19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 13 )
 

Barriak

Etiquetado como: Seminarioa Eraikina

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1067 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
04.03.2024

Asteburuko irudiak

"Jazotakoa jaso" bideoklipen lehiaketako sari-banaketa; Juanjo Elezkanoren "Txori kantari" diskoaren aurkezpena Gernikan; First Lego League lehiaketa eta erretiroak, heziketa-saioak..., ospatu dira, besteak beste, asteburuan. Hona hemen hainbat irudi:

04.03.2024

Harribide fundazinoaren aurkezpena Gernikan

Sendotza egingo daben Gernikaldeko taldearen eskutik, atzo -domeka-, Harribide fundazinoa aurkeztu zan Gernikaldea, Arteaga eta Gernikako San Bartolome-Mertzede parrokietan. Fundazinoaren helburuak eta eginkizunak ezagutzera emon ebezan, hau da, bizilekurik ez daben gazteei laguntza emon, heziketaren bidez lana eta egoiza aurkitzeko bidean jarriz. Hasieratik Harribide fundazinoa sustatu dauan Jose Alberto Vicente abadeak azaldu dauanez, "gaur egun 60 gazte ingururi eskaintzen deutsagu arreta pisuetan, baina batzuk parrokiako kaperan hartu doguz, eta bostek lurrean lo egin behar izan dabe".

04.03.2024

Bilboko gotzaina Espainiako Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran da

Gaurtik barikura arte -martxoak 8- ospatuko da Madrilen Espainiako Gotzainen Batzarraren (EGB) 124. Osoko Bilkura eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. Egunotan, Batzarreko kargu guztiak arrituko dira, bost urterako agintaldia dauan Idazkari Nagusiarena izan ezik. 

03.03.2024

Aintzane Monteverderen konpromisoa 'San Nikolas zabalik' dalakoagaz

'San Nikolas zabalik' alkarteko presidentea da eta martxoaren 8an Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat da. Bere lan-ibilbidean hartu-emon estua izan dau Eleizbarrutiko ikastetxeakaz eta itunpeko ikastetxeakaz. Otxarkoagako Berakruz ikastetxeko zuzendari izan zan eta hartu-emon estuan jardun eban Bizkaiko Eleizaren askotariko erakundeakaz. Boluntario lez, batez be eskaut arloan aritu izan da. Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko ordezkari izan zan. Parrokia alkarteetan txertatutako emakume konprometitua da Eleizbarrutiaren bizitzan eta Indautxuko Karmeneko …

03.03.2024

Eleizbarrutiko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
02.03.2024

Lucia Cerda, bizitza osoa Misinoei lotuta

Lucia Cerdak besteei laguntzen emon dau bizitza. Gaztetatik datorkio sen hori, orduan be Bilbo inguruko kaltetuenei laguntzen ibilten zan-eta. Lehen 'erantsia' esaten jakon eta gaur egun Familia Santua deitzen dan parrokiari lotuta egoan. Sasoi haretan "loratzen ari zan" Ekintza Katolikoan parte hartu eban eta hantxe erakutsi eutsen Barri Ona "bizitza eraldatzea edo besteei laguntzen saiatzea" dana. Larogeta hamarreko hamarkada baino apur bat lehenago sortu zan Bilbo Etxezabal atzerriko etorkinei osoko giza arreta eskaintzeko. Laster egin eban bat alkarte horregaz eta hogei urte inguru …

02.03.2024

Gotzaina izango da buru bihar Algortako Berrerosle Santua parrokian ospatuko dan Eukaristian

Bihar -martxoak 3, domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Algortako Berrerosle Santua parrokian 12:30etan ospatuko dan Eukaristian. Azken hilabeteotan, hainbat jarduera antolatu da bertan, bere 50. urteurrena ospatzeko.

01.03.2024

Mari Puy Inzunza 'alkartezain' Mañariko parrokian

Mari Puy Inzunza da martxoaren 8an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian eguerdiko 12:30etan ospatuko dan ekitaldiak Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben emakumeetako bat. Eleizagaz eta herriagaz konprometitutako emakume hau jaiotzatik bertatik dago Mañariko eleizari lotuta. Gero, liturgian, katekesian, gazteen taldeetan..., lagundu eban. Gaur egun, 'alkartezain' da eta Pastoral Barruti baten Caritaseko kontsiliario izan zan lehenengo emakumea da.

01.03.2024

'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari-banaketaren zuzeneko emonaldia

'Jazotakoa jaso' lehiaketaren VII. ekitaldiko sari nagusia jaso dauan Sagrado Corazón ikastetxean ospatuko da gaur sari-banaketa eta, Somorrostro ikastegiko irakasle eta ikasleen laguntzagaz, zuzenean ikusi ahal izango da web honen bidez eguerdiko hamabietatik aurrera.

01.03.2024

500 lagun inguruk parte hartzen dihardu Bizkaian sinodoaren inguruko azterraldian

Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusiak Eleizbarrutiko gorabehern inguruan jardun dau Radio popular/Herri Irratian hilero izaten dauan hitzorduan. Kermanek gogoan izan eban joan dan otsailaren 17an hil zan On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratua. Sinodoaren inguruan, Eleizbarrutian egin dan azerraldia be aitatu eban, "537 lagunen parte hartu" dabela nabarmenduz. Beste gai batzuk be jorratu ditu, esate baterako "Bake Topaketaren" X. ekitaldia, "Jazotakoa jaso" lehiaketaren VII. ekitaldia eta martxoaren 8an, Indautxuko Karpeneko Ama parrokiako areto nagusian, Eleizbarrutiak 8 …

Emaitzak orrialdeka