Barriak
Etiquetado como: Propagandistas
Eskaut gazteria eta Caritas, Gorka Deunaren egunean
Datorren domekaz, apirilak 23, Bizkaiko eskautek euren eguna ospatuko dabe Bilboko Avril mendian. Bi mila eta bostehun eskaut inguru batuko da Gorka Deuna ospatzeko. Aurtengo ospakizunak badau berezitasun bat, izan be, Bizkaiko Caritasek bat egingo dau eskautakaz 'mundu hobearen alde' lan egiteko asmoagaz.
Roberto Casasen berbaldia fedearen zabalkundeari buruz, Iruñan
Roberto Casas Andrés Eleizbarrutiko diakono eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak berbaldia eskainiko dau bihar -apirilak 19, eguaztena-, 19:30etan, Iruñako Kurutze Plaza Institutuko aretoan. "Zer gertatzen ari da fedearen zabalkundeaz? Diagnostiko, erronka eta lagungarriak aurre egiteko" goiburuaren haritik jardungo dau Casasek Foro Gogoa (Cristianismo y Mundo actual) dalakoak antolatutako biharko ekitaldian.
Eleizbarrutiko ordezkaritza ahalmen-urritasunaren arloko arduradunen biltzarrean, Madrilen
Gotzaina, Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran
Gaurtik barikura arte -apirila 21- ospatuko da Espainiako Gotzainen Batzarraren 121. Osoko Bilkura eta On Joseba Segura Bilboko gotzaina be bertan izango da. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako artzapezpiku, kardinal eta EGBeko presidenteak eta Mons. Bernardito C. Auza nuntzio apostolikoak emongo deutse hasiera biltzarrari.
Pasiotar monjen probintzia-talde barria
Eguenetik domekara, Kurutzeko San Pauloren Pasiotar Monjek euren kapitulu probintziala osatu dabe Berrizko Mesedetako Misiolarien gogarte etxean.
150 lagun inguruk ospatu dabez batera Pazkoa eta Ramadana
Otoitzaldiaren ostean, Iftar –baraua eten- konpartitu eben Ramadan eta Pazko-aldiak berezko dabezan jai eta senidetasunaz jantzitako mahaiaren inguruan.Unas 150 personas musulmanas y cristianas, en su mayoría jóvenes, se congregaron la tarde-noche de este pasado viernes 14 de abril, en el colegio de los Escolapios, en Bilbao, convocados por Fivasco (Federación Islámica del País Vasco), Onda Euskadi, la mezquita de Rekalde, la Fundación Ellacuría y la Delegación para el diálogo interreligioso de la diócesis de Bilbao. Los asistentes tuvieron oportunidad de reflexionar y compartir …
Batxilergoan aurre-matrikula egin daiteke apirilaren 21eraino EBI sareko Eleizbarrutiko ikastetxeetan
Ikastetxe gehienetan, gaur itzuliko dira ikasleak ikasgeletara Aste Santuko oporraldia amaituta. Datorren barikura arte -apirilak 21- egongo da zabalik Batxiergoan aurre-matrikula egiteko epea, ikastegiotan: Somorrostro, Begoñazpi, San Viator, Avellaneda, San Fidel eta La Inmaculada, EBI Elizbarrutiko Ikastetxeak sarean. Aurre-matrikula, ikastetxean bertan, online, telefonoz, emailez edo Eusko Jaurlaritzaren bidez egin daiteke. Gehiago jakiteko eta hartu-emonerako: hemen
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Eleizbarrutietako Misinoen urteurreneko erakusketako panelak, eskuragai
Euskal Eleizbarrutietako Misinoek hainbat jarduera egiten dihardue 75. urteurrena ospatzeko. Askotariko ekitaldiak antolatu dabez eta bat baino gehiago martxoan garatu dan Misinoen kanpainaren barruan ospatu dabe eta bada datozan hilabeteetan egingo dan jardueraren bat. Misinoetarako Bilboko Ordezkaritzatik jakinarazo dabenez, urteurrenari buruzko panelak eskuragai dira, norbaitek jarduera edo ekitaldiren batean erabili gura izan ezkro. Zazpi hamarkada ingurutan, misino-egunetan erabili izan dan hainbat kartel jasoten daben 10 panelez osatuta dago. Eskaria egiteko, 94 401 36 99 telefonora …
Monja pasiotarren kapitulu probintziala Berrizen eta fraile karmeldar oinutsen probintzial barria
Monja pasiotarrek atzo -eguena- emon eutsen hasiera XV. Kapitulu Probintzialari Berrizen. Domekara arte -apirilak 16- iraungo dau "'Memoria Passionis' dalakora deitu eta sagaratuak izatearen poza" goiburuaren ildotik egiten diharduen biltzarrak. Beste alde batetik, A. Jon Korta Arcelus aukeratu dabe Nafarroako San Joakin Probintziako Probintzial Nagusi, Larreako (Zornotza) Gogarte Etxean, apirilaren 12an egin eben kapitulu-saioan.