Barriak
"Joan Maria Uriarte: bizitza bete-betea"
Joseba Segurak, Donostiako gotzain erretiratuaren heriotza dala-eta Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailari eskainitako alkarrizketan, "bere aita espiritualak" itzi dauan ondarea nabarmendu dau. On Joan Maria Uriarte gotzainaren hil-kapera zabalik egongo da bihar arratsaldeko bostetatik asteleheneko hiru ta erdiak arte, Begoñako Gogarte Etxean. Bilboko gotzaina …
Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan
Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan
Datorren zapatuz, otsailak 17, Bake Topaketa bakearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa ospatuko da, inguruko bikaritzek (IV-V) antolatutako hasierako ekitaldietan lez, Bolibarretik Ziortzaraino bidea oinez eginez. Aurton, kreazinoaren zaintza hartuko da oinarritzat eta ingurumenaren aurkako indarkeriak nabarmenduko dira. Hitzordua, Bolibarreko eleizaren inguruan da goizeko …
Hausterre Eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik
Irudian klik eginez, zuzenean parte hartu daiteke Eukaristian. Eleizbarrutiko youtube kanaletik eta facebooketik be emongo da.
Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaixoaren Eguna ospatzen dau gaur Eleizak eta, hori dala-eta, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuo dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honetan.
Juan Reyeroren diakonogintza, bihar Durangon
Bihar -otsailak 10, zapatua- Juan Reyero Eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko da Durangoko Andra Mari basilikan, eguerdiko 12:00etan hasiko dan eleizkizunean. On Joseba Segura Bilboo gotzainaa buru izango da ospakizunean.
"Bihotz bizia, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza eskatzen dogu gaur zuentzat"
Mario Diaz eta Gorka Camposen diakonogintza, Begoñan
Gaur eguerdiko 12:00etan, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono ordenatuko dira Begoñako basilikan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean emongo da hemen.
Bilboko Koral Elkartearen kantu liturgikoen hirugarren bilduma
Gaur, otsailaren 1ean, Bilboko Koral Elkarteak gotzainari eroan deutso `Kanta dagigun danok´ kantu sortaren hirugarren alea. Aurreko albumetan gertatu zan moduan, oraingoan be, grabazinoak Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan egin dira. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean 50 kantarik hartu dabe parte proiektuan. Eurekin batera, Josetxo Brey bakarlariak eta Alberto Saez …
Gotzainak amaiera emongo deutse abadegaien gogo-jardunei
Astean, Eleizbarrutiko Seminarioko taldeak gogo-jardunak egin ditu Ziortzan. Santiago Agrelo Tangerreko artzapezpiku erretiratuak jardun dau laguntzaile lanetan. Gaur amaituko dabes gogo-jardunak eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina eurakaz izango da egunaren zati batan eta amaierako Eukastiria gotzaina buru dala ospatuko dabe.
"Joan Maria Uriarte: bizitza bete-betea"
Joseba Segurak, Donostiako gotzain erretiratuaren heriotza dala-eta Komunikabideetarako Bilboko Eleizbarrutiko sailari eskainitako alkarrizketan, "bere aita espiritualak" itzi dauan ondarea nabarmendu dau. On Joan Maria Uriarte gotzainaren hil-kapera zabalik egongo da bihar arratsaldeko bostetatik asteleheneko hiru ta erdiak arte, Begoñako Gogarte Etxean. Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan hileta-eleizkizuna, Begoñan izango da, astelehenez, arratsaldeko bostetan.
Bilboko gotzainak gogoan izan dau Uriarte gotzaina Bake Topaketan
Goizean Ziortzan ospatu dan "Bake Topaketa" bake eta adiskidetzearen aldeko Bilboko Eleizbarrutiko ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak gogoan izan dau joan dan domekan iktusa jasan ondoren Basurtuko ospitalean egoera larrian dagoan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua.
Zapatuz, Bake Topaketa Ziortzan
Datorren zapatuz, otsailak 17, Bake Topaketa bakearen aldeko Eleizbarrutiko topaketa ospatuko da, inguruko bikaritzek (IV-V) antolatutako hasierako ekitaldietan lez, Bolibarretik Ziortzaraino bidea oinez eginez. Aurton, kreazinoaren zaintza hartuko da oinarritzat eta ingurumenaren aurkako indarkeriak nabarmenduko dira. Hitzordua, Bolibarreko eleizaren inguruan da goizeko 10:00etan eta handik oinez joango dira monasterioraino eta jarduerari amaiera emoteko, ospakizuna izango da 13:15etan.
Hausterre Eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik
Irudian klik eginez, zuzenean parte hartu daiteke Eukaristian. Eleizbarrutiko youtube kanaletik eta facebooketik be emongo da.
Gaixoaren Eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia
Gaixoaren Eguna ospatzen dau gaur Eleizak eta, hori dala-eta, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean 19:00etan ospatuo dan Eukaristian. Zuzenean jarraitu daiteke web honetan.
Juan Reyeroren diakonogintza, bihar Durangon
Bihar -otsailak 10, zapatua- Juan Reyero Eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko da Durangoko Andra Mari basilikan, eguerdiko 12:00etan hasiko dan eleizkizunean. On Joseba Segura Bilboo gotzainaa buru izango da ospakizunean.
"Bihotz bizia, beste batzukaz batera sentitzeko, hunkitzeko gauza dan bihotza eskatzen dogu gaur zuentzat"
Mario Diaz eta Gorka Camposen diakonogintza, Begoñan
Gaur eguerdiko 12:00etan, Mario Fernando Diaz Bravo eta Gorka Campos Saez de la Fuente diakono ordenatuko dira Begoñako basilikan. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna zuzenean emongo da hemen.
Bilboko Koral Elkartearen kantu liturgikoen hirugarren bilduma
Gaur, otsailaren 1ean, Bilboko Koral Elkarteak gotzainari eroan deutso `Kanta dagigun danok´ kantu sortaren hirugarren alea. Aurreko albumetan gertatu zan moduan, oraingoan be, grabazinoak Deustuko Unibertsitateko kapera gotikoan egin dira. Enrique Azurzaren zuzendaritzapean 50 kantarik hartu dabe parte proiektuan. Eurekin batera, Josetxo Brey bakarlariak eta Alberto Saez Puente, Gorka Iglesias eta Xabier Arana organo joleak. Azken honek aholkulari lanak egin dauz. Proiektua amaitzeko beste hiru diska gehiago kaleratuko dira. Era horretara, egutegi liturgikoa osotuta geratuko da.