Barriak
Etiquetado como: Begoña
Zuzenean urteko lehenengo meza Begoñako basilikatik
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko da n urte barriko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Gotzainak Begoñako basilikan ospatuko dau urteko lehenengo meza
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da datorren astelehenez, urtarrilak 1, eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan urte barriko Eukaristian. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Kontzertu solidarioak Iralako San Antonio koralaren eskutik
Abenduaren 26an beteko dira 25 urte Iralabarriko San Antonio koralak lehenengo kontzertua emon ebanetik eta hori ospatzeko Gabonetako emonaldia eskainiko dabe bihar -abenduak 23, zapatuz- TAU fundazinoaren alde (genero-indarkeriaren biktima diran emakumeen harrera-etxea), CIPEMegaz batera, Iralako frantziskotarren parrokian, 20:00etan.
Aurton be Azoka solidarioa egingo da Begoñan
Gaur emongo jako hasiera Begoñako Misino-azokaren ekitaldi barriari. Abenduaren 10era arte egongo da zabalik basilikako eleizpan, Begoñako Misinoetarako taldeak sustatuta, eta batu daiten dirua misinoetara bialduko da. Hauxe da ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara. Abenduaren 10ean, azken egunez, goizez bakarrik.
Organo-musika nabarmenduko da Ondarearen Europako Jardunaldietan
Urrian zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, Ondarearen Europako XXIII. Jardunaldiak Bizkaian jarduera ospatzen hari da, "Ondarea bizirik, patrimonio vivo, patrimonio inmaterial" goiburuaren haritik. Aurtengo ekitaldian, 152 proposamen aurkeztu dira 257 jardueratan banatuta, ondare material eta immateriala ezagutzera emoteko helburuagaz. Gaur iluntzerako, "Diego de Amezua" …
Emakume "nekaezinak" Begoñako misino-azokan
Urriaren 16tik azaroaren 24ra batuko dabez abenduaren 2tik 10era ospatuo dan Begoñako Misino-azokan salgai jarteko gauzak. Azoka hau parrokiak Basilikako eleizparen azpian dituan lokaletan ospatuko da eta arkupeko lokaletan jasoko dabez gauzak, 17:30etatik 19:30etara. Gehiago jakiteko: 94 412 70 91. Misinoetarako Begoñako taldeko kide gehienak emakumeak dira eta 30 urte …
"Bilboko Eleizbarrutian, Begoñako Ama Birjinak leku berezia dau"
“Ondo etorriak Bizkaian zaindari dogun Amatxuren etxe abegitsu honetara etorri zarien lagunok. Hemen batu gara, pozezko, oroitzapenezko eta esker oneko egun honetan, Jainkoaren amari eskerrak emoteko, askotariko egoera, estualdi eta pozaldietan bere babesa eta gidaritza eskaini deuskuz-eta", esanez emon deutso hasiera homiliari Bilboko gotzainak Begoñako Amatxuren eguneko …
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusia, zuzenean
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etako Meza Nagusian, Begoñan. Zuzenean web honen bidez.
Gaur arratsaldez, Begoñako erromeriaren igoera
Aurton, Begoñako erromeriak hainbat barritasun dakar, aitagarriena, erromeria ofizialaren igoera bezperara aurreratu eta gaur ospatuko dabela 19:30etatik aurrera, Juan Carlos Rastrollo ekitaldi honetako Ohorezko erromesaren partaidetzagaz. Ohikoa danez, Bizkaia osotik etorritako lagunak Arriaga plazatik atarako dira eta Alde Zaharra kalejiran zeharkatu ondoren, Amatxuren …
Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes
Gaur eguerdian, Begoñako kofradiak Juan Carlos Rastrollo Diaz 2023ko Ohorezko Erromes izendatu dau, lepoko brodatua ezarriz, Arriaga antzokiaren sarreran ospatu dan ekitaldian. Rastrollo extremadurarren Bilboko etxelp eta Bilbon egoiza daben eskualdeetako etxee alkarteko presidente da.
Apirilaren 26an, konpromisoa, otoitza, jaia eta oroimena lotuko dira
Apirilaren 26an, kristau bizitzaren askotariko alderdiak -gizarte konpromisoa, heziketa aisialdian, otoitza, alkarte ospakizuna eta oroimena- agertuko dabezan ekitaldiak ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian. Egun horretan ospatuko dira, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, Gorka Deuna, bokazinoen aldeko otoitz-maratoiaren amaiera eta Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.
Arteako Guadalupeko Andra Maria: Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan maisulana
Arte eta debozinoaren aldetik egungoko balioa dauan artelana dago Eleiz Museoan: "Barroco novohispano" deitutakoan maisu izan zan Miguel Cabrerak 1754an margotutako Guadalupeko Andra Maria. Elexabitiako San Migel ermitatik (Artea) ekarri dabe Bizkaia eta Mexiko lotzen dituan ondarearen erakusle dan artelan hau eta laster egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.
Erreleboa Bilboko eleizbarrutiko liburutegian: begirada bi, egiteko bakarra
Bilboko eleizbarrutiko libututegiak aldi barriari ekingo deutso, erreleboa eta jarraitutasuna buztartuz, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso danez. Jaime Lopez de Eguilaz zuzendari barriagaz eta berrogeta hamar urtez erakundeko arduradun izan dan Ander Manterolagaz solasaldian, Bizkaiko Eleizaren bibliografia-ondarea jagoteko, gordetzeko eta zabaltzeko eginkizuna dauan erakundearen ingurukoak jorratu dira.
Elena Unzueta: “X bidezko ekarpenari esker Caritas Bizkaiak beharrizanean dagoan askori laguntzen deutso”
Espainiako Gotzainen Batzarrak urteroko errentaren kanpainaren inguruan kaleratzen dauan Xtantos aldizkaria Bizkaiko parrokia et erakundeetan banatu da. Oraingoan, Bizkaiko Eleizaren jarduerei eskaintzen deutso hainbat orrialde. Azken orrialdean, Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariari egindako alkarrizketa irakurri daiteke.
A. Jon Korta karmeldar oinutsen nagusi berrautatu dabe
Aita Jon Korta Arcelus Nafarroako San Joakin Probintziako Nagusi berrautatu eben apirilaren 7an Larreako Gogarte Etxean (Zornotza) opatu eben kapitulu-saioan. Probintzia hau historikoa da karmeldar oinutsentzat, bertan berrezarri zalako ordena eta funtsezko izan dalako karmeldar oinutsen ordena mundu osoan hedatzeko.
Bilboko Kofradien Ermandadearen esanetan, kofradiakiide- eta jente-kopuruak gora egin dau, eguraldia lagun izan ez bada be
Euria izan da protagonista Bilboko Aste Santuan eta lau prozesino bertan behera itzi behar izan dabez. Dana dala, Penitentzia Kofradien Ermandadearen arabera, eguraldia ez da oztopo izan eta gora egin dau kofradiakide- zein jente-kopuruak.
Otoitza, bizikidetza eta giro ona gazteen Pazkoetan
Sopuerta, Muskiz, Berriz eta Bilbon ospatu dira aurton eleizbarrutiko gazteen Pazkoak. Bost egunez, adinaren araberako hainbat jardueratan parte hartu dabe 200 lagun inguruk. Ondoren, Pazkoetatik jaso doguzan argazkiak.
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.
Barrien laburpena Aste Santuan
Azken 7 egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.



