Barriak
Etiquetado como: Adiskidetzea
Balance positivo de la visita de la Comisión Permanente de Acción Católica
Misino-kanpainen kartelen erakusketa katedralean
Euskal Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurrena dala-eta, Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutiek denporaldi honetan egin izan diran kanpainetarako kartelen erakusketa ibiltaria -10 panelez osatuta dago- antolatu dabe. Egunotan, Bilboko Santiago katedraleko klasustroan dago erakusketa hori eta datorren apirilaren 16ra arte ikusi ahal izango da kokapen horretan.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Txomin Bereciartua, gizarte, kulruta eta pastoral ekimen askoren bultzatzailea
Eguenez hil zan Bilbon Txomin Bereciartua Aramburu Eleizbarrutiko abadea, 92 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren astelehenez, martxoak 27, ospatuko da, 19:00etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian.
Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Ekintza Katoliko Orokorreko Batzorde Iraunkorra bisitan izan da Eleizbarrutian. Lehengo iragarpenerako egitasmo barria aurkeztu dabe Bilbon: cuatro40.
“Otoitzaldi honek ez dau ezer itxi gura”
Gaur, Bilboko Eleizbarrutiak otoitzaldia ospatu dau sexu gehiegikerien biktimen oroimenez. Ekitaldi soila izan da eta sentimentuz betetakoa. On Joseba Segura gotzaina izan da buru eta Josu Lopez Villalba abade eta biktima be ospatzaile izan da. Eleizkizunean, plaka aurkeztu da, gure Eleizan sexu gehiegikerien biktima izan diranen oroimenez. Plaka hori katedraleko klaustroko hormetan zintzilikatuta geratuko da. Olibondoa da aurkeztu dan bigarren sinboloa. Hainbat biktimaren lekukotasuna be entzun da ekitaldian.
Sexu gehiegikeriak jasan dabezanen aldeko otoitzaldiaren irudien galeria
Atzo, Bilboko Santiago katedralean otoitzaldia egon zan sexu gehiegikerien biktimen alde. On Joseba Segura gotzaina buru zala eta Josu Lopez Villalba abade lagun ospakizun hunkigarria egin zan. Batez be biktimek hartu eben protagonismoa. Gaur zintzilikatu dabe Santiago katedraleko horma baten gure Eleizan izan diran sexu gehiegikerien biktimen oroimenezko plaka.
Sexu gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur, Bilboko Santiago katedralean, gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldia ospatuko da, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
"Txiki honeetako bati egin zeuntsena, neuri egin zeunsten"
Bilboko katedralean ospatuko dan otoitzaldian, sinbolo bi nabarmenduko dira. Alde batetik, "gure Eleizan sexu gehiegikerien biktima guztien oroimenez", eta Bibliako txatal bat idatzita dauala, klaustroan jarriko dan plaka. Eta bestetik, Derioko 'Seminarioa' eraikinaren inguruan dagoan Adiskidetasunaren Basoan landatuko dan olibondoa. Otoitzaldia, arratsaldeko seietan hasiko da eta web orrialde honen bidez zuzenean ikusi daiteke.
Sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegia Serena Noceti teologo italiarrak gidatuta
Serena Noceti teologo italiarrak sinodo-seneko Eleizari buruzko mintegian parte hartu eban atzo arratsaldez. Eleizbarrutian garatzen diharduen mintegi hau, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) eta Laikotzarako Idazkaritzak koordinatzen dabe. Noceti, doktore da teologia dogmatikoan , teologia sistematikoko irakasle Erlejino Zientzien Forentziako Goi Institutuan, emakume teologo italiarren koordinadoraren bazkide-sortzailea eta Alkarte Teologiko Italiarreko presidenteordea. Gaur, soldatapeko pastoral mandatua daben laikoei zuzendutako saioa, sinodo-seneko Eleizari eta …