16-07-2024 Martes, XV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 9 )
 

Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
16.11.2023

Eleiz Museoak "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu dau

Gaur eguerdiz,2024.eko urtarrilaren 31ra arte iraungo dauan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu da Bilboko Eleiz Museoan.  On Joseba Segura Bilboko Gotzainak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak eta Javier Novo kontserbazino eta ikerketarako  Bilboko Arte Ederren Museoko …

15.11.2023

Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon

Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade …

14.11.2023

Iñaki Garcinuño eta Iraia Iturregi, Begoñazpi ikastolaren 2023ko ‘Gazte Role Model' sariak

Gaur arratsaldez banatuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolak urtero emoten dituan 'Gazte Role Model' sariak. Sari honek gizarte konpromisoa eta balio profesionalak autortzen ditu eta hamalaugarren ekitaldi honetan, Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohiak eta Iñaki Garcinuño enpresari eta CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko …

13.11.2023

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu

Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.

30.10.2023

Autorpena parrokietako 'zaintzaileei'

Ehun eta hogei lagun inguru, antolatzaileen esanetan, "aurretik pentsatzen zana baino lagun gehiago", batu zan joan dan zapatuz Sopuertako San Viator ikastetxean ospatutako parrokietako alkartezainen lehenengo batzarrean. Entzuteko, gogoeta egiteko eta, batez be, parrokien zaintzaz arduratzen diran pertsonen egiteko handi eta isila agertzera emoteko eguna izan zan. Eta batek …

19.10.2023

Lourdeseko Hospitalitatearen kurtso honetarako erretiro eta batzarrak

Urriaren 13tik 15era Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta Eleizbarrutitik egin dan Lourdeserako erromesaldian 600 lagun inguruk parte hartu dau. Cristina Gorostiza presidenteak azaldu dauanez, taldean joan dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Jose Luis Mendez Osasun Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Aitor Uribelarrea

18.10.2023

Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat

Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 …

17.10.2023

Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz

Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur …

11.10.2023

"Bilboko Eleizbarrutian, Begoñako Ama Birjinak leku berezia dau"

“Ondo etorriak Bizkaian zaindari dogun Amatxuren etxe abegitsu honetara etorri zarien lagunok. Hemen batu gara, pozezko, oroitzapenezko eta esker oneko egun honetan, Jainkoaren amari eskerrak emoteko, askotariko egoera, estualdi eta pozaldietan bere babesa eta gidaritza eskaini deuskuz-eta", esanez emon deutso hasiera homiliari Bilboko gotzainak Begoñako Amatxuren eguneko

02.10.2023

Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez

Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 196 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
16.11.2023

Eleiz Museoak "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu dau

Gaur eguerdiz,2024.eko urtarrilaren 31ra arte iraungo dauan "Sorolla eta erlikiak" erakusketa zabaldu da Bilboko Eleiz Museoan.  On Joseba Segura Bilboko Gotzainak, Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendari teknikoak eta Javier Novo kontserbazino eta ikerketarako  Bilboko Arte Ederren Museoko koordinatzaileak parte hartu dabe. Cembellin eta Novok bisita gidatu zehatza eskaini dabe besteak beste, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak eta Eleizbarrutiko Liburutegiak itzitako fondoez osatu dan erakusketan.

15.11.2023

Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon

Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade alderdiari buruzko hausnarketa eskainiko dau. Gure inguruan "errealidade sakon eta zabala" danaren inguruan jardungo dau, pobretasuna, desbardintasuna eta bazterketa mintzagai izango ditualarik. Honen haritik, hizlariaren …

14.11.2023

Iñaki Garcinuño eta Iraia Iturregi, Begoñazpi ikastolaren 2023ko ‘Gazte Role Model' sariak

Gaur arratsaldez banatuko dira EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Begoñazpi ikastolak urtero emoten dituan 'Gazte Role Model' sariak. Sari honek gizarte konpromisoa eta balio profesionalak autortzen ditu eta hamalaugarren ekitaldi honetan, Iraia Iturregi entrenatzaile eta futbolari ohiak eta Iñaki Garcinuño enpresari eta CEBEK Bizkaiko Enpresa-konfederakundeko presidente ohiak jasoko dabez hurrenez hurren. Nestor Basterretxea bizkaitar eskultoreak sortutako oroigarri bana jasoko dabe.

