Barriak
Etiquetado como: Begoña
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Erlejino-musikako kontzertua bihar, Begoñan, Txipli-Txapla zortzikotearen eskutik
Orain dala 24 urte hasita, Begoñako kofradiak erlejino-musikako kontzertua antolatzen dau Garizumako bariku baten Begoñako Andra Mari bere zaindariari eskeinitako santutegian. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa ohiko bihurtu da Aste Santuaren aurreko asteetan. Hogeta laugarren ekitaldi honetan,1996an sortu zan eta gehien bat Abokatutzaren Bizkaiko Kolegioko kideez …
Abesbatzak Begoñako basilikan
Bizkaitarrek asko estimatzen daben kultur ekintza ospatuko da beste behin be Begoñako Andra Mari basilikan. Hasi da Bizkaiko Abesbatzen 52. astea, hiru astez, Bizkaia osotik etorritako 51 abesbatzek musikaz beteko daben aldia. Otsailaren 13ra arte izango dira kontzertuak.
Begoñako kofradiak Caritasi eskura emon deutso Gabonetako kontzertuan batutako dirua
Begoñako kofradiako arduradunek John Rutterren "Aintza" pieza interpretatu zan Gaboenetako kontzertuan batu zan dirua Caritasi eskura emon deutso gaur goizean. Ekitaldian batutako 2.500 euroak Caritas Astorga-Leon eta Caritas Ourense dalakoen esku itziko dira joan dan udako sute ikaragarrietako biktimei laguntzeko. Kontzertuan izan ziranek 1.243 euro emon ebezan eta …
Gotzaina buru dala ospatuko dan urte barriko meza, zuzenean
On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdiko 12.00etan ospatuko dan urteko lehenengo eguneko Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Gabonetako kontzertua Begoñan, udako suteek eragindako biktimen alde
Datorren zapatuz, abenduak 13, sortu barri dan Koral Brahms taldeak jardungo dau, Gorka Sierra zuzendari dala, Begoñako santutegian. Gabonetako kontzertu berezia izango da eta John Rutterren "Aintza" interpretatuko dau. Begoñako kofradiak antolatutako ekitaldi berezi honetan batu daiten dirua Caritasen esku itziko da joan dan udan Leonen eta Ourensen gertatu ziran sute …
Ministerio Ordenatuak erretiroa ospatuko dau bihar Javi Garcia abadeak gidatuta
Eleizbarrutiko Ministerio Ordenatuak erretiroa egingo dau bihar -abenduak 11, eguena-, 10:00etatik 13:00era, Begoñako gogarte etxean. Javi Garcia eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau erretiroa gai honen inguruan: "Itxaron, haragitu eta onartutako Jainkoa. Gugaz bat egin gura dauan Jainkoa".
Asteburuko barriak
Milaka fededun hurreratu zan bariku eta zapatuz Begoñako basilikara, Amatxuren eguna ospatzera. Gainera, zapatuz Sor Monicah de la Preciosísima Sangre de Jesús klausurako monja domingotarraren profesa nagusia ospatu zan Lekeition, eta iparraldeko misino-topaketa Donostian, Misinoetarako Gazteiz, Donostia, Iruña, Errioxa eta Bilboko ordezkaritzetako kideak bertan zirala. …
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian eta web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Amatxuk milaka lagun batuko dau Begoñan
Datorren zapatuz, urriak 11, Begoñako Andra Mariaren eguna osapatuko da eta basilikaren ingurua prest dago ohituraz betetako egun hori ospatzera hurreratu gura daben guztiak hartzeko. Ekitaldiak bihar -barikua- hasiko dira erromeriaren igoeragaz. Arriaga antzokian atarako da 19:30etan basilikara iristeko eta hemen Eukaristia ospatuko da 21:00etan.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.



