10-05-2024 Viernes, VI semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 101 )
 

Barriak

Etiquetado como: Deustuko Unibertsitatea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1116 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
16.01.2023

Bilbon, barriro bedeinkatuko dira animaliak

Bihar, San Antonio Abataren egunez, animaliak bedeinkatuko dira barriro be San Anton eleizaren eleizpan, azken urteetan, pandemiaren eraginez, holako erritorik egin barik egon ondoren. Seietatik aurrera, eleizpan batuko dira gura daben guztiak euren animaliakaz. Mezak ordu honeetan ospatuko dira: 10:30etan Joan Santuak eleizan eta 19:00etan, Santiago katedralean. Urkiolan be, barriro egingo dabe ogien bedeinkazinoa, bai bihar, eguerdiko 12:00etako mezan eta bai hurrengo domekaz, eguerdian.

15.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
14.01.2023

Pertsonaia historikoak Derioko beirateetan

2022an, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak Derioko Seminarioa eraikinean dagoan zenbait beirateren argazkiak aurkeztu ebazan urteko 9 aleetan. Jose Maria Muñoz Eleizbarrutiko abade eta artistak -bere heriotzaren 25. urteurrena osaptu barri dogu- diseinatu ebazan beirate guzti horreek. Orain, Eleizbarrutiak daukan Instagram kontuaren bitartez, egunez egun artelan horreek ikusi ahal izango dira barriro be. Gaur argitaratzen dira beirateen irudiak eta irudikatzen dabezan pertsonaia historikoen istorioak.

13.01.2023

Mezak Galdakaoko Jasokundearen Andra Maria parrokiatik ETB1ean

Bihar eta hurrengo domeka bietan Galdakaoko Andra Mari parrokiatik eskainiko dauz euskerazko mezak ETBk. Goizeko hamarretan emitiduko dira mezak. Nestor Díaz abadea izango da meza-burua eta Gonzalo Eguia diakonoa be izango da altarean. Parrokiako koruak, Kurutzetako abesbatzak, lagunduko dau eleizkizunetako liturgian.

 

13.01.2023

"Gaur egun be, zentzuzkoa da gure bizia Jainkoari eta besteei eskeintzea"

Juan Martin Askaiturrieta Klaretarren `Sanctus Paulus´ deritxonaren Probintziala da. Kataluina, Euskalerria, Italia eta Frantziako alderdi bat hartzen dau lurralde zabal honek. Kataluinan bizi dan arren, atseden egun batzuk hartu dauz eta egunokaz euskerazko abadeen gogo-jardunak gidatzen dabil. Alkarren Barri aldizkarirako egindako alkarrizketan gauza ugariren ganeko azalpenak emoten dauz.

 

12.01.2023

Mons. Parrila: "Benedikto XVI.ak irabazi egiten eban buruz buruko harremanean"

Mons. Julio Parrillak gidatzen dihardu aste honetan, Larrean (Zornotza) batu dan abade taldearen gaztelaniazko gogo-jardunak. Benedikto XVI.ak izendatu eban Riobambako (Ekuador) gotzain 2012ko urtarrilean, aitasantutzari uko egin baino hilabete lehenago. Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren otsaileko alean argitaratuko dan alkarrizketan adierazo dauanez, buruz buruko harremanean, alemaniar aita santua "gizon apala eta sentibera zan. Bikainak ziran bere buru-argitasun eta jokabidea". 

12.01.2023

Barakaldoko La Inmaculada ikastetxea EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean sartu da

Urtarriletik hasita, Bilboko Gotzaitegiak bere gain hartu dau Barakaldoko Colegio La Inmaculada (MSJO) Ikastetxearen heziketa-kudeaketa eta berau EBI Eleizbarrutiko Ikastetxeak sarean sartuko da. Mª Carmen Ruiz ikastetxeko zuzendariak azaldu dauanez, "misiolarion giza bitartekoen gutxiagotze nabarmenak eragindako egoera izan da batik bat erabaki hau hartzera eraman gaituena, ez baitugu geure burua ikastetxearen kudeaketaz arduratzeko gai ikusten. Aldi berean, heziketa-eredurik aurreratuetan finkatuta dagoen eta aitzindari den egitasmoarekin bat egitea aukera bikaintzat dugu eta, egia …

11.01.2023

Bilbon bidaia prestatzen dihardue Gazteen Munduko Egunean parte hartzeko

Gazteen Munduko Eguna (GME) datorren udan ospatuko da Portugalen. Bilboko Eleizbarrutian, uztailaren 26tik abuztuaren 6ra egingo dan bidaia antolatuan izena emoteko epea zabaldu da. Abuztuaren 1etik 6ra, Lisboan izango dira ekitaldi nagusiak, baina, aurretik, 'Egunak Eleizbarrutietan' deitutakoak ospatuko dira Portugaleko hainbat lekutan.

10.01.2023

"Aita Santua, teologo jakintsua eta fededun otoizlaria izan da"

Gaur eguerdian, Bilboko gotzaina izan da buru Benedikto XVI.aren aldeko hileta-mezan, Bilboko katedralean. Fededun ugari batu da aita santu erretiratuaren alde otoitz egiteko. Katedraleko kapituluko, gotzain kontseiluko kideek eta beste hainbat abadek emon dabe alkar-meza, web orrialde honen bidez zuzenean emon dana. On Joseba Segura gotzainak, aita santu alemanak eskaini nahi izan ebazan hiru zerbitzuen garrantzia nabarmendu dau: "“guztien onaren”, Eleizaren onaren eta gizadiaren onaren alde". Gotzainak bere homilian adierazo dauanez, Benedikto, "teologo jakintsua izan da eta …

10.01.2023

Bizkaiko Eleizaren egitasmoaren aldi barria

Gaur, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aldi barria hasiko da. Orain arte bultzatzen diharduen eta datozan urteetan garatu gura dabezan ekintzak zehaztu dabezan erremuek euren konpromisoak batera jarri daikiez, gainerakoek ezagutu daiezan. Horretarako, orria prestatu da web orrialde honetan eta bertan irauli daitekez hartutako konpromisoak. Datorren otsailaren 22an, Hausterre egunez, amaituko da hori egiteko epea.