Barriak
Etiquetado como: Klaretarrak
Bizkaiko 200 gazte baino gehiago Lisboan
Atzo, Bizkaiko 275 gazte baino gehiago batu zan Bilboko gotzainagaz Estorilen. Arratsaldez, Gazteen Munduko topaketaren hasiera ospakizunean hartu eben danak parte.
Begoñako Amatxuren itsas prozesinoa abuztuaren 14an ospatuko da
Begoñako kofradiak Begoñako Andra Mari erromesaren prozesinoa egingo dau itsasadarrean: "Santurtzetik Bilbora". Prozesinoaren hirugarren ekitaldia izango da eta, aurrerantzean, beti egingo da abuztuaren 14an.
San Inazio eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan hasiko da honako web honen bitartez zuzenean eskainiko dan Eukaristia.
San Inazio egunez, meza Gorbeian
Uztailaren azken egunean, Loiolako San Inazio Bizkaiaren zaindarietako baten egunez ohiko bihurtu danez, Bizkaiko lekurik altuenean meza ospatuko da, hau da, Gorbeia mendi-hegalean, 1.119 metrotara dagoan Edurretako Andra Mari ermitan. Ospakizuna eguerdiko 12:00etan izango da, Carlos Olabarri Arratialdeko parrokoa buru dala. Ordu berean, Santiago katedralean, santuaren omenezko Eukaristia ospatuko da eta web honetan zuzenean eskainiko da.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Gazte askorentzat, egun ahaztezinak izango dira"
Eguaztenez abiatu zan Portugalerantz Bilboko Eleizbarrutiko gazteen lehenengo taldea -60 lagun-, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Egunaren (GME) XXXVIII. ekitaldian parte hartzera. Egunotan, Frantzisko Aita Santuak deituta ospatuko dan ekitaldi nagusiaren aurretik, "Egunak Eleizbarrutietan" (EE) deitutako jarduera ospatzen dihardue eta mundu osoko gazteak Portugaleko eleizbarrutietako parrokia alkarteetan txertatuko dira. Bilboko taldea VIseuko Eleizbarrutira joan da eta hango familiek egin deutse harrera. On Joseba Segura gotzaina gaur -uztailak 29, zapatua- bat …
Jaione Lopez misiolaria heldu da Filipinetara "gogotsu eta itxaropentsu"
Jaione Lopez atzo arratsaldez heldu zan Manilara (Filipinak), datozan urte bietan bizi izango dan lekura eta hauxe adierazo eban lur hartzeaz batera: "zoriontsu, bidaia luzearen osean helmugara iritsi eta alkarte abegitsuaren harreragaitik. Gogotsu eta itxaropentsu eta euren kultura ezagutzeko irrikaz". Benetan, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena ospatu izan dan kurtsoari amaiera bikaina emon jako Jaione Lopezek, Eleizbarrutietako Misinoek bialduta, ekingo deutsan misino-jarduera honegaz. Datozan urte bietan Berrizko Mesedetako Misiolarien (BMM) alkartean bizi izango da eta …
Laura Pascual eta Unai Torrescusa, Bolivian, "misino-esperientzia" bizitzen
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko kide diran Laura Pascual eta Unai Torrescusa Errekaldeko gazteak aste honetan joan dira Boliviako El Altora, Adsis komunidadearen eskutik misino-esperientzia bizitzera. Urduri joan dira, "baina zoriontsu, emoteko eta ikasteko aukera honengaitik". Izan be, udako esperientziak beti dira joan-etorriko, emon eta jasotzeko esperientziak.
Jardueraz betetako uda VI. bikaritzako gazteentzat
Ekainaren amaieratik hasita, VI. bikaritzako gazteek udako hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izan dabe -emon izan dogu batzuen barri bide honetatik...-. Erandio-Astrabuduako Ekintza Katolikoa eta Sopelako Elaiak taldea izan ziran goiztiarrenak eta, esate baterako, lehenengoak ekainaren 26tik uztailaren 2ra Santibañez de Zarzagudan (Burgos) izan ziran konbibentzian eta bigarrenek ohiko jarduerak garatu ebezan ekainaren 22tik 29ra, San Pedroren omenezko jaiakaz bat eginik.
Abuztuan, 700 lagun batuko dira HOACen batzar nagusian
"Zubiak eraikiz, harresiak botaz. Eleiza langileen munduan senidetasunezko lokarriak estutuz" goiburuaren haritik Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea mobimentuko militanteek XIV. Batzar Nagusia ospatuko dabe Segovian, abuztuaren 12tik 15era. Bertan izango da zenbait artzapezpiku, gotzain eta eleiz mobimentuetako arduradun, tartean, On Joseba Segura Bilboko gotzaina.