Barriak
Etiquetado como: Eleizbarruti artekoa
Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutien baterako ospakizuna, Estibalizen
Datorren zapatuz, urriak 25, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek alkarregaz ospatuko dabe 75. urteurrena Estibalizen. 1950ean, Pio XII.a aita santuak Euskal Herriko Eleizaren egitura berrantulatu eban ordura arte, 1862tik Gasteizko gotzainaren menpe egozan hiru elizbarrutioi izaera juridiko burujabea emonez. Horregaitik, 1949an sinatu eta 1950eko ekainaren 1ean …
Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'bake eta ixaropenaren kitak' sustatu dabez
Gaur goizean Donostian izan dan agerraldi publikoan, Euskal Herriko eta Nafarroako gotzainek 'biziraupenerako kitaren' aurrean, 'bake eta itxaropenaren kitak' prestatzeko ekimena aurkeztu dabe. Nazinoartean bizi dan egoera asaldatuaren aurrean, ez dabe "ikusle huts izan gura" eta kristau alkarteei dei egin gura deutse etxe eta alkarteetan "nasaitasuna eta konfiantza …
"4.0 espedizinoa Erdi Arora", Turismo Ministerioaren babesa dauan egitasmoa
Hainbat hilabeteko plangintza eta prestaketa zorrotzaren ostean, ondare erlijiosoaren turismo sustapenerako "4.0 espedizinoa Erdi Arora" izeneko egitasmoak 700.000 eurotako dirulaguntza jaso dau Turismo, Industria eta Merkataritza Ministeriotik. Lorpenhau mugarri esanguratsu da, dirulaguntza hori lehiakortasun handiko prozesuan lortu dauan eleizbarruti arteko ekimena dalako. …
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Artxiboak Erromaraino eroan dau Elizbarrutiko emakumeen historia
Gaur, garagarrilak 1, 76 urte bete dira Bilboko Eleizbarrutiaren fundazinoaren bulda argitu zanetik. Egun horregaz bat eginik, Anabella Barrosok, Eleiz Artxibo Historikoaren zuzendariak, Eleizbarrutiko emakumeen historiari buruzko azterlan bat aurkeztu dau Erroman, European Academy of Domcionek (EUARE) antolatutako nazinoarteko kongresu baten barruan.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.
Smerilli, Aita Santuak Prefekta izentau dauana, Bilbora etorri zan maiatzean
Aita Santuak Alessandra Smerilli izentau dau bagilaren 30ean Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioko prefekta. Hau da Leon XIV.a aita santuak goi mailako kargu baterako emakume bat izentau dauen bigarren aldia, María Montserrat Alvarado Komunikaziorako Dikasterioaren Prefekta izentau ondoren. Erromako Kuriako goi mailako arduradun barria Bilbora etorri zan Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak bultzatutako topaketa batzuetan parte hartzera.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.



