Barriak
Etiquetado como: Bizkaia
'BIzkaia isilik' bilkura isiletan Greziako kostaldeko hondoratzeko biktimak gogoratuko dabez
Elorriotik misinoetara, San Balendinen bidetik
Jaione Lopez 25 urteko elorriotarra uztailaren azkenean abiatuko da Filipinetara, herrialde haretan misiolari lanak egiteko. Herrikide dauan santu domingotarrak egin eban lez, Elorrio itzi eta misinoetara doa, kasu honetan, Berrizeko Mesedetako Misiolarien ardurapean dagoan hainbat egitasmotan laguntzeko. Egonda da lehen be misinoetan, hain zuzen be Kaikorren (Kenya). eta bi bider, 2018an eta 2020an, pandemia aldian. Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzainak urte birako Manilara doan Jaioneren misino-bialketa egingo dau eguerdiko …
Otoitzerako Munduko Sareak zuzendaritza dau Bizkaian
Lujan Mejias da Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarearen Eleizbarrutiko zuzendaria. Bilboko Eleizbarrutian, lehenengo aldiz emon jako norbaiti mandatu hau, hilero aita santuak bere otoitzean kontuan dituan asmoak lurraldean zabalteko. Hilabete honetan, Frantzisko aita santuak tortura ezabatzearen alde otoitz egiten dau. Atzo, Torturaren Biktimei laguntasuna emotearen aldeko nazinoarteko eguna ospatu zan. Mejiasek Alkarren Barri-Comunicación aldizkariari eskainitako alkarrizketan, bere eleiz eta bizitzako ibilbideari buruzko hainbat zehaztasun emon dau.
Gotzainak Kongoko EDan jarraitzen dau, misino-egitasmoak ezagutzen
On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko Errepublika Demokratikoan jarraitzen dau bisita egiten. Aspalditik han bizi dan eta egungoko lana egiten diharduan Xabier Goikuria bizkaitar misiolariari bisita egitea da bidaiaren helburuetako bat. Gotzainaren bidelagun dan Iñigo Iriartek nabarmendu dauanez, "Xabier, fedetik anai-arrebatzat dituan errealidade oinazetsuaren garrasia entzun eta hori arintzeko ekintzara jo dauan misiolaria da. Urritasun fisikoaren eraginez ume bat lurrean arrastaka ikusi ebanean, galdera egin eutsan bere buruari: Non da zure anaia?... Eta Xabierrek ekintzakaz …
Martxan dira kanpamenturik goiztiarrenak
Ikasturtea amaitu eta oporraldiak iristeaz batera, martxan jarten dira udako lehenengo kanpamentuak, esate baterako, IV. eta V. bikaritzetako udalekuak. Berrogeta hamar neska-mutil batu da datozan egunotan adiskidetasunaz eta izadiaz gozatzeko.
Seiehun lagunetik gora Urkiolako kulturarteko topaketan
Bruno Bonnet da Ekintza Katoliko Orokorra mobimentuko Eleizbarrutiko presidente barria
Joan dan asteaen amaieran, Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak ezohiko Batzar Nagusia ospatu eban Eleizbarrutiko karguen erreleboa egiteko. Josema Incierte presidenteak eta Fernando Marcos kontsiliarioak euren mandatuak amaitu dabez kurtso honetan. Militante ugarik parte hartu eban, Kerman Lopez bikario nagusiaga eta Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkariagaz batera, giro onean ospatu zan batzar nagusian eta irailetik aurrera lau urtez presidente izango dan Astrabuduako Bruno Bonnet eta hiru urtez gazteen sektoreko arduradun izango dan Allende Alegria hautatu …
Eleizbarrutiko 2.500 gazte inguruk parte hartuko dau kanpamentuetan
Ikasturtea amaituta, parrokietako eta mobimenduetako taldeak udako jardueretan murgilduta dagoz. Uztailaren amaiera edo abuztuaren hasierara arte, hainbat kanpamentu, kolonia, lan-esparru... osatuko da. Gazteen saileko Maite Morezuelasen esanetan, "talde bakotxak bere erara, eta bere aukeren arabera, jardungo dau; garrantzitsuena, neska-mutilek esperientzia egokia izatea da, ikasi daien, pertsona lez hazi daitezan eta Jainkoagaz bat egin daien", izadian edo aisialdian.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
500 lagunek parte hartuko dabe bihar Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatutako ekitaldian
Aurreko urteetan lez, ekainaren azken domekaz ospatuko dau Migrazinoetako Pastoraltzak eleizbarruti arteko topaketa. Ondorengo Eleizbarrutietako ordezkariak batuko dira: Donostia-San Sebastian, Kalagurri-La Calzada eta Logroño, Vitoria-Gasteiz, Iruña-Tutera eta Bilbao. Marije Calvo Migrazinoetarako Eleizbarrutiko saileko arduradunak azaldu dauanez, "Eleizbarruti ahizten arteko senidetasuna eta Eleiza osatzen dogun guztion arteko batasuna sustatzea da topaketa honeen helburu nagusia".