25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Jakinbide

15.05.2023

Aurkeztu da Eleizbarrutiko liburu-dendaren web barria

Jakinbide Eleizbarutiko liburu-dendak web barria aurkeztu dau eta esteka honen bidez egin daitekez erosketak bertan. 2023a, gainera, urte berezia da liburu-dendarentzat, Urrezko Ezteguak ospatzen ditu-eta. Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-denda Bizkaiko kultur eremuko atal da 1973tik hasita. Bilbon dagoan eta egoitza bat baino gehiago izan dauan liburu-denda honek aparteko …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1082 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.04.2024

Laiko-komunidadeen urteko batzar nagusia euren erronkak aztertzeko

Datorren zapatuz, apirilak 27, Laiko-komunidadeen Mahaiak batzar nagusia ospatuko dau, Sortze Garbia parrokian. Kristau komunidadeen erronkak: Jerusalemetik mundura goiburuaren haritik batuko dira goizeko 9:30etan. Carlos Gil eta Silvia Martinez Cano teologoek jardungo dabe hasierako kristau alkarteei eta historian zehar emakumeak Eleizan izan dauan egitekoari buruz. Talde-lan eta gogoetaren ostean, Eukaristia ospatuko dabe, Bilboko gotzaina buru dala, batzarrari amaiera emoteko.

25.04.2024

ABA TAANOK bere musika solidarioa eskainiko dau

MUSIKA BIZIAK SALBATZEKO egitasmo humanitarioaren jatorria Kirekan dago (Uganda). Arduradunek azaltzen dabenez, "gure egitekoa kaleko umeei osoko laguntza eskaintzea da: heziketa, prestaketa eta musika eta dantza probatzeko aukera". Egitasmoaren finantzaketaren %70a ABA TAANO gospel-taldearen esku dago. Talde honek Eleizbarrutian jardungo dau egunotan, hasteko, gaur arratsaldez, 19:30etan, Bilboko Gizakundea eleizan. Sarrera, 12 euro ordaindu behar da.

24.04.2024

Omenaldia Jose Luis Longarteri Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Gaur arratsaldeko seiak eta erdietan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan ekitaldian omenaldia egingo jako Eleizbarrutian, Langile Pastoraltzaren arloan eredu izan zan eta 2023.eko ekainaren 4an hil zan Jose Luis Longarteri. Langile nekaezin eta konprometitua izan zan giza eskubideen, langileen duintasunaren autorpenaren, bakearen..., alde eginez etenbarik.

24.04.2024

Etxe-langileek jasaten dabezan baldintzen salaketa 'Bizkaia isilik' bilkuretan

Apirilaren 28an, domekaz, ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna dala-eta, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik ospatuko dan hilabete honetako bilkuran etorkinek jasaten daben leneko behin-behinekotasuna salatuko dabe batez be. "Gehienetan etorkinek -eta honeen artean emakumeek- etxe-langile lez eta zaintzaile lez egiten daben lana, baldintza eskasetan egiten dabela salatu gura dogu". Aitatutako bilkurok gaur egingo dira, 19:30etan, ohiko lekuetan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; …

23.04.2024

"Euskal Biblioteka lagun askoren alkarlanari esker dago bizirik"

Atzo ospatu zan Labayru Fundazinoko bazkideen Batzar Nagusia, Adolfo Arejita Zuzendaritza-batzordeko presidenteak gidatuta. Laguntzaileek zein Eleizbarrutiko erakunde honen egitekoagaz bat datozan edo erakundetik gertu dagozan pertsonek parte hartu eben. Ekitaldian, Ander Manterola Euskal Bibliotekaren arima eta gorputzari autorpena egin eutsen eta besteak beste, honeek izan ziran: Bingen Zupiria jarduneko Kultura-sailburua, Leixuri Arrizabalaga Kultura-diputatua, Isaak Amezaga Euskerarako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendari nagusia, Begoña Ibarra Kultura-zuzendaria, Amaia Arregi eta Eider …

23.04.2024

Adimen Artifiziala eta eskuizkribuak

Europar Parlamentuak joan dan martxoaren 13an onartu eban Adimen Artifizialari buruzko araudia. Gaur, Liburuaren Egunez, merezi dau Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren azken alean jasotako Jaime Lopez de Eguilaz Eleizbarrutiko liburutegiko arduradunaren gogoeta berreskuratzeak.

23.04.2024

ETPIko liburutegian urtean maileguz gehien emondako liburuak

Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen da. Egun horretan hil ziran literaturaren arloko gizon bikain bi: William Shakespeare eta Miguel de Cervantes eta, beste urte batez, Bilboko liburu-dendek -tartean Jakinbide Eleizbarrutiko liburu-dendak- kalera atarako dabez euren liburuak. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak urtean maileguz gehien emondako liburuen barri emon dau.

22.04.2024

Caritas Bizkaia eta Ingeteam, “Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023”

Gaur goizean banatu dira Deustuko Unibertsitateko CRAIn Arizmendiarrieta Sariak Bizkaia 2023 dalakoak,Arizmendiarrieta Kristau FundazinoaketaDeusto Business erakundeak antolatutako ekitaldian. Caritas Bizkaia erakundeak jaso dau irabazi-asmo bako erakundeei emoten jaken zaria eta enpresei dagokienez, Ingeteam izan da saritua.

22.04.2024

Barikuz, 11 gaztek sendotza hartu eben gotzainaren eskutik

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan joan dan barikuz Iurretako parrokian ospatu zan eleizkizunean. Bertan, Tabira Pastoral Barrutiko 11 gaztek sendotza hartu eben. 

22.04.2024

Asteburuan, Gorka Deuna eta gazteen beste hainbat topaketa

Atzo -domeka-, Euskalerriko Eskautak mobimentuak Gorka Deuna ospatu eban. Hiru mila lagun inguru batu zan Urkiolako landetan euren zaindariaren egunez eta, besteak beste, eskaut mobimentuaren 65. urteurrena ospatu eben, iragana gogora ekarteaz batera etorkizunari begiratzen deutsan goiburuagaz: "Gure iragana ospatuz eta gure etorkizuna eraikiz". Asteburuan, gainera, beste ekitaldi batzuetan be batu dira gazteak: EKO-ACG Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen sektorea eta Mendibi taldea (Oiz-Anboto).

Emaitzak orrialdeka