Barriak
Etiquetado como:
Urte amaierako meza Gaztelugatxeko San Joan ermitan
Orain dala 30 urte hasita, urte amaierako meza ospatzen da Gaztelugatxeko ermitan. Ermitaren eta inguruen mantentze-lanez arduratzen dan boluntarioen taldeak jakitera emon dauanez, bihar -abenduak 30, martitzena- arratsaldeko bostetan ospatuko da urte amaierako Eukaristia San Joan ermitan.
Jubileu Urtearen amaierako eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
2025ean, Eleizak "Itxaropenean erromes" Jubileu Urte Santua ospatu dau, Frantzisko Aita Santuak deituta. Bilboko eleizbarrutian, gaur, abenduak 28, ospatuko da amaierako eleizkizuna Santiago katedralean, eguerdiko 12:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Astekoak, 2025eko azkena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Asteburuan, Familia Santuaren eguna
Gabon-aldian, bihar -abenduak 28-, Jaunaren jaiotzaren egunaren osteko domekaz, Familia Santuaren eguna ospatuko dogu. "Ezkontza, santutasunerako bokazinoa" goiburua aukeratu dabe ekitaldi honetarako. Gehiago jakiteko eta lagungarriak eskuratzeko: hemen.
"Bizkaiko hotsak" zikloaren amaiera, Zeanurin
"Diego Amezua" Organoaren Bizkaiko Adiskideak alkarteak antolatutako "Bizkaiko hotsak" organo-jaialdiaren aurtengo ekitaldia amaitzear da. Bihar -domeka- ospatuko da azken kontzertua Alize Mendizabalen eskutik, Zeanuriko Andra Mari eleizan, 19:00etan.
Jubileu Urte Santuaren amaiera Bizkaian
Frantzisko aita santuak 2024ko abenduaren 24an emon eutsan hasiera 2025ean mundu osoko Eleizan ospatu dan Jubileuari. Handik egun batzuetara,2024ko abenduaren 29an, lekuko Eleizetan emon jakon hasiera Urte Santuari. Bilbon, San Nikolas eleizatik Santiago katedralera egin zan prozesinoagaz emon jakon hasiera ohikuneari eta katedralean Eukaristia ospatu zan gotzaina buru zala. Berau izango daburu datorren domekaz abenduak 28, eguerdiko 12:00etan ospatuko dan amaierako eleizkizunean. Zuzenean eskainiko da web honen bidez.
Gotzaina buru dala katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko eleizkizuna, zuzenean
Gaur -abenduak 25, eguena- Jaunaren jaiotzaren egunez, On Joseba Segura bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez.
Gabon zorionak! ¡Feliz Navidad!
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Bisita gidatuak Galdakaoko Andra Mari eleizara, hilaren azken domekaz
Azaroaren 30etik hasita, bost bisita dagoz progamatuta Galdakaoko Andra Mari eleizara, "herriko ondareko harribitxietako batera", udalak eta Andra Mari eleizak antolatuta. Ekainera arte izango dira, hilaren azken domekaz, 11:00etan -hurrengoa, datorren domekaz, hilak 28-. Doakoak dira eta ezinbestekoa da izena emotea. Nahikoa da eleizara joan eta jardueraz gozatzea.
"Berotasun eta ilusinoz betetako giroa", gabon-kanten jaialdian, Ermuan
Atzo, gabon-kanten jaialdi hunkigarria ospatu zan Ermuko Santiago Apostolua parrokian. Deikundea eta Mariaren "baietza" oinarritzat hartuta, Gabonetarako bidean beste urrats bat emon zan. Gainera, Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioak be esku-hartu eban ekitaldian eta alkarteari banatu jakon azken bedeinkapenean, jardueraren bokazino eta eleiz alderdia nabarmenduz.



