Barriak
Etiquetado como: Bizkaia
BizkaiBira: 19 etapa 19 egunetan, Bizkaian zehar
`BizkaiBira´ da Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurreneko ekialdien artean nagusienetakoa. Hemeretzi etapa egingo dira oinez hemeretzi egun jarraian, Eleizbarrutiaren "aberastasun naturak, espiritual eta kulturala" ezagutzeko. Ekainaren 25ean emongo jako hasiera ibilaldiari Bilbon, eta hementxe egingo da azken etapa be uztailaren 13an.
Zabalik da Elorrion ospatuko dan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldirako izena emoteko epea
2025-2026 kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala egun horretan Jubielu tenplu izango dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian. Zabalik da ekitaldirako izena emoteko epea.
75. urteurreneko erakusketa, Markinan
Hilabeteotan eleizbarrutia zeharkatzen diharduan "Gogoratu, bizi, amestu" erakusketa Markinara heldu zan atzo. Erakusketa honek eleizbarrutiaren 75 urteko historiako une gogoangarriak jasoten ditu. Bederatzi paneletan, hirurogeta hamabost urteko historia kontatzen da eta hamargarren panela, "Etorkizunari begira", zuriz dago eta ikusleei euren ametsak idatzi eta batera jarteko aukera emoten deutse.
Amaitu da “SanFran 2025” uri-kolonia eta lan-kanpamentua
Beste urte batez, uztailaren aste biz, Caritas Bizkaia erakundeak, monja pasiotarrek eta jesuitek zerbitzua, boluntario-lana eta fedea buztartu dituan esperientzia burutu dabe. Sevilla, Oviedo, Madril eta Bilboko gazteek parte hartu dabe, talde koordinatzaileagaz batera.
Asteburuan, Karmeneko Ama eta Francisco Beraskola dohatsua
Atzo -domeka-, "giro ederra lagun ebela", Karmeneko Amaren egunaren errepikapena ospatu eben Arteagazko Zandokizen. Ehun eleiztar baino gehiago batu zan eta ermitan danentzako lekurik ez zanez, kanpoan ospatu eben meza. Gehiago jakiteko: hemen. Beste alde batetik, Gordexolako Beraskola auzoan, Francisko Beraskola dohatsuarenganako jaieradunak landetara igo ziran eta dohatsuari eskainitako ermitan honen omenezko Eukaristia ospatu eben. Azaldu ebenez, "aurton, gainera, arrazoi berezia izan dogu eskerrak emoteko, inguruotan jaio zan frantziskotarra dohatsu autortu dauan agindua dala-eta". Esker …
300 lagun inguru familien egunean, Muskiz eta Ortuellako eskaut kanpamentuan
Muskiz eta Ortuellako Goizale eta Lurgazte eskaut taldeek 300 lagunetik gora batu ebezan atzo, Antoñanan (Kanpezu) egin daben kanpamentuaren amaieran.
Confer Bilbao: Akonpainamendua biziera erlijiosoan
Confer da Eleizbarrutian biziera erlijioso aktiboan akonpainamendua eta sustapena eskaintzen dauan erakundea. Oraintsu barritu dabez karguak: Javier Lorenzo La Salleko anaia da presidente barria, Lourdes Crespo hirugarrendar kaputxinoa, presidenteordea eta MIguel Angel Garcia salestarra, batzordekidea. Felix Oronoz eta Mª Luz Hormaza, hurrenez hurren batzordeko presidente eta presidenteorde izan diranak, Bizkaitik kanpora bialdu dabez beste kargu batzuetara.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Urdaibaiko organoak" organo-jaialdiaren lehenengo kontzertua Mundakan
Aurton, Urdaibaiko organoak jaialdiaren hogeigarren ekitaldia ospatuko da. Gaur -zapatua-, ospatuko da lehenengo kontzertua Daniele Ferrettiren eskutik Mundakako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Gaur hasiko da Lekeition “Itxas Soinua” jaialdia
Lekeitioko "Itxas Soinua" nazinoarteko jaialdiaren 45. ekitaldian, bost proposamen egin dabez, musika klasikoa eta modernoa buztartuz. Gaur arratsaldez emongo jako hasiera jaialdiari Andra Mariaren Zeruratzea basilikan. Xabier Zeberiok 'Pause' bere azken lana aurkeztuko dau Iñar Sastre pianoan dala.
Karmeneko Amaren egunean Santurtzin ataratako argazkiak
Milaka lagun batu zan atzo Santurtzin itsas prozesinoan, ehun ontzi ingururen partaidetzagaz ospatu zan jaietako ekitaldirik jentetsuenean. Goizez, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru Meza Nagusian, Gorka Deuna eleizan eta, arratsaldez, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala ospatu zan itsas prozesinoa.