Barriak
Etiquetado como: Afrika
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Alkartasunezko kontzertua "aitzur bat Afrikarako" kanpainaren alde, San Bizente eleizan
Abokatutzaren Bizkaiko Kolegio Itzaltsuaren Abesbatzak alkartasunezko kontzertua eskainiko dau datorren astelehenez, abenduak 22, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian, Sarrera, doan da eta "aitzur bat Afrikarako" kanpainari lagundu gura deutsenek urteeran egin ahal izango dabe.
Gabon on, Kongoko E.D.tik
Xabier Goikouria bizkaitar misiolariak 58 urte daroaz Kongoko Errepublika Demokratikoan. Urteak joan, urteak etorri, makina bat egitasmo jarri dau martxan, beti be egoera eskasenean dagozanak, zailtasun gehien dabenak, lehenetsiz. Xabier beti dago lanerako prest, dana emonez eta hemendik jasoten dauan laguntza guztia eskertuz. Bere esanetan, "atzealdearen laguntzagaz, …
Kurtsoko lehenengo meza afrikarra, San Anton eleizan
Atzo ospatu zan afrikar alkartearen kurtsoko lehenengo Eukaristia. A. Roland eta A. Pierre Marie senegaldar alkarteko kideak izan ziran buru eleizkizunean. Gogoan izan eben A. Agustin Podkaren ama, oraintsu hil dana.
Misino-lekukotasuna Kongoko EDtik
Berrizko Mesedetako Misiolariek asteotan Berrizen ospatzen diharduen XVII. Kapitulu Nagusia aprobetxatuz, hiru partaide Bilbon izan ziran zapatuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko Mufunga, Likasi, Bunkeya eta Kanseniako misinoei laguntzen deutsen hogei lagun ingurugaz.
Afrikar alkarte katolikoak Eukaristia eta batzarra ospatu ditu
Hilaren lehenengo domekaz ohikoa danez, atzo Bizkaiko afrikar alkartearen batzarra ospatu zan. Alkarteko kideak batu ziran, "Bizkaiko afrikar alkartearen bizitzaren inguruko kontu garrantzitsuak lantzeko, pastoral eta gizarte jarduerak programatzeko eta beste hainbat kontu interesgarriren inguruan jarduteko, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren erronkak kontuan …
X. Goicouría: “Kongon gertatze dana, ikusi ezik, ezin da ulertu”
Xabier Goikuriak, Kongoko Errepublika Demokratikoan 58 urte darozan misiolariak, gutuna idatzi deutso Bilboko gotzainari herriade haretara egin barri dauan bisitagaitik eskerrak emonez. Misiolariaren esanetan, bidaia hau eginez, gotzainak "Kongoko EDan bizi daben egoera zuzenean ezagutzeko aukera izan dau". Esker ona adierazo deutso, gainera, herrialdeko kobalto-meategietako …
Gotzainak Kongoko EDko kobalto-meatzetan umeek jasaten daben esplotazinoa salatu dau
On Joseba Segura Bilboko gotzainak Kongoko EDa bisitatu eban ekainaren amaieran. Hamabi egunez, herrialde zabal honen -afrikar kontinenteko bigarren herrialderik handiena- zati bat bisitatu eban Iñigo Iriarte misiolaria bidelagun ebala. Euskal Eleizbarrutietako misiolariek hainbat hamarkadatan lagundu eta makina bat egitasmo martxan jarri izan dabe bisitatu ebezan …
Jose Angel Agirre Mendatako frailea Afrikara bueltatuko da
Jose Angel Agirre Mendatako jaberiar frailea datorren barikuz, uztailak 7, bueltatuko da Txadera (Afrika). Kortezubin dagoan jaberiarren seminarioan egin eban batxilergoa eta Gernikako institutuan jarraitu eban gero ikasten. Teologia-ikasketak Madrilen egin ebazan. Sierra Leonan hasi zan bere misino-esperientiza eta handik ihes egin behar izan eban gerra zala-eta. Han, …
Afrika-Ermua jardunaldia
Gaur eta bihar, Afrika-Ermua VI. jardunaldia ospatuko da, afrikarren taldeek antolatuta eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen eta Immigrazino eta Nazinoarteko Lankidetzarako Udaleko sailak lagunduta.
Alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatuko dau
Urtero, abuztuaren 15etik gertuen dagoan zapatuz, Bilboko eleizbarrutian dagoan alkarte latinoamerikarrak "Virgen del Cisne" dalakoaren eguna ospatzen dau Bilboko Miribilla auzoko Santa Maria Josefa eleizan. Aurton, bederatziurrena bihar -abuztuak 5, eguaztena- hasiko da, 20:00etan, Miribillako parrokian.
Erlejinoen arteko hartu-emona: Alkarte musulman senegaldarraren ospakizuna
Alkarte musulman senegaldarreko Euskadi eta Kantabriako 5.000 kide inguru batu zan atzo Deustuko ibaiertzean. Oroitzapenezko jardunaldi espiritual hau hiru urtez behin ospatzen da Bizkaian eta bertan izan zan Miguel Angel Esnaola erlejinoen arteko hartu-emonerako eleizbarrutiko ordezkaria.
Bermeon, XLI. Musika Astea
Atzo ospatu zan datorren eguenez -abuztuak 6- amaituko dan Bermeoko Musika Asteko lehenengo kontzertua. Sarrera doan da eta aurton bere 70. urteurrena ospatzen diharduan Bermeoko Abesbatzak eskeini eban hasierako kontzertua.
Abuztuak 14: Begoñako Amatxu Erromesaren VI. itsas prozesinoa
Abuztuaren 14an, Mariaren Jasokundearen egunaren bezperan, Begoñako Amatxu Erromesaren itsas prozesinoa ospatuko da. VI. ekitaldi honetan, arratsaldez izango da, ezinbesteko da-eta ordutegia itsasaldietara egokitzea. Arratsaldeko seietan itsasoratuko da Santurtzin, 19:45etan Bilbora heltzeko.
Gaur, organo-jaialdia Arratzun
“Joxe Mari Eguileor” Urdaibaiko Organoak jaialdiaren 22. ekitaldia ospatzen da aurton, organo-musikaren zabalkundearen eta Busturialdea-Urdaibaiko kultur ondarearen zaintzaren aldeko konpromisoa berretsiz. Gaur, iluntzeko 20:00etan, Victor Cruz (baritonoa) eta Fabio Frigatok (organoa) kontzertua eskeiniko dabe Arratzuko Santo Tomas parrokian. Egitarau osoa: hemen.
San Inazioren omenezko meza zuzenean katedraletik
Kerman Lopez bikario nagusia buru dala Santiago katedralean eguerdiko 12:00etan ospatuko dan meza zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Gaur, Loiolako San Inazio Bizkaiko eta Gipuzkoako zaindariaren eguna
Loiolako San Inazio eta bigarren zaindari dan Berriotxoako San Balendin dira Bizkaiko zaindariak. Gaur Loiolako San Inazioren eguna ospatzen dogu.
Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko
Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.
Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte
Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.
Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik
Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez.



