13-02-2026 Viernes, V semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Klaretarrak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2364 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
13.02.2026

Eremu barria Getxon familia ahulenei laguntzeko

Aurrerantzean, Getxon bitarteko barria izango dabe udalerriko gizarte erronketa batzuei aurre egin ahal izateko: behartutako bakardadea, akonpainamendua doluan eta laguntasuna ahuleziazko egoeran dagozan familiei. Atzo inauguratu ziran lokalok.

12.02.2026

Kanpai-hotsak eta neurketa-zinta Eleizondon (Zeanuri)

Pietatea ermita inguruko artearen enborra neurtzek ohiturak 68 urte beteko ditu. Andra Mari eleizako azken kanpai-jotzailearen seme diran Lejarza anaiek eskuz joko dabez kanpaiak egun berezi horretan. Santua prozesinoan eroango dabe eta auzotarrak haren inguruan batuko dira. 

12.02.2026

Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako

Bizkaian, sinodo-prozesuak aldi erabakigarria biziko dau. Zehaztu dira Bilboko eleizbarrutian bikaritzetan egingo diran batzarren egunak. Batzar erabakigarriak izango dira alkarte ibilbidean. Gurutzetako parrokian (I. eta II. bikaritzak) egingo da lehenengo batzarra otsailaren 28an, martxoaren 14an hurrengoa Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an hirugarren eta azkena Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak):

11.02.2026

Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mariaren eguna, Gaixoaren Eguna ospatuko da Eleizan eta, hori dala-eta, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da gaur 19:00etan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honen bidez.

11.02.2026

Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" espedizinoan parte hartuko dau

Eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegiak "Uniraid 2026" alkartasunezko rallyan parte hartuko dau, mila kilo osasun-material eroanez Marokora. Oraingoan, gainera, espedizinoar joa dan taldeak antolakuntzaren logistikan be zuzenean parte hartuko dau.

10.02.2026

"Basamortutik Jerusalemera" 2026ko Garizumarako jardunbidea

Eskuragarri dagoz 2026ko Garizuma-aldirako bitartekoak. Aurton, ibilbide sinbolikoa aurkeztu da, domekaz domeka "basamortutik Jerusalemerako" Bidea egiteko. Liturgiarako ordezkaritzak prestatutako lagungarriotan honek jasoten dira, besteak beste: oharrak, otoitzak eta keinu bisualak Garizuma-aldian alkarte bizipena ahalbidetzeko.

10.02.2026

Bilboko gotzainaren berbaldia: salbazinoa mundu sekularizatuan

On Joseba Segura gotzainak berbaldia eskeiniko dau Gotzaitegiak Plaza Barrian daukan egoitzan, hau da, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuan, 18:30etan. Hain zuzen be, gizon-emakumek gaur egun daben auzirik sakonenaren inguruan jardungo dau: salbazinoa mundu sekularizatuan.

09.02.2026

Roman Bilbao abadea hil da: Langile Pastoraltza bere DNAn

Roman Bilbao Arrospide eleizbarrutiko abadea hil zan atzo -otsailak 8, domeka- Bilbon. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren barikuz, otsailak 13, ospatuko da, 18:30etan, Basauriko San Migel parrokian. 

09.02.2026
09.02.2026

Gaixoaren Munduko Eguna, errukia oinarritzat hartuta

"Samariar onaren errukia" goiburuaren haritik ospatuko da datorren eguaztenez, otsailak 11, Lourdeseko Andra Mari eguna, Gaixoaren Munduko Eguna. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da egun horretan 19:00etan Santiago katedralean ospatu eta web honen bidez zuzenean jarraitu ahal izango dan Eukaristian.

Emaitzak orrialdeka