17-05-2025 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
06.03.2025

Eleiz Probintziako gotzainen batzarra Bilbon

Burgoseko Eleiz Probintziako -hementxe dago Bilboko eleizbarrutia- gotzainak batzartu dira gaur goizean. On Mario Izeta artzapezpiku metropolitano eta Bilboko aurreko gotzaina buru dala ospatutako batzarrean izan dira On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina, On Mikel Garciandia Palentziako gotzaina, On Abilio Martinez Osma-Soriako gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko …

05.03.2025

Hauts-eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik

Gaur, Hauts-eguna, arratsaldeko zazpietan hasiko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan eta Garizumari hasiera emongo deutsan Eukaristia. Eleizkizuna, zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

05.03.2025

Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainagaz Herri Irratian

Gaur, Hauts-eguna, Garizumari hasiera emongo jakon egunez, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek idatzi daben "Eraman oneko erkatzea. 
Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkia aurkeztuko jake eleiztarrei. Aldi esanguratsu honetarako gogoeta idatzi dabe gotzainek eta On Joseba Segurak lehenengo aldiz …

03.03.2025

Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako

Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta  "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan …

24.02.2025

BIkarioak Alacanteko jardunaldietan

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Sergio Buiza (I. eta II. bikaritzak), Fernando Marcos (III. eta VII. bikaritzak), Alex Alonso (IV. bikaritza) eta Jose Mari Kortazar (V. bikaritza) lurraldeetako gotzain bikarioek gaurtik eguaztenera arte -hilak 26- Alacanten ospatuko diran bikarioen jardunaldietan parte hartuko dabe.

20.02.2025

Autorpen instituzionala emakumeen Eleizaren aldeko konpromisoari

Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Bilboko eleizbarrutiak 'martxoak 8 mujeres' autorpen-ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Aurton, gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia, berezia izango da. Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Bizkaiko Eleizak alkarteetako emakumeek historian zehar askotariko bizigiro …

20.01.2025

Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez

1965eko urtarrilaren 21ean, hemengo hiru abade heldu ziran lehen Zaire zan eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa dan herrialdera. Misino-jarduera honen 60. urteurrena ospatzeko bihar -urtarrilak 21, martitzena, mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Hirurogei urteotan herrialde haretan egon izan dan hainbat …

09.01.2025

Lehendakaria Caritas Bizkaian izan da

Imanol Pradales lehendakaria eta Ongizate, Gazteria eta Erronka-demografikorako sailburua Caritas Bizkaia erakundearen egoitzan izan dira gaur goizean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak eta Manu Moreno Caritaserako ordezkariak egin deutse harrera ordezkari politikoei Caritasek Erriberan dauan egoitzan. 11.000 lagun inguguri arreta …

09.01.2025

Rabateko artzapezpikuak gidatuko ditu abade eta diakonoen gogo-jardunak

Cristobal Lopez Romero Rabateko kardinal-artzapezpikua Bilboko Eleizbarrutian izango da datozan egunetan. Datorren zapatuz, urtarrilak 11, salertar fraileak saioa gidatuko dau Barrian (Plaza Barria, 4), "Bizikide izan erlejino eta kulturen aniztasunean" gaiaren haritik. Saioa, 10:00etan hasi eta 13:00ean amaituko da. Datorren astean, ministerio ordenatuaren gogo-jardunak …

30.12.2024

Urte Santuaren inaugurazinoaren irudiak

Atzo inaugurau zan Urte Santua munduko Eleizbarruti guztietan. Bizkaiko Eleizeak Bilbon egin eban ospakizun ekitaldia. Prozesinoa egon zan San Nikolas eleizatik katedralera eta bertan ospatu zan mezea. Urtarrilaren 5ean egingo dira ospakizunak Bizkaiko lurraldeetan.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 253 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
06.03.2025

Eleiz Probintziako gotzainen batzarra Bilbon

Burgoseko Eleiz Probintziako -hementxe dago Bilboko eleizbarrutia- gotzainak batzartu dira gaur goizean. On Mario Izeta artzapezpiku metropolitano eta Bilboko aurreko gotzaina buru dala ospatutako batzarrean izan dira On Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina, On Mikel Garciandia Palentziako gotzaina, On Abilio Martinez Osma-Soriako gotzaina eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina. 

