Barriak
Etiquetado como: Afrika
Gotzaina Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean
Bilboko gotzainak Gotzainen Batzarreko Batzorde Iraunkorraren batzarrean parte hartzen dihardu, Madrilen. On Joseba Segura gotzaina Misinoetarako eta Elizakazko Lankidetzarako gotzain batzordeko presidentea da 2024ko martxotik eta, ondorioz, Batzorde Iraunkorreko kide da. 2024-2028 agintaldirako Batzorde Iraunkor hau 25 kidek osotzen dabe: Batzorde Eragileko kideak, gotzain batzordeetako presidenteak eta aurreko karguetan ez dagozan metropoli-artzapezpikuak.
Asteburuan, Gizarte Jubileua Gernikan eta beste hainbat jarduera
Gernikan ospatu zan zapatuz bikaritzaz bikaritza egiten ari dan Eleizbarrutiko GIzarte Jubileuaren laugarren ekitaldia. Goizez ospatu zan Jubileua, 140 lagun inguru batu zalarik eta Kaltzada egoitza jomuga nagusitzat hartuta. Beste alde batetik, Arratiatik Urkiolara urtero egiten daben errogatiba ospatu zan. Gainera, atzo -domeka- klausurako monjen II. topaketa izan zan Elorrion eta Sestao Pastoral Barrutian (PB) zenbait senar-emaztek euren botoak barritu ebezan.
Maitasunaren Eguna ospatuko da Portugaleten
Asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Huesca eta Jakako gotzain barria bilbotarra da
Gaur izendatuko dabe Huesca eta Jakako gotzain "Orden de las Escuelas Pías" dalako kide dan Pedro Aguado Cuesta bilbotarra. Huesako eleiza katedralean ospatuko da gaur goizeko 11:00etan frailearen gotzaingintza eta karguaz jabetzea. Vatikanoak joan dan martxoaren 29an iragarri eban Frantzisko aita santuak egindako izendapena. On Joseba Segura Bilboko gotzainak eleizkizunean parte hartuko dau.
Abadeen ospakizuneko argazkiak
Bizkaiko klausurako monjen batzarra Elorrion
Asteburuan, Hirutasun Txit Santuaren Eguna ospatuko dala-eta, klausurako ordenek "Pro Orantibus" euren eguna ospatuko dabe urtero lez. Horretarako, ekainaren 15ean, domekaz, Bizkaiko klausurako monjen bigarren batzarra ospatuko da monja domingotarren Elorrioko komentuan -lehenengoa iaz izan zan, Durangon-. Goizeko 11:30etan ospatuko da Eukaristia, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala.
Ospakizuna abadetzari eskainitako bizitzengaitik
Bilboko eleizbarrutiko hainbat abadek euren abadegintzaren urteurrenak ospatu dabez. Horretarako, hiru ekitaldi nagusi ospatu dira: Bilboko semea dan Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainaren berbaldia; Eukaristia Begoñan, Bilboko gotzaina buru dala eta bihar Finlandiarako bidea hartuko dauan gotzaina partaide dala eta senide bazkaria.
Abadeen urteurrenak ospatzeko Eukaristia, zuzenean
Bilboko eleizbarrutiko hainbat abade eta frailek euren abadegintzaren urteurrena ospatuko dabe gaur. Goizean, Raimo Goyarrola Helsinkiko gotzainak berbaldia eskaini dau gogarte etxean. Bilboko gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan eta zuzenean jarraitu dateke web honen bidez.
Gernikako Kaltzada egoitza izango da Gizarte Jubileuaren hurrengo gunea
Frantzisko Aita Santuak deitu eban Jubileua dala-eta. Bilboko eleizbarrutian Gizarte Jubileua ospatzen ari da martxoan hasita, bikaritzaz bikaritza hainbat egitasmo ezagutzera emoteko. Barakaldoko gizarte jantokira (I. bikaritza) egin zan erromesaldia lehenengo, gero, Durangoko Etxepelera (IV. bikaritza) eta, azkenik, Getxoko Argia fundazinora. Etzi -ekainak 14, zapatua-Gizarte Jubileua Gernikan (V. bikaritza) ospatuko da. Goizeko 10:30etan san Frantzisko parrokian ekitaldiari hasiera emon ondoren, bertaratutakoak erromesaldian joango dira Kaltzada egoitzaraino, bitarteko hau ezagutzeko. …