29-06-2024 Pedro y Pablo, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 11 )
 

Barriak

Etiquetado como: Jakinbide

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1237 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.05.2024

"Mino" Maximino Cerezo klaretarraren lanari buruzko liburuaren aurkezpena

Bilboko San Frantzisko auzoko kristau alkarteen saretik deialdia egin dabe Maximino Cerezo Barredo "Mino" misiolari klaretarraren bizitzako ibilbide espiritual eta artistikoa jasoten dauan "Mino" liburuaren aurkezpenean parte hartzeko. Gaur arratsaldeko 19:30etan izango da aurkezpen-ekitaldia San Frantzisko Zentro Zibikoan (Mariren Bihotza plaza, Bilbao).

21.05.2024

Anabella Barroso: "Sari garrantzitsua da, autorpen profesionala da-eta"

Maiatzaren 17an, Agirizainen Gaztela eta Leoneko Alkartearen Artxiboen IX. Biltzarrean, Alkarte honek artxiboen arloko egitasmo eta profesionalei emoten deutsiezan sarien banaketa ospatu zan. Agirizainen Gaztela eta Leoneko Alkarteak 2016an sortuta, sariok artxiboen arloko bikaintasuna autortzen dabe. Urte biz behin emoten dira. Sarituei garaikurra emoten jake eta arloko profesionalek proposatzen dabez hautagaiak. Anabella Barroso Eleizbarrutiko Artxiboko zuzendaria hirugarren aldiz izendatu eben egiteko profesional onenari emoten jakon autorpenerako eta oraingoan saria emon eutsen.

21.05.2024

Fokolar mobimentuak Burundin gauzatuko dan garapen-egitasmoa aurkeztu dau

Joan dan maiatzean, fokolar mobimentuaren 80. urteurrena gogoratu zan, On Joseba Segura gotzaina buru zala Begoñan ospatu zan Eukaristian. Oraingoan, orain dala 10 urte hasita, Afrikan, eta zehazki Burundin, "euren garapena sustatze aldera bitartekoak eskura jarriz", garatzen dabezan egitasmoen barri emongo dogu.

21.05.2024

Eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira

Beste urte batez, pastoral ekiturtearen amaieran eleizbarrutiko hainbaten abadegintzaren urteurrenak ospatuko dira. Aurton, 1954an abade egin ziranek Platinozko Ezteguak ospatuko dabez. 1964. urtean abade egin ziranek Diamantezko Ezteguak, 1974. urtean abade egindakoek Urrezko Ezteguak eta 1999. urtean ordenatutakoek Zidarrezko Ezteguak. Ospakizuna Begoñan izango da datorren eguenez, maiatzak 23, Jesukristo gure Jaun eta Abade Nagusi eta Betierekoaren egunez.

20.05.2024

Asteburuan, Mendekoste, Pastoral Barruti barria Santurtzin eta beste hainbat jarduera

Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatu zan, zapatuz,  Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barriaren sorrerako eleizkizuna. Hona hemen asteburuan Eleizbarrutian izan dan jarduera honen eta beste batzuen laburpena.

20.05.2024

Umeen eguneko ospakizuna Zornotzan

Datorren asteburuan, maiatzak 25 eta 26, Umeen Munduko Eguna (UME) ospatuko da, Frantzisko Aita Santuak deituta. Ekitaldi nagusia Erroman ospatuko da, baina munduko lekuko Eleiza guztietan ekitaldi hau sustatzeko eskatu da. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barriak eta lagungarriak: hemen. Frantzisko Aita Santuak neskato eta mutikoei bialdu deutsen gutuna aintzat hartuta, atzo kurtsoko azken familia meza ospatu zan Zornotzako Andra Mari eleizan, "Umeak munduaren poza / Los niños la alegría del mundo" goiburuaren haritik. 

20.05.2024

'Bizkaia isilik' bilkurei buruzko berbaldia Pilareko Andra Mari parrokian

"Círculos del Silencio, un cambio de mirada, Bizkaia isilik" goiburua ardaztzat hartuta jardungo dau gaur, maiatzak 20, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, iluntzeko 20:00etan, Bilboko Pilareko Andra Mari parrokian (Iparragirre, 58), Autonomia Indautxu Gizarte Gelak sustatutako ekitaldian. 

19.05.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
18.05.2024

Erakusketa Eleiz Museoan

Maiatzaren 18an, Museoen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Eleiz Museoak aldi baterako erakusketa zabalduko dau, EHU-UPVko pintura-masterreko ikasleak protagonista dirala. 'Solasaldiak' goiburua dau aitatutako erakusketa horrek. 

18.05.2024

Gaur sortuko da Santurtzi Pastoral Barrutia

Gaur arratsaldeko 19:00etan Santurtziko Gorka Deuna parrokian ospatuko dan eleizkizunean, Santurtzi Pastoral Barruti (PB) barria sortuko da. Pastoral Barruti hau, Sortze Garbia, Maria Eleizaren Ama, Apostoluen Erregina, San Pedro Apostolua, Gorka Deuna, San Joan Bateatzailea  eta Itsasoko Ama Birjina parrokien bateratze egonkorretik eratzen da. Era berean, Pastoral Barrutiari atxikitzen jakoz, Palotinoak (SAC), Anai Hospitalarioak (OHSJDO) eta San Joseren Karmeldar Teresak alkarteak. Pastoral Barrutiak ikastetxe bi be baditu: Patronato ikastetxea -EBI Eleizbarrutiko ikastetxeen sarean …

Emaitzak orrialdeka