28-10-2024 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 13 )
 

Barriak

Etiquetado como: Eleizbarruti artekoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1426 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.09.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
07.09.2024

'Eleizetan' kontzertu saila Amorebieta-Etxanon

Gaur hasita, "Eleizetan" ganbara-musikako kontzertu sailaren ekitaldi barria ospatuko da Amorebieta-Etxanon. Udalerriko hainbat eleiza eta ermitatan izango dira emonaldiak, hau da, "interpretazinoen kalitatea areagotu egiten dauan inguru goxo eta iradokitzailean", antolakuntzatik nabarmendu dabenez.

06.09.2024

Eleizbarrutiko Seminarioko kideak Omella kardinalagaz egon dira Bartzelonan

Gaur -barikua- amaituko da Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioko kideek egiten diharduen kurtso hasierako erromesaldia. Aste honetan, taldeak, On Joseba Segura gotzaina buru, Bartzelonako artxidiozesiko hainbat leku bisitatu dau. Atzo, Espainiako Gotzainen Batzarreko aurreko presidentea izan zan Mons. Juan Jose Omella kardinalagaz egon ziran, Eleizbarruti bietako gorabeherak batera jarri ebezalarik. 

06.09.2024

Laguntzako Andra Mariaren eguna ospatuko dabe domekaz Pobeñan

Etzi -irailak 8, domeka- Laguntzako Andra Mariaren erromeria ospatuko da Pobeñan. Tradizino handiko eguna da berau eta, urtero, Bizkaiko leku askotako ehunka lagun erakarten dau. Lehenengo aldiz, On Joseba Segura gotzaina izango da buru ermitatik 11:30etan atara eta Bariko San Nikolas parrokian amaituko dan prozesinoan. Parrokian, Meza Nagusia ospatuko da,gotzaina buru dala.

05.09.2024

BOSen kontzertu solidarioa Caritas Bizkaia erakundearen alde

Irailaren 6an, Bilboko Orkestra Sinfonikoak Caritas Bizkaia erakundearen alde eskainiko dau kurtsoko lehenengo kontzertua. Ekitaldia Karmeneko Ama parrokian izango da, 20:00etan. Sarrera doan izango da leku guztiak bete arte eta batu daiten dirua eleiz erakundeari emongo jako.

04.09.2024

Bilboko Seminarioko kideak erromes joan dira Bartzelona eta Manresara kurtsoari hasiera emoteko

Astelehen goizez atara zan Bilbotik kurtso hasierako erromesaldian parte hartzen diharduan taldea. "San Inazioren arrastoen atzetik" goiburua dau ekitaldi honek. On Joseba Segura gotzaina buru dala, taldean badegaiak, hautagaiak, errektorea, hezitzaileak eta Bilboko Eleizbarrutiko Seminarioagaz lotura dauan hainbat lagun joan dira eta egunotan Tibidaboko basilika, Montserrat, Bartzelona eta Manresa bisitatuko dabez, besteak beste. 

03.09.2024

Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren 35. ekitaldia

Datorren zapatuz, irailak 7, Zeanuriko ermitetara egiten dan ibilaldiaren hogeta hamabosgarren ekitaldia ospatuko da. Joko Alai Kirol alkartearen eskutik sortu zan oinezko ibilialdi hau 1988an. Harrezkero, hitzordu garrantzitsu bihurtu da izadia eta ibilaldi luzeak gogoko dabezanentzat. Ibilbideak 37 kilometro ditu eta 19 ermita edo eleizaren ondotik igaroko da. 

03.09.2024

Irailaren 15ean, Marco, Gorka eta Juan abade egingo dira

Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz Eleizbarrutiko abadegaiak abade egingo dira. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizuna Santiago katedralean izango da 18:00etan eta zuzenean emongo da web honen bidez. 

03.09.2024

Teresiar Erakundearen ekitaldia Karrantzan mendeurrena ospatzeko

"Munduagaz konprometituta. Bakegile eta senidetasun-ehule" goiburuaren haritik ospatu ditu uda honetan Espainiako Teresiar Erakundearen ACIT Federazinoak "Bizitza ondu" XIX. jardunaldiak Karrantzako Pallotti Bainuetxean. Arduradunen esanetan, zuzendari nagusiak erakundeko kideei bialdutako gutunean egiten eutsen deialditik sortu zan goiburua: "Teresiar Erakundearen pontifize onespenaren mendeurrena ospatzen dan urte berezi honetan, gure karismaren sustraietara bueltatu".

02.09.2024

Emon dozu izena 'Goazen' ekitaldian parte hartzeko?

Azkenaldian iragarri izan dogunez, 75 urte beteko dituan gure Eleizbarrutirako berezia izango dan kurtsoari hasiera emongo deutsagu. Datozan hilabeteetan Eleizbarrutiaren 75 urteon oroitzapenezko ekitaldiak ospatuko dira. Lehenengoa, irailaren 28an izango da: 'Goazen 2024!', bertan hasiera ofiziala emongo jakolarik pastoral ekiturte honi, hain zuzen be Eleizbarrutiko lekurik esanguratsuenetako baten, Derioko Seminarioko kaperan. Izena emoteko orria: hemen (azken eguna, irailaren 20a). GEhiago jakiteko: hemen.

Emaitzak orrialdeka