20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 107 )
 

Barriak

Etiquetado como: Gizakia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1133 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
25.12.2022

Gabon zorionak!

Gabon zorionak!

25.12.2022

On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia, zuzenean

Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta gehienek parte hartu daien, batzuk zuzenean emongo dira web orrialde honetan, Radio Popular-Herri Irratian, Bizkaia Irratian eta baita Telebilbaon be.

25.12.2022

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
24.12.2022

Gauerdiko Mezak Bizkaian

Abenduaren 24tik 25era doan gauean, Eleizbarrutiko hainbat eleizatan Oilar-meza edo Gabon-beila ospatuko dabe. Beste alde batetik, bihar -domekea- web honetan zuzenean jarraitu ahal izango da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan katedralean osaptuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza. Bertan, On Joseba Segura gotzainak bedeinkapen apostolikoa emongo dau parkamen osoagaz -urteko hiru unetan egin lekie, Jaunaren jaiotzaren egunez, Pazko Egunez eta askatasunez aukeratutako beste egun batean, Bilboko Eleizbarrutiaren kasuan, uztailaren 25ean, Santiago Egunez, zehazten dana.

23.12.2022

Gizakia, Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren urrezko domina

Gaur, 2022ko abenduak 23, Estatuko Agintaritzaren Aldizkariak (EAA) abenduaren 14ko SND/1279/2022 Agindua argitaratu dau eta honen bitartez Osasun Ministerioaren Drogen Egitasmo Nazionalaren merituaren ordenaren 2022ko urrezko domina Gizakia Fundazinoari emon jako. Jakinarazpena jasoteaz batera, Estibaliz Barron Gizakia Fundazinoko presidenteak harridura eta poza adierazo ditu, sari honek asko esan gura daualako Gizakia osatzen daben guztientzat. Barronek autortu dauanez, "hunkituta ta poz-pozik gagoz". Joan Villalbi Drogen Egitarau Nazionalerako ordezkariak proposatuta emon deutse …

23.12.2022

Atzo, 40 lagunek parte hartu eben kulturarteko erretiroan

"Seguimos caminando en familia grande/Taldekide eta bidelagun", goiburuaren haritik ospatu zan atzo -eguena-, kulturarteko erretiroa Arrupe etxean, Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak eta Loiola zentroak antolatuta.

23.12.2022

Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz

Bilboko gotzainak ezintasunen bat daben pertsonakaz batera zoriondu deuskuz Gabonak. Grabazinoa, abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, egin zan. Gotzainak, bere mezuan, gizarte zuzenago eta inklusiboagoa aldarrikatzen dau. Ezintasunen bat daben pertsonen agurrak osatzen dau Gabonetako zorion-agur hau.

22.12.2022

Eukaristiak Gabon-gauez kartzelan eta Gizakian

Datorren zapatuz, abenduak 24, gotzaina izango da buru Basauriko kartzelan presoek ospatuko daben Eukaristian. Belengo Bakearen Argia, gainera, kartzelara iritsiko da. Beste alde batetik, bikario nagusia buru izango da Gordexolako zentro terapeutikoan ospatuko dan mezan. Aitatutako zentro horretan, mendetasun larriak dabezan pertsonei eskaintzen deutse arreta. Eleizkizun biak arratsaldeko bostetan izango dira.

21.12.2022

Mariaren Birjintasuna ordenak hasiera emon deutso bere sortzailearen mendeurrenari

Gaur, Mariaren Birjintasuna Kongregazinoak, sor Alberta Gimenez euren sortzailearen heriotzaren mendeurreneko ekitaldiei ekingo deutse. Eukaristia ospatuko dabe, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Begoñako basilikan, goizeko 10:00etan.

20.12.2022

Ahulenak gogoan, Gabon-agurraren bideoan

Bilboko Eleizbarrutiak argitaratu dauan bideo-txartelak gure inguruan ahuleziaz josita dagoan hainbat egoera jaso dau. Marrazki bizidunez eginda, Urkiolan hasten da haizeak txirkoria-bedarragaz. Familia pozik afaltzen, pobretasun energetikoa jasaten daben pertsona nagusi bi, etorkinak hesiaren gainetik salto egiten, bizileku bako pertsona, kartzela, eukaristia..., dira bideoan agertzera emoten diran eta Eleizbarrutiak laguntzen dituan inguruabarretako batzuk.