28-10-2024 Simón y Judas, apóstoles
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 5 )
 

Barriak

Etiquetado como: Eleizbarruti artekoa

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1422 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.10.2024

Bilboko gotzaina: "Ez daiguzan Gazako biktimak ahaztu"

BIlboko gotzainak Begoñako Amatxuren egunez Meza Nagusian egin dauan homilian, Gazako egoera negargarria, "hedatzen ari dan elikadura- eta osasun-krisia" aitatu dau, 40.000 heriotza baino gehiago izan dala nabarmenduz. "Biktimak ez ahazteko, biktimei lepoa ez emoteko" eskatu eban, informatzeko, belaunaldi gazteak hezteko eta "eten barik otoitz egiteko". Gotzainak, Meza Nagusiaren aurretik, datu historikoen arabera, Begoñako eleizateko lehenengo armarria irudikatzen dauan 1639ko grabatua irudikatzen dauan ezkutuaren inaugurazinoan parte hartu dau.

11.10.2024

Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia

On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian. Zuzenean emongo da web honen bidez. 

11.10.2024

Begoñako basilika beste ikuspuntu batetik

Bilboko Eleizbarrutiak, gaur, Begoñako Amatxuren egunez, dronez grabatutako basilikaren irudien bideoa aurkeztuko dau. Otsailetik aurrera, basilika barruko gaur egungo itxurak hainbat aldaketa izango dau, Vecunia egitasmoari lotutako indusketei hasiera emotea aurreikusita dago-eta. Aste honetan Ignacio Fernandez parrokoak Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen alkarrizketan adierazo dauanez, lanak zatika egingo dira eta eleiza kulturako zabalik izango da. 

11.10.2024

Begoñako Amatxuren eguna

Gaur -urriak 11, barikua-, Bizkaiko Jaurerriko zaindari dan Begoñako Amatxuren Eguna ospatzen da. Santutegian, goizeko 9:00etan ospatuko da lehenengo meza eta hurrengoak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan (Meza Nagusia, On Joseba Segura Gotzaina buru  dala -zuzeneko emonaldia web honen eta TeleBilbao katearen bidez) eta 13:00ean izango dira. Arratsaldez, 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan, 20:00etan eta 21:00etan ospatuko dira Eukaristiak. Basurtuko Beti Jai Alai taldeak 20:00etako mezan 'Ezpata-dantza' dantzatuko deutso Begoñako Andra Mariari .

10.10.2024

Bidesari, 30 urte presoei lagun eginez

Bilboko Hika Ateneo aretoan (Eskola Zumarkalea, 1, Ibaiondo) ospatuko da bihar Bilboko Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzaren barruan dagoan Bidesari alkartearen urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Saioan, Bidesari alkartearen historia -sorrera, gertaera gogoangarriak, profesionalizatze prozesua...- gogoratuko da, urteotako irudiak ikusiko dira eta erakundeko boluntarioek, erabiltzaileek eta langileek euren esperientzia batera jarriko dabe. Gaur egungo egoeraren, erronken eta etorkizunaren inguruan be jardungo dabe.

09.10.2024

Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko

Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.

08.10.2024

Aste honetan, erromeria Begoñan

Datorren eguen eta barikuz, milaka lagunek parte hartuko dau Begoñako Amatxuren erromerian. Bizkaiko zaindaria eta Umea jairako dotore jantzita dagoz arropa zuriz bederatzi egun aurretik. Bezperan, urriaren 10ean, 18:00 eta 19:00etan ospatuko dira mezak eta 21:00etan ospatuko dan azken mezaren aurretik, Jon Uriarte aurtengo ohorezko erromesak berba batzuk esango deutsez eleiztarrei. Urriaren 11an, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eguerdiko 12:00etan ospatuko dan Eukaristian. 

08.10.2024

Isabel Matillaren misino-esperientzia Ekuadorren

Aurton urriaren 22an -domeka-, "Zoaze eta gonbidatu guztiak jai-otordura / Id e invitad a todos al banquete" goiburuaren haritik, ospatuko dan DOMUD egunaren inguruko kanpainaren barruan, bihar -urriak 9, eguaztena-, Isabel Matilla misiolariak Ekuadorren bizi izandako esperientzia batera jarriko dau. Berbaldia Barria eraikinean (Plaza Barria 4, 1.) izango da 18:00etan. 

08.10.2024

Berrizko Mesedetakoen Institutuko laikotzaren konpromisoa

Berrizko Mesedetako Misiolarien Institutuko 15 laikok euren konpromisoa barritu eben domekaz, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala Berrizko komentuan ospatu zan Eukaristian. 

08.10.2024

Saria Caritaseko Txorierriko boluntarioentzat

Caritaseko Txorierriko kristau alkarteko bolunterioei autorpena jaso dabe Txorierriko Mankomunitataren eskutik. Hain zuzen be, saria emon deutse euren ibilbide eta ekintza solidarioagaitik, aspalditik ari dira-eta, egunero-egunero pertsona nagusiak bisitatzen, neskato-mutikoei eskola-laguntasuna emoten eta familia askori harrera-zerbitzua eskaintzen. 

Emaitzak orrialdeka