Barriak

Etiquetado como: Deustuko Unibertsitatea

06.05.2026

Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu

Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko …

18.09.2025

60 alkarte solidario boluntario-azokan, Deustuko Unibertsitatean

Gaur ospatuko da boluntario-azoka -10:00etatik 14:00etara unibertsitateko klaustroetan- Deustuko Unibertsitatean. Bertan izango dira, besteak beste, Caritas Bizkaia, Argia Fundazinoa eta Bizitegi Alkartea. Goizeko hamaiketan, Juan Jose Etxeberria errektoreak standak bisitatuko ditu. Ekimenaren xedea, hauxe da: "besteak beste, gizarteratzea, ingurumena eta ahuleziazko egoeran …

26.06.2025

Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano

Atzoko egunez -eguaztena- Deustuko Unibertsitatean ospatu zan ekitaldian, Macarena Cuenca Zientzia Ekonomiko eta enpresarialen (Deusto Business School) dekano-karguaz jabetu zan, Andoni Eguiluz Ingeniaritza-fakultateko dekano-karguaz eta Vicente Vide Teologia-fakultateko dekano-karguaz. Gainera, Alvaro de la Ricak bere gain hartu eban Politika Akademiko eta Eraldaketa …

10.04.2025

Deustuko Unibertsitateak Jose Ramon Scheifler oroitu eta omendu dau

Deustuko Unibertsitateak 2021eko irailean 101 urte ebazala Loiolan hil zan Jose Ramon Scheifler Amezaga jesuita gogoratu eta omendu eban atzo. Scheiflerren senide eta adiskideakaz batera, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria kulturarako BIlboko Udaleko zinegotziak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohiak eta Aitor Esteban Euskadi Buru Batzarreko …

04.06.2024

Jose Maria Guibert eta Galo Bilbaoren arteko solasaldia Deustun

Gaur arratsaldeko zazpietan hasiko dan ekitaldian aurkeztuko da Deustun Jose Maria Guiberten "La Caverna: Diarios del secuestro de un empresario vasco" liburua. Liburuan, Deustuko Unibertsitateko errektore ohiak Jesus Guibert bere aitak 1983an jasan eban bahiketaren lekukotasuna emoten dau. Ospakizun-aretoan egingo dan ekitaldian, Deustuko Unibertsitatean eta Begoñako Andra …

27.02.2024

Gotzainak moderatuko dau gaur aitzindaritza humanistan aditua dan Chris Lowneyren berbaldia

Chris Lowney, Estatu Batuetako irabazi-asmo bako osasun sistema nagusia dan CommonSpirit Healtheko Batzordeko presidenteal berbaldia eskainiko dau gaur arratsaldez eta On Joseba Segura Bilboko gotzainak moderatzaile lanetan jardungo dau. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan izango da, Deustuko Unibertsitateko areto nagusian.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2601 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

04.07.2026

Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean

Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.

Emaitzak orrialdeka