Barriak
Etiquetado como: EBI
Gazte eta familia ugari Erramu-domekako ospakizunean, Barakaldoko San Jose parrokian
Atzoko egunez, era berezian ospatu eben Erramu-domeka Barakaldoko San Jose parrokiako familia meza, katekesiko familien eta Eleizalde taldeko (Eskaut taldea) eta DEADAR parrokiako taldeetako gazteen partaidtza zabalaz.
Gaur, Bilbon, Nazaretarraren prozesinoa
Nazaretarraren prozesinoa Bilboko Asisko San Frantzisko parrokiatik ('Quinta parroquia') atarako da gaur 20:30etan eta inguruko hainbat kale zeharkatuko ditu Mariaren Bihotza plazan amaitu aurretik.
Gotzaina buru dala ospatuko dan Erramu-domekako eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Santiago katedraletik
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Domingo de Ramos, desde la catedral, mañana en directo, en esta web
Alkarren Barrin, otoitzaldiaren biharamuna
Gaur, apirilak 1, Komunikazinorako Eleizbarrutiko Sailak Alkarren Barri aldizkariaren argitalpen digitala kaleratu dau. Apirilari dagokion 293. alean, Eleizbarrutiko barri nabarmenak jasoten dira, besteak beste gotzainak Bilboko Kofradien Ermandadeari Aste Santua dala-eta bialdu deutsen mezuaren pasarte batzuk eta Ermandadeko presidente izendatu barri daben Luis Olaortuari egindako alkarrizketa. Sexu gehiegikerien biktimen alde Bilboko Eleizbarrutian egin dan otoitzaldiaren ostekoak be jasoten dira, Josu Lopez Villalba katedraleko ospakizunean gotzainaren ondoan ospatzaile izan zan abade eta …
15 prozesino atarako dira gaurtik hasita Bilboko kaleetara
Datozan egunetan, Aste Santuko prozesinoak egingo dira Bilboko kaleetan. Gaur, Doloretako barikua, lehenengo prozesinoa atarako da, hain zuzen be, Nekaldiaren kofradiaren Doloretako Ama Birjinarena; Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko da, 20:30etan.
Bilboko Aste Santua Kultur Ondare Immaterial izendatzeko beste urrats bat
Kofradien Ermandadeak esker ona adierazo dau Bilboko Udalbatzak gaur onartu dauan proposamenagaitik: Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondare Immaterial izendatu daiala Bilboko Aste Santua. Horretarako, gutuna bialdu deutso Bilboko Udalari, proposamenaren alde egin daben talde politikoei eskerrak emonez euren "sentiberatasunagaitik". Horregaz batera, ebazpen honek kofradiakideen eta "bilbotar askoren irrika, ametsa" beteten dauala adierazo dabe. Kaleratu daben oharrean jasoten danez, mozinoagaz, Bilboko ohiturarik zaharrena, "469 urtez bilbotarren ona egiten diharduen ondare espiritual eta …
Prozesinoetako martxen kontzertua Joan Santuak eleizan
Bilboko Udal Bandak uriko Alde Zaharrean dagoan Joan Santuak eliezan jardungo dau bihar -barikua, arratsaldeko zazpietan. "Barrentasuna" goiburuaren haritik, prozezinoetako martxak joko dabez.
Julio Gomezen berbaldia, bihar, San Frantzisko Xabier parrokian
Pertsona nagusien akonpainamendurako Abando-Albia Pastoral Barrutiko taldeak 25. urteurrena ospatzen dihardu eta, hori dala-eta, berbaldia antolatu dau biharko -martxoak 30-. Julio Gomez Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko zainketa aringarrietako medikua izango da hizlaria eta "hartu, lagun egin eta osatu. Munduan egoteko modu bat" goiburuaren haritik jardungo dau, San Frantzisko Xabier parrokian (Juan Ajuriagerra, 42. Bilbao), jakin-mina daben guztien aurrean.