19-11-2025 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 4 )
 

Barriak

75. urteurrena
Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
04.06.2025

Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan

Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, …

30.05.2025

Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde

Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan …

24.05.2025

Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan

Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien …

21.05.2025

Eleizbarrutiak "Eleizea plazara" azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura

Joan dan zapatuz, 3.000 lagun baino gehiago batuta, BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokan 5.916,36 euro inguru batu zan Eukaristiako kolektaren eta dohaintzen bidez. Diru hori Gazako kristauei bialduko jake Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari Pontifize erakundearen bidez.

20.05.2025

Gotzainak Leon XIII.ak sortutako autorpenak banatuko ditu

Datorren eguenez, maiatzak 22, gotzainak joan dan martxoaren 20an banatu ziran Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak aberastu egiten dabezan `Pro Ecclesia et Pontifice´ dominak banatuko ditu. Bakarrik bizirik dagozan pertsonei emoten jakez eta kasu honetan, honeek dira hartzaileak: Andoni Gerrikaetxebaria, Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi eta Jose Luis Iza "Euskal …

17.05.2025

3.000 lagunetik gora eleizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan

Hiru mila lagunetik gora batu da gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erkustazokan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako eta jai-giroan bizi izandako ekitaldian. "Eleizea plazara" goiburuaren harira, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia batu dira familia-giroa eta parte-hartzea nabarmendu diran ekitaldian. …

17.05.2025

Bilboko gotzaina: "Eleiza bizia garala ikusiko da BECen"

Atzo, On Joseba Segura Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratiko EgunOn Bizkaia irratsaioan izan zan. Bizkaiko Eleizaren inguruko hainbat konturen inguruan jardun eban, gaur, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan ospatuko dan ekitaldia nabarmenduz. BECeko 3. pabiloiko ateak goizeko hamarretan zabaldu eta arratsaldeko bostetan itxiko dira. Zazpi orduz, askotariko …

09.05.2025

BIlboko gotzaina: "Aita santu honek barritasuna ekarri leikela uste dot"

Gaur goizean, Bilboko gotzainak Leon XIV.a aita santuaren inguruko balorazinoa egin dau komunikabideen aurean. Begoñan ospatu dan agerraldi laburean esan dauanez, "pozgarria da", ezuztekoa, oraintsu arte "ia inork ez ebalako ezagutzen". "Barritasuna ekarri leiken" jatorri iparramerikarra aitatu dau. Konklabearen iraupena ikusita, "atzetik babes handia" eban hautagaia …

06.05.2025

Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'bake eta ixaropenaren kitak' sustatu dabez

Gaur goizean Donostian izan dan agerraldi publikoan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'biziraupenerako kitaren' aurrean, 'bake eta itxaropenaren kitak' prestatzeko ekimena aurkeztu dabe. Nazinoartean bizi dan egoera asaldatuaren aurrean, ez dabe "ikusle huts izan gura" eta kristau alkarteei dei egin gura deutse etxe eta alkarteetan "nasaitasuna eta konfiantza …

28.04.2025

Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, zuzenean

On Joseba egura gotzaina izango da buru Begoñako santutegian ospatuko dan Hileta-mezan. Tenplu hau Erromako katedralari lotuta dago 1908tik, orduan San Joan Laterangoa basilikari atxikitako Basilika kategoria emon eutsen-eta. San Joan Laterangoa, San Pedro, San Paulo Harresiz kanpokoa eta Andra Maria Nagusia dira Erromako lau basilika nagusiak eta azken honetan hobiratuko …
Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 290 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.06.2025

Kurtsoaren hasierako ekitaldi berezia osptuko da Elorrioko basilikan

Irailaren 27an, pastoral kurtsoaren hasiera ospatuko da. Ekitaldi berezia egingo da horretarako, izan be, Elorrioko basilika jubileu-tenplu bihurtuko da egun horretarako, horrek dakarren guztiagaz. Beste alde batetik, 2025-26 kurtsoan emongo jake amaiera 75. urteurreneko ekitaldiei. Azaroaren 9an, Eleizbarrutiaren Egunez, amaierako ekitaldia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Gertuen dagoan jarduerarik nabarmenena, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena dala-eta osptuko dan BizkaiBira da, ekainaren 25etik uztaiaren 13ra Bizkaia zeharkatuko dauan ibilaldia. Gehiago jakiteko: hemen.

30.05.2025

Bizkaiko kristau mobimentuak armagabetzearen alde

Antolatzaileek dei egin dabe bihar eskolapioen ikastetxean 10.00etatik 13:00era ospatuko dan ekitaldira joateko. Euren esanetan, une egokia da "gure kristau tradizinoaren" historian beti agertu izan diran "bakearen aldeko eta indarkeriaren aurkako konpromisoa" eguneratzeko. Era berean, ezinbestekotzat joten dabe herritarren mobilizazinoa gaur egun guztiz hedatuta dagoan gerraren aldeko joera geldiarazoteko. Luis Mari Vega bake eta adiskidetzerako Bilboko eleizbarrutiko arduradunak ekitaldian parte hartzeko deialdia egin dau Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan.

