30-09-2024 Lunes, XXVI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Jakinbide

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1347 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.09.2024

Oroitzapenezko Eukaristia Mesedetakoen Loiuko komentuan

Atzo -martitzena-, kartzelan dagozan pertsonen zaindari dan Mesedetako Amaren eguna ospatu zan. Horregaitik eta Mª Mercedes Reyes de la Cruz amaren kongregazino erlijiosoaren 25. urteurrena dala-eta, On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur arratsaldez Mesedetako monjen Loiuko San Jose monasterioan arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian.

24.09.2024

Xabi Aburruzagak zapatuz estreinatuko dau urteurrenerako konposatutako abestia

Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldi nagusian, Xabi Aburruzaga trikitilariak zuzenean aurkeztuko dau 75. urteurrenerako sortu dauan abestia. Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia hedabidetan eskainitako alkarrizketetan agertu dauanez, musikaria pozik dago azken emaitzagaz, "itxaropen guztiak gainditu dituan talde-lana izan da-eta". Naiara Trifol eta Ainhoa Zuluetak esku-hartu dabe "Geroa marraztu - Dibujando el futuro" goiburua  dauan kantuan. Begoñazpi ikastolako ikasle batzuen ahotsak eta Gospel Bilbao taldekoenak bat egin dabe aurreko …

24.09.2024

'Bizkaia isilik' ekimenak berbaldia eta erakusketa antolatu ditu kurtsoari hasiera emoteko

Bihar -irailak 25, eguaztena- "Bizkaia isilik' ekimenak kurtsoari hasiera emongo deutso hilaren azken eguaztenez egingo diran ohiko bilkura isilakaz. Ekitaldi horreetan, "derrigorrez mobidu behar izan daben pertsonen oinarrizko eskubideak murriztea dakarren bidegabeko politikak salatzeko eta entzuten ez doguzan eta isilduta dagozanei ahotsa emoteko". Hilabete honetan, bilkura isilak Caritas Bizkaia erakundetik antolatuko dira eta Etorkin eta Errefuxiatuen Munduko Egunaren atarian gagozala-eta (irailaren 29an ospatuko da), jarduera osagarriak antolatu dira. Alde batetik, "Yo también cuento …

23.09.2024

Ipar-Hegoaldea ikastaroa, martxan

Bihar -irailak 24, martitzena-, Ipar-Hegoaldea ikastaroaren ekitaldi barriaren aurkezpena egingo da Barria eraikinean (Plaza Barria, 4, 1. solarirua). Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Eleizbarrutietako Misinoek eta Caritas Bizkaia erakundeak batera antolatzen dabe ikastaro hau.

22.09.2024

Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
21.09.2024

Kartzelako errealitateagaz konprometitutko pertsonak erakarri gura dabez

Irailaren 24an ospatzen da kartzela eta presoen zaindariaren eguna. Hori dala-eta, Kartzela Pastoraltzak eta presoei kartzela barruan eta kartzelatik kanpo laguntzen deutsen Bidesari alkarteak jardunaldi berezia antolatu dabe biharko egunerako. Presoek Kerman Lopez bikario nagusia buru dala arratsaldeko bostetan ospatuko dan Eukaristian parte hartuko dabe. Bestalde, Gernikako mesedetako monjek martitzenez ospatuko dabe euren eguna ikasle eta familiakaz, 10:30etan.

20.09.2024

“Gure fedea sendotzea ahalbidetuko daben helburuak izan behar doguz”

On Joseba Segura gotzaina buru izan zan atzo arratsaldez Seminarioak Zabalbiden dauan egoitzako kaperan kurtsoari hasiera emoteko ospatu zan Eukaristian. Aurretik, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoaren inguruko xehetasunak emon ebazan, besteak beste, urriaren 26an martxan jarriko dan eta zapatuz 11:00etatik 13:00era egingo dan "Bokazino-pastoraltzarako ibilbidearen" ingurukoak. 

20.09.2024

Bilboko gotzainaren berbaldia Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleei

"Aitzindaritza eta egonkortasuna, Eleiza Katolikoaren gobernu-eredua" goiburuaren haritik jardungo dau gaur arratsaldeko 18:30etatik aurrera On Joseba Segura Bilboko gotzainak Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketako Masterreko EHUko ikasleen aurrean, Sarrikoko fakultatean.

20.09.2024

Gernikaldeak agur esango deutse Foruko frantziskotarrei

Orain dala 600 urte inguru heldu zan lehenengo alkartea Izarora eta 300 urte inguru izango dira Forura lekualdatu ziranetik. Orain, agur esango deutse behin betiko Foruko herriari eta San Martin parrokiari. Hori dala-eta, bihar zapatuz, Gernikaldeko eleiztarrek esker ona adierazoko deutse fraileei ospakizun baten. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da ospakizunean.

19.09.2024

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana On Joseba Segura gotzainagaz izan da

Osoko Ekologiaren aldeko III. Karabana Bilbora heldu da gaur. Estatuko hainbat uritan izan ondoren, karabanako kideak On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizen arteko Lankidetzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko Batzordeko presidenteagaz batu dira Gotzaitegian. 

Emaitzak orrialdeka