Barriak
Bilboko 'Focolar' mobimentuak 80 urte bete ditu
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da bihar -eguena-, arratsaldeko zazpietan, Begoñako basilikan 'Focolar' mobimentu laikoaren 80. urteurrena dala-eta ospatuko dan Eukaristian.
Gotzaina, pregoilari Bilboko Aste Santuan
Bihar, iluntzeko 20:00etan irakurriko da Aste Santuko pregoia Santiago katedralean. Penitentziazko Kofradien Ermandadeak On Joseba Segura Bilboko gotzaina aukeratu dabe pregoilari. Azaldu dabenez, "kofradiei erakutsitako babesa, eurak Eleizbarrutiaren bizitzan txertatzea eta euren barruko barrikuntza sustatuz, erabakigarria izan da 2024ko Aste Santuko pregoilari …
Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente
Osoko Bilkurak Bilboko gotzaina izendatu dau, 40 botogaz eta lehen bozketan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente. On Joseba Segura prest agertu da bere bizitzan "oso garrantzitsua" izan dan esperientziari erantzunkizun barri honen bidez "beste era batera" jarraipena emoteko. Orain arte, Bilboko gotzaina Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko …
Algortako Kristo Eroslea prrokiaren 50. urteurrena
Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50 urte bete ditu kanonikoki. 1974.eko martxoaren 3an, Hitukozitarren eleiza hau, Andra Mari parrokiari erantsitakoa, bereizi egin zan eta bakarkako ibilbideari ekin eutsan. Horregaitik atzo -martxoak 3, domeka-, Garizuma-aldiko lehen domeka haretatik berrogeta hamar urtera, esker oneko Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko …
Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da
Gaurtik barikura arte -martxoak 8- ospatuko da Madrilen Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) 124. Osoko Bilkura eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. Egunotan, Batzarreko kargu guztiak arrituko dira, bost urterako agintaldia dauan Idazkari Nagusiarena izan ezik.
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari-banaketaren zuzeneko emonaldia
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari nagusia jaso dauan Sagrado Corazón ikastetxean ospatuko da gaur sari-banaketa eta, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz, zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez eguerdiko hamabietatik aurrera.
"Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte"
Begoñako basilikan ospatu da gaur On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna. Basilika jentez lepo bete da, 1976 eta 1991 bitartean gure Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zanari azken agurra emoteko. Jenteak asko maite izan dau Uriarte eta hori bistan geratu da, asko eta asko hurreratu dalako Begoñako gogarte etxean …
Gotzaina izango da buru gaur arratsaldez Begoñan On Joan Maria Uriarte gotzainaren arimaren aldeko hileta-eleizkizunean
Begoñako basilikan ospatuko da gaur arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru dala, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eta zuzenean emongo da web honen bizez. Hil-kapera zabalik egongo da 15:30ak arte Begoñako Gogarte Etxean.
Bilboko 'Focolar' mobimentuak 80 urte bete ditu
On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da bihar -eguena-, arratsaldeko zazpietan, Begoñako basilikan 'Focolar' mobimentu laikoaren 80. urteurrena dala-eta ospatuko dan Eukaristian.
Gotzaina, pregoilari Bilboko Aste Santuan
Bihar, iluntzeko 20:00etan irakurriko da Aste Santuko pregoia Santiago katedralean. Penitentziazko Kofradien Ermandadeak On Joseba Segura Bilboko gotzaina aukeratu dabe pregoilari. Azaldu dabenez, "kofradiei erakutsitako babesa, eurak Eleizbarrutiaren bizitzan txertatzea eta euren barruko barrikuntza sustatuz, erabakigarria izan da 2024ko Aste Santuko pregoilari izendatzeko". Pregoiaren irakurketa zuzenean web honen bidez.
Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente
Osoko Bilkurak Bilboko gotzaina izendatu dau, 40 botogaz eta lehen bozketan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente. On Joseba Segura prest agertu da bere bizitzan "oso garrantzitsua" izan dan esperientziari erantzunkizun barri honen bidez "beste era batera" jarraipena emoteko. Orain arte, Bilboko gotzaina Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko arduradun izan da eta, aurrerantzean, eginkizun barri hau izango dau Gotzainen Batzarrean.
Algortako Kristo Eroslea prrokiaren 50. urteurrena
Algortako Kristo Eroslea parrokiak 50 urte bete ditu kanonikoki. 1974.eko martxoaren 3an, Hitukozitarren eleiza hau, Andra Mari parrokiari erantsitakoa, bereizi egin zan eta bakarkako ibilbideari ekin eutsan. Horregaitik atzo -martxoak 3, domeka-, Garizuma-aldiko lehen domeka haretatik berrogeta hamar urtera, esker oneko Eukaristia ospatu eben On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru zala. Koldo Alzola fraile hirukoiztarraren esanetan, "ilusinoz eta zorionez betetako meza izan zan".
Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da
Gaurtik barikura arte -martxoak 8- ospatuko da Madrilen Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) 124. Osoko Bilkura eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. Egunotan, Batzarreko kargu guztiak arrituko dira, bost urterako agintaldia dauan Idazkari Nagusiarena izan ezik.
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari-banaketaren zuzeneko emonaldia
'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari nagusia jaso dauan Sagrado Corazón ikastetxean ospatuko da gaur sari-banaketa eta, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz, zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez eguerdiko hamabietatik aurrera.
"Jaunarekin betirako izango zarela sinistuz, Egun Handira arte"
Begoñako basilikan ospatu da gaur On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuaren arimaren aldeko hileta-eleizkizuna. Basilika jentez lepo bete da, 1976 eta 1991 bitartean gure Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile izan zanari azken agurra emoteko. Jenteak asko maite izan dau Uriarte eta hori bistan geratu da, asko eta asko hurreratu dalako Begoñako gogarte etxean jarrita egon dan hil-kaperara. Hilkutxa andetan eroan dabe gogarte etxetik basilikaraino prozesinoan, senideek lagunduta. Han, gotzainak egin deutso harrera otoitz eginez.