05.03.2025

Hauts-eguneko Eukaristia, zuzenean, katedraletik

Gaur, Hauts-eguna, arratsaldeko zazpietan hasiko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan eta Garizumari hasiera emongo deutsan Eukaristia. Eleizkizuna, zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. 

05.03.2025

Alkarrizketa zuzenean Bilboko gotzainagaz Herri Irratian

Gaur, Hauts-eguna, Garizumari hasiera emongo jakon egunez, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Bilbao, Donostia eta Gasteizko gotzainek idatzi daben "Eraman oneko erkatzea. 
Elizaren eta munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkia aurkeztuko jake eleiztarrei. Aldi esanguratsu honetarako gogoeta idatzi dabe gotzainek eta On Joseba Segurak lehenengo aldiz sinatu dau baterako pastoral idazkia Bilboko gotzain lez. Koldo Campo kazetariak alkarrizketa egingo deutso 'Egun on, Bizkaia' irratsaioan, 8:30etan. Zuzenean jarraitu daiteke irratiaren youtube kanalaren eta web honen …

03.03.2025

Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako

Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta  "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan eskuratu ahal izango da.

24.02.2025

BIkarioak Alacanteko jardunaldietan

Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Sergio Buiza (I. eta II. bikaritzak), Fernando Marcos (III. eta VII. bikaritzak), Alex Alonso (IV. bikaritza) eta Jose Mari Kortazar (V. bikaritza) lurraldeetako gotzain bikarioek gaurtik eguaztenera arte -hilak 26- Alacanten ospatuko diran bikarioen jardunaldietan parte hartuko dabe.

20.02.2025

Autorpen instituzionala emakumeen Eleizaren aldeko konpromisoari

Datorren martxoaren 7an, Emakume Langilearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Bilboko eleizbarrutiak 'martxoak 8 mujeres' autorpen-ekitaldiaren VII. ekitaldia ospatuko dau. Aurton, gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia, berezia izango da. Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, Bizkaiko Eleizak alkarteetako emakumeek historian zehar askotariko bizigiro eta erantzukizunetan agertutako konpromisoa eskertuko dau. Emakume batzuk jarriko deutse aurpegia bere berariazko karisma eta gaitasunetatik Bizkaiko gizartea gehiago eta hobeto zerbitzatu gura dauan kristau alkartean …

20.01.2025

Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez

1965eko urtarrilaren 21ean, hemengo hiru abade heldu ziran lehen Zaire zan eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa dan herrialdera. Misino-jarduera honen 60. urteurrena ospatzeko bihar -urtarrilak 21, martitzena, mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Hirurogei urteotan herrialde haretan egon izan dan hainbat misiolarik lekukotasuna emongo dau.

09.01.2025

Lehendakaria Caritas Bizkaian izan da

Imanol Pradales lehendakaria eta Ongizate, Gazteria eta Erronka-demografikorako sailburua Caritas Bizkaia erakundearen egoitzan izan dira gaur goizean. On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak eta Manu Moreno Caritaserako ordezkariak egin deutse harrera ordezkari politikoei Caritasek Erriberan dauan egoitzan. 11.000 lagun inguguri arreta eskainiz bertan egiten daben lana ezagutzera emon deutsie. Hemendik San Frantzisko auzora joan dira askotariko herrialdeetako lagunei arreta zuzena eskaintzen deutsen Hargindegi zentroa ezagutzera. 

09.01.2025

Rabateko artzapezpikuak gidatuko ditu abade eta diakonoen gogo-jardunak

Cristobal Lopez Romero Rabateko kardinal-artzapezpikua Bilboko Eleizbarrutian izango da datozan egunetan. Datorren zapatuz, urtarrilak 11, salertar fraileak saioa gidatuko dau Barrian (Plaza Barria, 4), "Bizikide izan erlejino eta kulturen aniztasunean" gaiaren haritik. Saioa, 10:00etan hasi eta 13:00ean amaituko da. Datorren astean, ministerio ordenatuaren gogo-jardunak gidatuko ditu Barnezabalen (Berriz). 

30.12.2024

Urte Santuaren inaugurazinoaren irudiak

Atzo inaugurau zan Urte Santua munduko Eleizbarruti guztietan. Bizkaiko Eleizeak Bilbon egin eban ospakizun ekitaldia. Prozesinoa egon zan San Nikolas eleizatik katedralera eta bertan ospatu zan mezea. Urtarrilaren 5ean egingo dira ospakizunak Bizkaiko lurraldeetan.

Emaitzak orrialdeka