14-06-2024 Viernes, X semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 113 )
 

Barriak

Etiquetado como: Afrika

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1203 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
01.01.2023

Urte barrian, sail barriak Eleizbarrutiko aldizkarian

Argitaratu da Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren 290. alea formatu digitalean. Urteko lehenengo aleak sail barriak ditu: Bizkaiko ermitak, arrosa-leihoak gure eleizetan, emakumeen eta itsasoaren arteko hartu-emona, liturgia apaingarriak, osoko ekologiari buruzko atala, ebaki eta orri-markatzaile lez erabili daitekena. 2023an, Artxiboak alkarlanean jarraituko dau eta, kasu honetan, Egitasmoaren lau hankei lotutako agiriak aurkezten ditu: zerbitzatu, iragarri, ospatu eta alkartea. Eleizbarrutiko Liburutegiko Jaime Lopez Egilazek Biblia mutua ezagutzera emoten dau.

31.12.2022

Urtekoak. Begirada 2022ari

2022a, urte bete-betea izan da. Askotarikoak izan dira barriak, positibo eta negatiboak, itxaropenez betetakoak eta bakarrik Jaunaren Argiak urratu leiken iluntasunean murgiltzen gaituen barri baltzak. Hurrengo bideoan, urteko barrien laburpena jasoten da, bizkeliza.org orrialdean agertu izan diran barririk nabarmenenak bilduz. Urte barri on!

30.12.2022

"Errege-opil solidarioaren" 3.500 zati banatuko dira urtarrilaren 5ean, Bilbon

Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak eta Ana Sofi Telletxea erakunde horretako ikerketa eta garapenerako arloko arduradunak "Errege-opil solidarioaren" ekitaldia aurkeztu eben atzo. Errege-opila urtarrilaren 5ean, eguenez, banatuko da Bilboko Plaza Barrian. Aurtengo gozoki solidarioak 600 kilo pisatuko ditu eta ohiko errezetaz egingo da. Prestaketan, 350 kilo irin, 63 kilo azukre, 92 kilo gurin, 110 dozena arrautza, 30 litro laranja-lore ur, 33 kilo legamia, 50 kilo fruta azukreztatu apaintzeko eta 7 kilo gatz erabiliko dira.

30.12.2022

Eleizak Familia Santuaren, "maitasunerako bokazinoaren sorlekuaren" eguna ospatzen dau gaur

Gaur, Familia Santuaren Eguna ospatzen dogu, aurton, "Familia, maitasunerako bokazinoaren sorleku" goiburua ardaztzat hartuta. Gure Eleizbarrutian, Familiarako saila Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzaren barruan dago. Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzain Azpibatzordeak argitaratu ditu egun honetarako lagungarriak, besteak beste, Gabonetan familian otoitz egiteko liburuxka.

29.12.2022

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren aldi barria

Egitasmoa nork bere egin eta garatzeko kurtso honetan egin izan dan irakurketaren ostean, urtarrilaren 10ean zabalduko da eremu bakotxean egingarri lez zehaztu diran ekintzak jasoteko epea. Bikaritza nagusitik dei egin dabe webean -aitatutako egunetik aurrera erabiliko da- prestatutako orrian irauli daitezan dalako arlo horretan garatzen diharduen eta aurrerantzean garatuko dabezan ekintzak. Otsailaren 22a, Hausterre eguna, izango da erantzunak jasoteko azken eguna.

28.12.2022

Bizkaia isilik bilkuren balantzea

Gaur arratsaldez ospatuko dabez 'Bizkaia isilik' bilkura isilak, urte honetako azkenak.Hilaren azken eguazten guztietan lez, gaur be etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatzeko batuko dira.Ohiko lekuetan egingo dira bilkurak, 19:30etan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan, metroaren ondoan. Urteko azken bilkura honetan, etorkin eta errefuxiateun Giza Eskubideen urraketen ingurukoak gogoratu …

27.12.2022

Hasi da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan

Gaur hasi eta hilaren 30era arte -martitzenetik barikura-, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara, lan-kanpamentua, "Jainkoaren esperientzia bazterketaz jantzitako eremuan", ospatuko da Basauriko kartzelan, Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik antolatuta. Joan dan maiatzean ospatu zan era honetako azken lan-kanpamentua.

26.12.2022

Josetxu Canibe hil da: Misinoa, alkartasuna eta komunikazinoa

Atzo hil zan Bilbon, 88 urteko zala, Josetxu Canibe Berganza abadea. Bihar -martitzena-, Arabako bere jaioterrian hobiratuko dabe eta bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna eguaztenez, abenduak 28, ospatuko da Bilboko Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, 19:00etan.

26.12.2022

Gabon-ospakizunak Eleizbarrutian

Ondoren, Eleizbarrutiko askotariko azken jardueren barri emongo dogu.

26.12.2022

Eskarien gehitzea Eleizbarrutiko Artxiboan, Oroimenaren Lege barria dala-eta

Gizaldi honetan, oroimen historiko edo demokratikoko askotariko prozesuak ireki dira gerra zibilean edo diktadura frankistan jazarpena edo indarkeria jasan ebenei autortza adierazoteko edo euren aldeko neurriak ezartzeko. Guzti hori hainbat legetan islatu da: Oroimen Historikoaren Legea (abenduaren 26ko 52/2007 Legea), oraintsu aldarrikatutako urriaren 19ko 20/2022 Legeak,Oroimen Demokratikoarenak, indargabetutakoa.