13.11.2023

Barakaldoko Karmeneko Ama parrokiak 50 urte bete ditu

Atzo -domeka- herriaren zaindariaren izenpeko dan Karmeneko Ama eleizaren 50. urteurrena ospatu zan On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako alkar-mezagaz.

30.10.2023

Autorpena parrokietako 'zaintzaileei'

Ehun eta hogei lagun inguru, antolatzaileen esanetan, "aurretik pentsatzen zana baino lagun gehiago", batu zan joan dan zapatuz Sopuertako San Viator ikastetxean ospatutako parrokietako alkartezainen lehenengo batzarrean. Entzuteko, gogoeta egiteko eta, batez be, parrokien zaintzaz arduratzen diran pertsonen egiteko handi eta isila agertzera emoteko eguna izan zan. Eta batek baino gehiagok esan ebanez, 24/7 zerbitzua da eta nork bere borondatez egiten badau be, ez da nahigaberik be falta. On Joseba Segura gotzainak esker ona adierazo eutsen alkarteari eskaintzen deutsen zerbitzuagaitik eta …

19.10.2023

Lourdeseko Hospitalitatearen kurtso honetarako erretiro eta batzarrak

Urriaren 13tik 15era Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta Eleizbarrutitik egin dan Lourdeserako erromesaldian 600 lagun inguruk parte hartu dau. Cristina Gorostiza presidenteak azaldu dauanez, taldean joan dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Jose Luis Mendez Osasun Pastoraltzarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendaria, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko kontsiliarioa eta gaur egun Hospitalitateen Gotzainen Batzarreko Federazinoko presidente dan eta Bizkaiko Hospitalitateko presidente izan zan Pablo Garamendi. 

18.10.2023

Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat

Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 466 79 79 telefonora deituz (Susana Mediavilla) edo smediavilla@bizkeliza.org helbide elektronikora mezua bialduz.

17.10.2023

Bilboko Eleizbarrutiak bat egin dau bake eta adiskidetzearen aldeko otoitz egunagaz

Pierbattista Card. Pizzaballa Jerusalemeko patriarka latindarra eta Lurralde Santuko Ordinario Katolikoen Batzarreko presidenteak, dei egin deutse munduko parrokia eta alkarte erlijiosoei, bake eta adiskidetzearen aldeko barau eta otoitz eguna egin daien gaur, martitzena, urriak 17, eta Bilboko Eleizbarrutiak be bat egin dau ekimen honegaz. Gotzaina buru izango da gaur arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean egingo dan otoitzaldian: Sakramentu Guztiz Santuaren erakusketa eta Arrosarioa ererzatzea.

11.10.2023

"Bilboko Eleizbarrutian, Begoñako Ama Birjinak leku berezia dau"

“Ondo etorriak Bizkaian zaindari dogun Amatxuren etxe abegitsu honetara etorri zarien lagunok. Hemen batu gara, pozezko, oroitzapenezko eta esker oneko egun honetan, Jainkoaren amari eskerrak emoteko, askotariko egoera, estualdi eta pozaldietan bere babesa eta gidaritza eskaini deuskuz-eta", esanez emon deutso hasiera homiliari Bilboko gotzainak Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusian. Goizean goizetik, milaka lagun batu da basilikan eta inguruetan. Meza Nagusia zuzenean eskaini da web honetan. Arratsaldez, 17:00, 18:00, 19:00, 20:00eta 21:00etan ospatuko dira mezak (20:00etako mezan, …

02.10.2023

Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez

Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, uzta ugariagaz eta langile gitxigaz".

Emaitzak orrialdeka