Barriak
Etiquetado como: Deustu
Indarkeria eta gerretatik ihes egiten diharduen emakumeak, protagonista 'Bizkaia isilik' bilkura isiletan
Beste behin be, hilaren azken eguaztenez, bilkura isilak ospatuko dira 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik. Bilkura horretan etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatuko dabez, ohiko lekuetan eta orduan -19:30-: Bilbon, Arriaga plazan; Protugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan eta Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan). Hilabete hontetako bilkuran, euren etxeak itzi eta eurentzat eta euren familientzat bizimodu hobea bilatzera atara diran …
Agus Barandiaran trikitilariak joko dau 'Jazotakoa jaso' sarien banaketa
Datorren barikuz, martxoak 31, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketako sariak banatuko dira Somorrostro ikastegian. EBI sarean dagozan Eleizbarrutiko ikastetxeek parte hartzen dabe bideoklipen lehiaketan eta VI. ekitaldi honetako jaialdiko gonbidatu nagusia 'Korrontzi' taldeko Agus Barandiaran izango da. Goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina izango da buru eta Javier Onaindia Eleizbarrutiko irratietako zuzendariak jardungo dau aurkezle-lanetan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez eta sareko hamazazpi ikastetxeek parte hartuko dabe. Aurton …
Debabarrena orfeoiaren kontzertua Ermuan
Debabarrena orfeoia 2016an sortu zan eta 25 lagunez osatuta dago. Debabarrena orfeoiak ontzertua eskaini dau Ermuko Santiago Apostolua parrokian, askotariko estiloetako kantu herrikoiak interpretatuz, "Besarkadak" goiburua izan dauan emonaldian. Jose Miguel Laskurain zuzendariak azaldu dauanez, pandemia atzean itzi eta emonaldi hau antolatu dabe, benetan falta jakuna, "alkar besarkatu", gogora ekarteko.
Angel Romero abade "laguntzaile eta arretatsua" hil da
Angel Romero Garcia Eleizbarrutiko abadea joan dan domekan hil zan Santurtzin, 88 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -martxoak 29, eguaztena- ospatukoda, arratsaldeko zazpietan, Santurtziko Sortze Garbia parrokian, Sergio Buiza I. bikaritzako lurralde bikarioa buru dala.
Gizakundea eleizan ospatuko da "Bilbao Eleiz Artea" zikloa
Festival BAS - Bilbao Arte Sacro jaialsiaren ekitaldi barria ospatuko da martxoaren 31tik apirilaren 4ra. Bilboko udalak antolatzen dauan jaialdiaren aurtengo ekitaldian 5 konzertu ospatuko dira Gizakundea eleizan, "Sonos mundi" (munduko soinuak) goiburuaren haritik. Kontzertu guztiak 19:30etan hasiko dira eta sarrerak Arriaga antzokiko leihatilan www.teatroarriaga.eus orrialdean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eskuratu ahal izango dira 8 euroren truke.
600 lagun inguruk esku-hartzen dihardu Ebanjelizatze-egitasmoan
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak eskatuta, barriro zabaldu da, oraindik egin barik egozan errealidadeek, hausnarketa egin eta ekintzak zehaztu eta Bilboko Eleizbarrutian martxan dan Ebanjelizatzearen Egitasmoari gehitu deioezan. Martxoaren 11n batzartu zan Kontseiluak ordura arte jasotako erantzunen irakurketa kritikoa egin eban. Marije Calvo Egitasmorako Batzorde Teknikoko kideak hainbat datu eskaini eban: partaide-kopurua -600 inguru-, 45 talderen erantzunak eta erantzun gehienak -%23,51- Pastoral Barrutietatik. Orria hemen.
500 gazte inguruk BIka Eguna ospatu dau Bilbon
"Jesusen antzera, arraunean itsaso zabalera" goiburuaren haritik batu zan atzo, III-VII Bilboko bikaritzetako10 eta 18 urte bitarteko 500 gaztetxo eta gazte inguru, Artxandape Pastoral Barrutian (PB) -aurtengo gonbidatzailea., Bika Eguna ospatzeko. Datorren kurtsoan, San Inazio Pastoral Barrutiak (PB) hartuko dau ardura hori.
Garizuma-aldiko erretiroak Bilbon eta Barakaldon eta kulturarteko Kurutze-bidea
Asteburuan, Garizuma-aldiko erretiroak ospatu dira Eleizbarrutiko hainat lekutan. Zapatuz, Bilbon, Eloisa Bracerasek gidatu eban "Ahultasunean lagun egin" erretiroa. Barakaldon, Carlos Bargos arduratu zan Itxaropenaren Ama parrokian garatu zan saioaren gidaritzaz. Gainera, 200 lagun inguruk parte hartu eban Kulturarteko Kurutze-bidean, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian.