako Pastoraltzaren eskutik, 2013an Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak martxan jarri eban eta urteotan hainbat formatu izan dauan ekimena berreskuratu dabe: Eleizaren Doktrina Sozialaren (EDS) argia. Urtarrileko hau, indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko urtarrilaren 30eko jardunaldian oinarrituta dago: hemen.
Gizarte zuzentasunerako argia
Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko sailetik Eleizaren Doktrina Soziala (EDS) esaldia bialduko dabe barriro: "Zuzentasunerako argia". Oraingoan, Frantzisko Aita Santuaren Fratelli Tutti, entziklikatik hartu dabe dalako esaldi hori, EDSa era bakunean zabaltzeko ohiturari helduz bariro be.
Eleizaren doktrina soziala - Zuzentasunerako argia
Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Bizitzea egokitu jakun aldi asaldatu eta aldakorrean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala munduko konpromisorik iraultzaileenetakoa dala gogoratu deuskue Nazio Batuetatik.
Eleizbarrutiak A25egaz bat egin dau indarkeria digitalaz ohartarazoz
Azaroaren 25ean ospatzen dan Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzearen aldeko Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko eleizbarrutiko Langile Pastoraltzak "Aizu!!!" agerkariaren ale barria kaleratu dau. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean, gizarte mobilizazinora deitu dau, gero eta hedatuago dagoan indarkeria digital isilean aparteko arreta jarriz. Bihar, Nerea Begoña EBI sareko eleizbarrutiko ikastetxeen arduradunak Bilboko Udalak antolartutako erakunde-ekitaldian parte hartuko dau.
Aizu!!! nº 99 Arazoak 25 BAT EGIN!
A25, emakumearen aurkako indarkeria desagerrarazotearen aldeko nazinoarteko egunean, dei larria Aizu!!! Agerkaritik: BAT EGIN!



