27-01-2023 Viernes, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Deustuko Unibertsitatea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 131 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
19.01.2023

Txinatarrek urte barria ospatuko dabe domeka honetan

Domeka honetan, urtarrilak 22, Txinako alkarte katolikoak urte barriaren hasiera ospatuko dau Karmengo parrokian. Domekero eukiten dabe mezea bertan, arratsaldeko 17:30etan.

 

18.01.2023

Estrella Moreno, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendari barria

Atzo Gotzain Kontseiluak Estrella Moreno Laiz aukeratu eban Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendaritzarako. Carlos Garcia de Andoin izan da azken zortzi urteotan erakundearen zuzendaria.

 

17.01.2023

Eleizkizun ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatzeko

Urtarrilaren 18tik 25era ospatuko da Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea. Hori dala-eta, datorren domekaz, urtarrilak 22, ekitaldi nagusia ospatuko da, hain zuen, eleizkizun ekumenikoa, Santiago katedralean, 19:00etan. Bizkaian dagoan hainbat sinismen protestante eta ortodoxotako artzainek alkarte katolikoagaz batera parte hartuko dabe eleizkizunean, Miguel Angel Esnaola Ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak azaldu dauanez, "beste urte batez, dei egiten jaku kristauen batasunaren aldeko otoitza areagotu egin daigun, Katedralean ospatuko dan eleizkizunean, gizarte arloaan …

16.01.2023

Peli Romarategui Urkiolako altararen egilea hil da

Peli Romarategui domeka goizaldez hil da 100 urte ebazala, Vitoria-Gasteizko Joaquin Goikoetxeaundia abade-etxean. Misino-bokazinoz, 1955ean joan zan Ekuadorrera eta 30 urte emon ebazan bertan. Bizitzan, ibilbide luzea izan dau, misiolari eta artista lez eta makina bat artelan egin izan dau, oso esanguratsu eta garrantzitsuak, bai Euskal Herrian eta bai Ekuadorren be. Gure Eleizbarrutian, Urkiolako santutegiko altarako mosaiko ikusgarria da aitagarrienetakoa. Jose Maria Muñoz abadearen diseinua Pelik gauzatu eban, eta beste hainbat artelan be alkarregaz burutu eben. Bere arimaren aldeko

16.01.2023

Bilbon, barriro bedeinkatuko dira animaliak

Bihar, San Antonio Abataren egunez, animaliak bedeinkatuko dira barriro be San Anton eleizaren eleizpan, azken urteetan, pandemiaren eraginez, holako erritorik egin barik egon ondoren. Seietatik aurrera, eleizpan batuko dira gura daben guztiak euren animaliakaz. Mezak ordu honeetan ospatuko dira: 10:30etan Joan Santuak eleizan eta 19:00etan, Santiago katedralean. Urkiolan be, barriro egingo dabe ogien bedeinkazinoa, bai bihar, eguerdiko 12:00etako mezan eta bai hurrengo domekaz, eguerdian.

15.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
14.01.2023

Pertsonaia historikoak Derioko beirateetan

2022an, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak Derioko Seminarioa eraikinean dagoan zenbait beirateren argazkiak aurkeztu ebazan urteko 9 aleetan. Jose Maria Muñoz Eleizbarrutiko abade eta artistak -bere heriotzaren 25. urteurrena osaptu barri dogu- diseinatu ebazan beirate guzti horreek. Orain, Eleizbarrutiak daukan Instagram kontuaren bitartez, egunez egun artelan horreek ikusi ahal izango dira barriro be. Gaur argitaratzen dira beirateen irudiak eta irudikatzen dabezan pertsonaia historikoen istorioak.

13.01.2023

Mezak Galdakaoko Jasokundearen Andra Maria parrokiatik ETB1ean

Bihar eta hurrengo domeka bietan Galdakaoko Andra Mari parrokiatik eskainiko dauz euskerazko mezak ETBk. Goizeko hamarretan emitiduko dira mezak. Nestor Díaz abadea izango da meza-burua eta Gonzalo Eguia diakonoa be izango da altarean. Parrokiako koruak, Kurutzetako abesbatzak, lagunduko dau eleizkizunetako liturgian.

 

13.01.2023

"Gaur egun be, zentzuzkoa da gure bizia Jainkoari eta besteei eskeintzea"

Juan Martin Askaiturrieta Klaretarren `Sanctus Paulus´ deritxonaren Probintziala da. Kataluina, Euskalerria, Italia eta Frantziako alderdi bat hartzen dau lurralde zabal honek. Kataluinan bizi dan arren, atseden egun batzuk hartu dauz eta egunokaz euskerazko abadeen gogo-jardunak gidatzen dabil. Alkarren Barri aldizkarirako egindako alkarrizketan gauza ugariren ganeko azalpenak emoten dauz.

 

12.01.2023

Mons. Parrila: "Benedikto XVI.ak irabazi egiten eban buruz buruko harremanean"

Mons. Julio Parrillak gidatzen dihardu aste honetan, Larrean (Zornotza) batu dan abade taldearen gaztelaniazko gogo-jardunak. Benedikto XVI.ak izendatu eban Riobambako (Ekuador) gotzain 2012ko urtarrilean, aitasantutzari uko egin baino hilabete lehenago. Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren otsaileko alean argitaratuko dan alkarrizketan adierazo dauanez, buruz buruko harremanean, alemaniar aita santua "gizon apala eta sentibera zan. Bikainak ziran bere buru-argitasun eta jokabidea". 

Emaitzak orrialdeka