15-11-2024 Viernes, XXXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 117 )
 

Barriak

Etiquetado como: Getxo

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1469 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
03.04.2023

“Hauxe da gure fedea, kalera entzutera atara eta itxaropen-haziak ereiten dituana"

"Bizitza betea izan behar dogu xede, eta betetasun hori lortzeko zoritxar eta nekeak be bizitzen jakin behar dogu".

On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatu zan atzo Santiago katedralean Erramu-domekako Eukaristia. Bere homilian, gotzainak, besteak beste, zera esan eban: "Kristauok ez dogu prozesinoa espaloitik edo bankuan geldirik eserita ikusi gura. Kontaketaren pasarteetan sartu egin gura dogu, pertsonaien jarrerak ikusi, egoera horreetako bakotxean ze jarrera izango geunken, ze erantzun emongo geunken geure buruari galdetu". Eukaristia osorik: hemen.

03.04.2023

Autorpena Karidadearen Alabei, Zallan

Apirilaren 1ean, zapatuz, Enkarterrietako Mankomunitateak autorpena egin eutsen Gueñeseko Sortze Garbia ikastetxean atondutako zentroko Karidadearen Alabei, hainbat hilabetez Ukrainatik etorritako lagunei eskaini deutsen abegiagaitik. Sor Alicia ikastetxeko nagusiak jaso eban autorpena alkartearen izenean. Asteburuan Gueñesen ospatu diran Eukaristietan, monjek egiten diharduen lanaren garrantzia nabarmendu da.

03.04.2023

Gazte eta familia ugari Erramu-domekako ospakizunean, Barakaldoko San Jose parrokian

Atzoko egunez, era berezian ospatu eben Erramu-domeka Barakaldoko San Jose parrokiako familia meza, katekesiko familien eta Eleizalde taldeko (Eskaut taldea) eta DEADAR parrokiako taldeetako gazteen partaidtza zabalaz.

03.04.2023

Gaur, Bilbon, Nazaretarraren prozesinoa

Nazaretarraren prozesinoa Bilboko Asisko San Frantzisko parrokiatik ('Quinta parroquia') atarako da gaur 20:30etan eta inguruko hainbat kale zeharkatuko ditu Mariaren Bihotza plazan amaitu aurretik. 

02.04.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
01.04.2023

Domingo de Ramos, desde la catedral, mañana en directo, en esta web

Mañana Domingo de Ramos, Mons. Joseba Segura presidirá la Eucaristía en la catedral de Santiago, a las 12:00 del mediodía. Será emitida en directo a través de esta web, así como desde la emisora diocesana Radio Popular-Herri Irratia y de Telebilbao.
01.04.2023

Alkarren Barrin, otoitzaldiaren biharamuna

Gaur, apirilak 1, Komunikazinorako Eleizbarrutiko Sailak Alkarren Barri aldizkariaren argitalpen digitala kaleratu dau. Apirilari dagokion 293. alean, Eleizbarrutiko barri nabarmenak jasoten dira, besteak beste gotzainak Bilboko Kofradien Ermandadeari Aste Santua dala-eta bialdu deutsen mezuaren pasarte batzuk eta Ermandadeko presidente izendatu barri daben Luis Olaortuari egindako alkarrizketa. Sexu gehiegikerien biktimen alde Bilboko Eleizbarrutian egin dan otoitzaldiaren ostekoak be jasoten dira, Josu Lopez Villalba katedraleko ospakizunean gotzainaren ondoan ospatzaile izan zan abade eta …

31.03.2023

15 prozesino atarako dira gaurtik hasita Bilboko kaleetara

Datozan egunetan, Aste Santuko prozesinoak egingo dira Bilboko kaleetan. Gaur, Doloretako barikua, lehenengo prozesinoa atarako da, hain zuzen be, Nekaldiaren kofradiaren Doloretako Ama Birjinarena; Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko da, 20:30etan. 

30.03.2023

Bilboko Aste Santua Kultur Ondare Immaterial izendatzeko beste urrats bat

Kofradien Ermandadeak esker ona adierazo dau Bilboko Udalbatzak gaur onartu dauan proposamenagaitik: Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare Immaterial izendatu daiala Bilboko Aste Santua. Horretarako, gutuna bialdu deutso Bilboko Udalari, proposamenaren alde egin daben talde politikoei eskerrak emonez euren "sentiberatasunagaitik". Horregaz batera, ebazpen honek kofradiakideen eta "bilbotar askoren irrika, ametsa" beteten dauala adierazo dabe. Kaleratu daben oharrean jasoten danez, mozinoagaz, Bilboko ohiturarik zaharrena, "469 urtez bilbotarren ona egiten diharduen ondare espiritual eta …