24-02-2026 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Salerosketa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2382 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.02.2026

El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon

"Ekonomia-garapena, lekuko aitzindaritza eta klima-aldaketari moldatzea El Salvadorren" gaiaren inguruko saioa izango da gaura arratsaldeko 18:30etan Barria eraikineko (Plaza Barria, 4-1.) aretoan. Patxi Lupiola Esku Elkartuak Bizkaia erakundeko presidenteak, Amaia Ruiz Caritas Bizkaia erakundeko kideak eta Paco Llorente Manos Unidas Madrid erakundeko kofinantzaketa sailekoak parte hartuko dabe. 

24.02.2026

HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko

"Garizuma honetan, ausartu zaitez errealitateari Jainkoaren begiez begiratzera eta XXI. mendeko Eleiza eraikitzera", esaldi esanguratsuaz baliatu dira Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) martxoaren 7rako antolatu daben Garizumako erretirorako deialdia egiteko. Zorrotzako Mirarigilea parrokian izango da, Pepelu Iglesias HOACeko kontsiliario eta Astrabudua-Erandioko Patoral Barrutiko (PB) abadea gidari dala. 

23.02.2026

Solasaldia Gotzainagaz eta sendotzak, Rekalden

Atzo -domeka- On Joseba Segura gotzainagaz batu ziran Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) Arrosarioko Andra Mari parrokian.  Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek iazko Garizuma-Pazkorako idatzi eben "Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkiaren inguruan solasean jardun eben. 

23.02.2026

Eleizbarrutiak bikarioak aukeratzeko prozesuagaz jarraituko dau

Bilboko eleizbarrutiak ekin deutso era ofizialean bikario natusia eta lurralde bikarioak izendatzeko azterraldiko bigarren aldiari, joan dan abenduan kargu honeek barritzeko martxan jarritako eleiz gogoeta eta ardurakidetasunezko testuinguruan.

23.02.2026

Eleizbarrutiak Garizumako lehenengo asteburua bizi izan dau

Hauts-egunez emon jakon hasiera Garizumari, parrokietan antolatutako eleizkizunetan batu zan milaka lagunen parte-hartzeaga. On Joseba Segura gotzaina katedralean ospatu eta web honetan zuzenean emon zan -hemen- katedraleko ospakizunean izan zan buru. Gainera, aurreko urteetan lez, Garizumako lehenengo asteburuan ospatu da Bake Topaketa, aurton, Erandion. Ekitaldiaren inguruko barriak: hemen.

21.02.2026

Gaur, Erandio izango da bakearen topagune

Bihar, otsailak 21, Erandioko San Agustin parrokian, XII. Bake Topaketa ospatuko da, hau da, Bilboko Eleizbarrutiak bake eta adiskidetzearen alde egiten dauan topaketa nagusia. "Reconciliación... bidean" goiburuaren haritik, oraindik zabalik dagozan zauriei begiratuko jake eta alkartean oroimen, aurotpen eta baterako etorkizunerako bideak arakatuko dira. 

20.02.2026

Gazteen Pazkoak parte hartzerik nahi?

Prest da aurtengo Gazteen Pazkoen egitaraua. Hamabost urtetik gorakoentzat dira eta "bizitza bizten dauan bidea" goiburuaren haritik osapatuko dira, eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa beste era batera bizitzeko aukera emonez. Antolatzaileen esanetan, "Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat lagun eta taldegaz batera zentzunez eta sakontasunez bizitzeko aukera da". Hogeta bost urtetik gorakoentzako proposamena be badago.

19.02.2026

Amalurra, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketaren gaia

Ikusgai dagoz Kultur Erakundeen Mahaiak "Jazotakoa jaso / Comunica Cultura" goiburuaren haritik antolatzen dauan bideoklipen lehiaketaren IX. ekitaldian parte hartzen daben bideoak. "Amalurra eta Laudato si'" gaia da aurten jorratu beharrekoa, "Zer ematen digu eta zer ematen diogu" galdera abiapuntutzat hartuta gizadiaren eta lurraren arteko hartu-emona arakatzeko. 

19.02.2026

Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra prestatzen

Otsailaren 28an, Gurutzetako parrokian ospatuko da Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra. Hitzordu honen aurretik, alkarteetan Sinodoko azken agiriaren inguruan bereizten eta gogoeta egiten ari dira etenbako prozesu honen barruan. 

18.02.2026

Hauts-egunez, Eukaristia, zuzenean katedraletik

Arratsaldeko zazpiretan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean, gaur, Hauts-egunez, Garizuma-aldiari hasiera emoteko ospatuko dan Eukaristia.

Emaitzak orrialdeka