17-04-2024 Miércoles, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 11 )
 

Barriak

Etiquetado como:

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1060 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
07.03.2024

Maite Fernández de Agirre, parrokiari eta Soduperi eskainitako bizitza

Maite Fernandez de Agirre da bihar, eguerdiko 12:30etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Amurrion jaiota, urte asko daroaz Sodupen bizitzen eta koruan, mendizaleen taldean, Errege-kabalgataren antolaketan eta, batez be, parrokian parte hartzen dau. San Bizente eleizako alkarteko kide izateaz gainera, liturgia sustatzen dau, laikotzarako mahaiko, katekesiko... partaide da. Askotariko jardueratan esku-hartzen dau eta gainerako 7 emakumeak eta beste makina bat emakume lez, Bizkaiko Eleizagaz …

07.03.2024

Zaldibarko tonbola solidarioaren ekitaldi barria

 Bihar -martxoak 8, barikua- hasi eta datorren domekara arte -martxoak 10- "Zaldibarko tonbola solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da. 'Hirugarren Munduaren' inguruko parrokiako taldeak sustatuta, 40 urtetik gora daroez tonbola egiten eta aurton batu daiten dirua Kolonbia, Haiti eta Filipinetan garatzen diharduen askotariko egitasmoetarako izango da. "Tonbola solidarioa" ANACHAren lokaletan egongo da egun eta ordutegi honeetan: barikuz, 19:00etatik 21:00etara; zapatuz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara eta domekaz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

07.03.2024

San Juan de Dios ospitalearen mendeurrena

1924an sortu zan Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen mendeurreneko atzera begirako argazki-erakusketa dago ikusgai martxoaren 21era arte Torre Etxean. Gainera, bihar, martxoak 8, San Juan de Dios eguna, oroitzapenezko Eukaristia ospatuko da ospitaleko eleizan, Amador Fernandez San Juan de Dios ordenako probintziala buru dala eta Sergio Buiza lurralde bikarioa be bertan izango da. 

07.03.2024

"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" erakundearen txostena

"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoak munduko asktasun erlijiosoari buruz prestatu dauan txostena aurkeztuko dabe gaur 19:30etan eskolapioen ikastetxean (Errekalde zum., 19. Bilbao). Ekitaldian izango dira Kerman Lopez Bilboko bikario nagusia, A. Jean Boniface Somda Furkina Fasoko abadea eta Jose Maria Gallardo Villares "Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoko zuzendaria.  

06.03.2024

Nely Ramon, alkarteei 'bizirik' eutsiz

Nely Ramon da matxoaren 8an, barikuz, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Bere senarra 2000ean etorri zan Bilbora Ekuadorretik eta bera urtebetera. Beranduago, bost seme-alabak etorri ziran. Bizilekua bilatzeaz gainera, parrokia bilatu eben, "beti izan nazalako fededuna eta fedea ospatzera norabait joan beharra neban". Alde Zaharrean, umeei eskola-laguntza eskaintzen deutsen Caritas Bizkaia erakundearen 'Tximeleta' egitasmoaren bitartez lortu eban eta San Anton elizara joaten hasi zan. Katekista lez hasi zan eta ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei abegi …

06.03.2024

Garizuma-aldiko berbaldiak: Jaime Asenjo Begoñan eta Carlos Olabarri Karmeneko Ama parrokian

"Garizuma-aldia eta parkamenaren sakramentua" gaiaren inguruan jardungo dau bihar, Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Bilboko Eleizbarrutiko zuzendariak, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian (PB) Garizuma-aldian egiten diharduen saioetan. Beste alde batetik, gaur arratsaldeko 18:00etan, Jaime Asenjo Echaniz abadeak jardungo dau Begoñako basilikan. 

05.03.2024

Bilboko gotzaina, Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente

Osoko Bilkurak Bilboko gotzaina izendatu dau, 40 botogaz eta lehen bozketan Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Batzordeko presidente. On Joseba Segura prest agertu da bere bizitzan "oso garrantzitsua" izan dan esperientziari erantzunkizun barri honen bidez "beste era batera" jarraipena emoteko. Orain arte, Bilboko gotzaina Ekonomia eta Sostengatzerako Batzordeko arduradun izan da eta, aurrerantzean, eginkizun barri hau izango dau Gotzainen Batzarrean.  

05.03.2024

Susana Mallo interprete irribarretsua keinu-hizkuntzan

Susana Mallo Jesusen Mirabeen ordenako monja da. Martxoaren 8an, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dau beste zazpi emakumegaz batera. Bere esanetan, "bekaizkeriaz" egin zan monja, ahiztak ezagutu ebazanean, "zoriontsu eta aske" ikusten ebazalako. Sasoi horretan, asetuta ebazan beharrizan materialak, baina ez zan oso zoriontsu sentitzen. Madrildar hau 2010ean iritsi zan Bilboko komunitatera eta harrezkero laguntasuna eskaintzen deutse gaixoei Bilboko erietxean. Bere ama gorra da eta etxean "naturaltasunez" bizi izan dabe egoera hori. Katedraleko Eukaristietan keinu-hizkuntzako …

05.03.2024

Meza kantatua Jatorki abesbatzagaz, zapatuz, Begoñan

Begoñako Andra Mari basilikan ospatuko da datorren zapatuz, martxoak 9, goizeko 11:00etan, hiru ahots mistoko Missa Secunda Pontificalis dalakoa, Miriam Cepeda basilikako organista titularrak lagunduta, interpretatuko dauan Jatorki abesbatzaren kontzertua. 

05.03.2024

Agustin Ortiz eta Josu Jimenez Etxabe klaretarren Garizuma-aldiko berbaldiak

Garizuma-aldiko ekitaldien brruan, Agustin Ortiz klaretar fraileak "alkarte abegitsu eta barneratzaile" izatearen inguruan jardungo dau gaur Gernikako andra Mari parrokian, 19:30etan. Berbaldi hau, euskeraz izango da. Beste alde batetik, datorren zapatuz, Garizuma-aldiko erretiroa ospatuko dabe Torre Urizar Pastoral Barrutian, hain zuzen be, San Luis Beltran parrokian, 10:30etatik 13:00era, A. Josu Jimenez Etxabe klaretar misiolari eta Larraona Kolegio Nagusiko kapilauak gidatuta.

Emaitzak orrialdeka