24.05.2025

Bilboko eleizbarrutia TVEren "Pueblo de Dios" programan

Bihar, domeka, goizeko 11:30etan, TVEren "Pueblo de Dios" programan, Bilboko eleizbarrutian egindako erreportajea emongo dabe, bere sorreraren 75. urteurrena dala-eta. Kontaketaren haria Otxarkoaga ikastegian ikasten diharduan eta Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan "Auzobizi" akonpainamendurako alkarte pisuan bizi dan etorkina izango da. Bizilekurik ez daukien pertsonentzako bitarteko dan Hontza gaueko zentroaren ingurukoak kontatuko dabez bertako arduradunak eta egitasmoaren bultzatzaile dan Bilboko gotzainak.

21.05.2025

Eleizbarrutiak "Eleizea plazara" azokan batutako 6.000 euro bialduko ditu Lurralde Santura

Joan dan zapatuz, 3.000 lagun baino gehiago batuta, BECen ospatu zan "Eleizea plazara" azokan 5.916,36 euro inguru batu zan Eukaristiako kolektaren eta dohaintzen bidez. Diru hori Gazako kristauei bialduko jake Laguntasuna beharrizanean dan Eleizari Pontifize erakundearen bidez.

20.05.2025

Gotzainak Leon XIII.ak sortutako autorpenak banatuko ditu

Datorren eguenez, maiatzak 22, gotzainak joan dan martxoaren 20an banatu ziran Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenak aberastu egiten dabezan `Pro Ecclesia et Pontifice´ dominak banatuko ditu. Bakarrik bizirik dagozan pertsonei emoten jakez eta kasu honetan, honeek dira hartzaileak: Andoni Gerrikaetxebaria, Lontzo Zugazaga, Juanito Gallastegi eta Jose Luis Iza "Euskal baliabideak taldekoak"; Inmaculada Gallastegi eta Antonio Linaza, "eleiz alkartearen aldeko zerbitzuagaitik". Autorpenak esanahi berezia hartu dau, Leon XIII.ak sortu ebalako eta aita santu hau hartu dau eredutzat …

17.05.2025

3.000 lagunetik gora eleizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan

Hiru mila lagunetik gora batu da gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erkustazokan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako eta jai-giroan bizi izandako ekitaldian. "Eleizea plazara" goiburuaren harira, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia batu dira familia-giroa eta parte-hartzea nabarmendu diran ekitaldian. Arratsaldeko 17:00etan jardunaldiari amaiera emon jakonean, ekainaren 25ean hasiko dan BizkaiBirarako deialdia egin jake alkarteei. 

17.05.2025

Bilboko gotzaina: "Eleiza bizia garala ikusiko da BECen"

Atzo, On Joseba Segura Bilboko gotzaina Radio Popular-Herri Irratiko EgunOn Bizkaia irratsaioan izan zan. Bizkaiko Eleizaren inguruko hainbat konturen inguruan jardun eban, gaur, Bilbao Exhibition Center (BEC) erakustazokan ospatuko dan ekitaldia nabarmenduz. BECeko 3. pabiloiko ateak goizeko hamarretan zabaldu eta arratsaldeko bostetan itxiko dira. Zazpi orduz, askotariko jarduerak izango dira, esate baterako: tailerrak, musika-emonaldiak, eleiz errealitateen aurkezpenak 90 standetan, e.a. Bizkaiko Eleizak bikain ospatuko dau bere 75. urteurrena bertaratu gura daben guztientzat zabalik …

09.05.2025

BIlboko gotzaina: "Aita santu honek barritasuna ekarri leikela uste dot"

Gaur goizean, Bilboko gotzainak Leon XIV.a aita santuaren inguruko balorazinoa egin dau komunikabideen aurean. Begoñan ospatu dan agerraldi laburean esan dauanez, "pozgarria da", ezuztekoa, oraintsu arte "ia inork ez ebalako ezagutzen". "Barritasuna ekarri leiken" jatorri iparramerikarra aitatu dau. Konklabearen iraupena ikusita, "atzetik babes handia" eban hautagaia izan da. Aurrez aurre dituan erronkak dirala-eta, gotzainaren esanetan eginkizun gatxa dau: "batasunari eutsi eta gatazka ez dala azkena defendatu".

06.05.2025

Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'bake eta ixaropenaren kitak' sustatu dabez

Gaur goizean Donostian izan dan agerraldi publikoan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'biziraupenerako kitaren' aurrean, 'bake eta itxaropenaren kitak' prestatzeko ekimena aurkeztu dabe. Nazinoartean bizi dan egoera asaldatuaren aurrean, ez dabe "ikusle huts izan gura" eta kristau alkarteei dei egin gura deutse etxe eta alkarteetan "nasaitasuna eta konfiantza barritzea" eragin gura dauan kita prestatu daien. 

28.04.2025

Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, zuzenean

On Joseba egura gotzaina izango da buru Begoñako santutegian ospatuko dan Hileta-mezan. Tenplu hau Erromako katedralari lotuta dago 1908tik, orduan San Joan Laterangoa basilikari atxikitako Basilika kategoria emon eutsen-eta. San Joan Laterangoa, San Pedro, San Paulo Harresiz kanpokoa eta Andra Maria Nagusia dira Erromako lau basilika nagusiak eta azken honetan hobiratuko dabe Frantzisko aita santua, berak horixe eskatu dau-eta.
Emaitzak orrialdeka