Barriak
Etiquetado como: Klaretarrak
Eleizbarrutiak sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodorakok taldea barritu egin dau
Joan dan martxoaren 15ean, Sinodorako Idazkaritza Nagusiak gutuna bialdu eutsen gotzain guztiei, Sinodoaren garapenerako akonpainamenduari buruz, Frantzisko aita santuak onartutako jarraibideakaz. Idazkian aitatzen danez, "guztiz garrantzitsua" da aldi hau bermatzea, "entzuterako aldian hasitako alkarrizketari" jarraipena emoteko. Aldi barri honetan, Bilboko eleizbarrutiak taldea barritu egingo dau. 2021etik hasita, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmorako Batzorde Teknikoagaz bat eginda jardun dau prozesu biak bultzatzeko eta koordinatzeko.
Hasi da otoitz-maratoia
Orain dala egun batzuk jakinarazitakoaren arabera eta datorren domekaz, maiatzak 11, ospatuko diran Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunaren eta Sorterriko Bokazinoen aldeko Egunaren harira, eleizbarrutian otoitz-maratoia ospatuko da gaur hasi eta domekara arte (maiatzak 5-12). Begoñako basilikan egin da lehenengo otoitzaldia. Gehiago jakiteko: hemen.
Bikain bat Bilboko eleizbarrutiarentzat gardentasunean
Bilbao, Cartagena eta Solsonako eleizbarrutiek nota altuena lortu dabe erakunde-xeben ebaluaketa-egitasmoan. 2012an hasita Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egiten dau ebaluazino hau eta ekitaldi honetan Estatuko 39 eleizbarrutitan egin da ikerketa. 2024-25 kurtsoan, Gardentasunerako Gotzainen Batzarreko Bulegoagaz batera egin dan ikerlanen helburua, arduradunen esanetan, "informazino eta gardentasunaren kalitatea ezagutzea eta hobekuntzan laguntzea" da. Ebaluatutako eleizbarrutien batez besteko nota, 6,25ekoa izan da.
Eleizbarrutiak barriro jarri dau martxan 'Bai esan!' entzute-sarea
Osasun Pastoraltzak bultzatutako 'Bai esan!' entzute-sarea barriro jarri da martxan eleizbarrutian Lagungo Fundazinoagaz batera. Ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei, esate baterako dolua egiten diharduenei, larritasun, bakardade edo familiako zailtasunez jota dagozanei laguntza emozionala eta akonpainamendua eskaintzea da helburua. Zerbitzu honek ez dau terapia psikologiko profesionala ordezkatzen; osasun eta gizarte arretaren osagarri da, entzuterako gure eraginkor eta begirunetsua emonez. Alkarren Barri aldizkarian esaten danez, sare hau boluntario bila dabil akonpainamendu emozional ez …
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokio"
Datorren astean ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna eta Kidendatik -Alboan,Caritas Bizkaia eta Misinoetarako Bilboko ordezkaritzak sustatutako egitasmoa- hauxe dinoskue: Eguneko une bakotxari bidezko merkataritzako produktu bat dagokiola eta "horregaitik, une bakotxean errespetu, bardintasun eta jasangarritasun handiagoko mundua egiten lagundu geinke".
Otoitz-maratoia bokazinoen aldeko otoitz egunean
Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna dirala-eta -maiatzaren 11an-, datorren astean, astelehenetik domekara -maiatzak 5-11), eleizbarrutian "Otoitz-maratoia" egingo da hainban lekutan. Gehiago jakiteko: hemen.
Alkarren Barri aldizkariaren ale berezia Frantzisko aita santuaren legatuari buruz
Hilaren lehenengo egunez ohikoa danez, kalean da Alkarren Barri aldizkariaren maiatzeko alea, euskarri digitalean. Oraingoan, agerkariaren lehenengo zazpi orrialdeak Frantzisko aita santuari eta bere legatuari eskainita dagoz. On Joseba Segura gotzainak BIzkaiko hainbat irudi jasotzen ebazan (Amatxu, Santiago katedrala, alkarteetako laikoak askotariko jardueretan...) aurkeztu eutsaneko eguna, astelehenez Begoñan aita santuaren arimaren alde ospatu zan hileta-mezako homiliaren txatalak, edo eleizbarrutiko hainbat lagunen gogoetak aita santuaren legatuari buruz. Atal berezi hau burutzeko, …
Etorkinek lanean bizi daben ezegonkortasuna 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundeak emondako datuen arabera, aurton 700 etorkin hil da Mediterraneoa mendebalde eta atlantiko aldetik zeharkatzeko saiakeran. HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez bilkurak ospatuko dira eta, besteak beste, pertsona horreek izango dabez gogoan ohiko lekuetan eta orduan (19:30) egingo diran bilkuretan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.